2013-12-16

#EzEbidentziarikGabe

Joan den astean sarea astindu zuen mugimendua izan zen #EzEbidentziarikGabe eta guk ere honekin bat egin nahi dugu.  #EzEbidentziarikGabe Ebidentzia medikuntza modernoaren zutabeetako bat da. Ez da beti horrela izan: urtetan, aurretik eraginkortasuna eta segurtasuna ziurtatu gabe eman izan dira tratamenduak. Batzuk eraginkorrak izan ziren arren, beste askok ondorio kaltegarriak eragin zituzten. Alabaina, gizakiaren historian ezaguera zientifiko gehien metatu den garaian, badira, oraindik, inolako eraginkortasunik eta segurtasunik frogatu gabe diziplina mediko gisa jardun...
Continue lendo

2013-12-11

#KulturaZientifikoa I. Jaialdia

Gaurkoan #sarean #zientzia eta #euskaraz burutu behar den proposamen interesgarrienetako batekin gatorkizue: #KulturaZientifikoa I. Jaialdia Egitasmoa hau Kultura Zientifikoa osatzen duten arloen inguruko ekarpenak biltzeko ekimena da zeina 2014ko urtarrilaren 8tik - martxoaren 31a arte burutuko da.   Jakintza-arlo desberdinen inguruko post, mezu edo artikuluak tarte jakin baten idatzi, editatu, sareratu eta biltzeko ekimena da. Norberak lantzen, garatzen, aztertzen, interesa duen arloaren gaineko mezua idatzi eta sarean partekatzera gonbitea da honako egitasmoa. Zertarako?...
Continue lendo

2013-12-03

EUSKALOSASUNA, HAINBAT BALIABIDE IÑAKI UGARTEBURUEN ESKUTIK

Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna den heinean, osasun arloan euskaraz aritu nahi duten profesional guztiei omenaldi txiki bat egin nahi diegu hemendik. Asko gara testu tekniko edo zientifiko bat euskaraz prestatzen dugunean zailtasunak izaten ditugunak. Zailtasun handienetako bat terminologian datza, izan ere, hitz-tekniko asko ingeles edo gaztelaniatik jaso edo artikulu ezberdinetan hizkuntza hauetan irakurri ohi baititugu. Zailtasun edo oztopo hauek gainditu daitezkeela gogorazi nahi dizuegu hemendik, bide horretan bakarrik ez zaudetenaren mezua ekarriz. Hala bada, ezinbestekoa iruditzen...
Continue lendo

2013-11-26

PAZIENTEENTZAKO FITXAK

Blog honetatik abiatu, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Camfic eta Osatzen-enekin batera eta hainbat boluntarioren laguntzarekin burututako proiektuaren lehenengo fruituak aurkezten dizkizuegu. Mila esker benetan lan honetan parte hartu duzuen guztioi. Gaixotasun edo osasun arazo ezberdinei buruzko informazio orrialdeak euskaraz eskaintzen dizkizuegu. Eguneroko jardunean euskaraz aritzen zareten guztiontzat eta zuen pazienteentzat erabilgarriak izango direlakoan. Jarraian hainbat Pazienteentzako Fitxa uzten dizkizuegu, baina pantailaren eskuin aldean guztiak eskuragarri izango dituzue...
Continue lendo

2013-11-20

FIBRILAZIO AURIKULARRA ETA RENINA-ANGIOTENSINA SISTEMAKO INHIBITZAILEAK

Renina-angiotensina sistemako inhibitzaileek fibrilazio aurikularraren errepikapena saihestu dezaketela antzematen da baina ikerketa gehiago behar dira. Erreferentzia: Li TJ, Zang WD, Chen YL, Geng N, Ma SM, Li XD. Renin-angiotensin system inhibitors for prevention of recurrent atrial fibrillation: a meta-analysis. Int J Clin Pract. 2013 Jun;67(6):536-43. doi: 10.1111/ijcp.12063. Epub 2013 Apr 5.PubMed PMID: 23557493.   Egile nagusiaren posta elektronikoa: litiejun@medmail.com.cn Galdera hiru osagaiez: Renina-angiotensina sistemako inhibitzaileek fibrilazio aurikular iraunkorra saihestu...
Continue lendo

2013-11-18

BERTSO SAIO KLINIKO MUNDIALA BILBON, AZAROAREN 21EAN. ORAINDIK SARRERAK ESKURAGARRI

Aurtengo Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko Finalerako sarrerak joan den astean amaitu egin ziren. Gogora ezazu, ostegun honetan Bilbon BERTSO SAIO KLINIKO MUNDIALA izango dugula, eta oraindik sarrerak eskuragarri dituzula.  Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Felix Zubia eta Nahikari Gabilondo Zeren zain zaude?  Izena emateko: meuskarabatzordea@gmail.com Non? Kalderapekon, Txakur kalea 1 Noiz? Azaroak 21, 19:00etan  Norentzat: Osasun arloko langile eta ikasleentzat   ...
Continue lendo

2013-11-11

KOLTXIZINAK GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK GUTXITZEN DITU.

SARRERA. Egunero argitaratzen diren artikuluen alertak jasotzen ditut. Koltxizina betidanik erabili izan da gota tratatzeko. Artikulu honetan beste erabilera bat ematen diote.Interesgarria iruditu zaidanez bere irakurketa kritikoa egin dut. Colchicum autumnale Erreferentzia : Nidorf SM, Eikelboom JW, Budgeon CA, Thompson PL. Low-dose colchicine for secondary prevention of cardiovascular disease. J Am Coll Cardiol. 2013 Jan 29;61(4):404-10. doi: 10.1016/j.jacc.2012.10.027. Epub 2012 Dec 19. PubMed PMID: 23265346. http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/?term=low-dose+cochicine+for+secondary+prevention Galdera bere...
Continue lendo

2013-11-04

WEB LIBURUAK.

Euri egunetarako aproposa izaten da aldamenean irakurketa interesgarriak izatea.  Atertzen ez duen bitartean bertan dauzkazue Xabier Zupiriak helarazi dizkigun hainbat liburu.  Irudia Mila esker Xabier. Denak web liburuak dira, euskaraz eta doan: Psikologiako gaiak osasun-profesionalentzat. Xabier Zupiria. Agote saria 2004. Osasun-profesionalaren eta gaixoaren arteko harremana. Xabier Zupiria. EHUko Campus Birtuala 2000.  Zientzia Psikosozialak. Xabier Zupiria 2002. ISBN 978-84-692-6330-3  Bioestatistika eta demografia. Xabier Zupiria 2010. ISBN ...
Continue lendo

2013-10-28

BERTSO SAIO KLINIKOA Bilbon, azaroaren 21ean

Non? Kalderapekon, Txakur kalea 1 Noiz? Azaroak 21, 19:00etan Norentzat: Osasun arloko langile eta ikasleentzat Izena emateko: meuskarabatzordea@gmail.com Eta berotzen joateko pare bat kopla, ea erantzunarekin ematen duzuen. Bertso saio klinikoa 1 Bertso saio klinikoa 2  ...
Continue lendo

2013-10-21

BADAUZKAGU IRABAZLEAK

Dagoeneko bukatu da lehenengo kasu klinikoen lehiaketa eta badauzkagu irabazleen izenak:- Medikuntza: ZEFALEA ETA BEGI PARALISIA 78.5 puntu   Josu Baraia-Etxaburu eta Iñigo López Azkarreta  - Erizaintza: GASTROENTERITISA EZ BADA 67 puntu   Maialen Cueto Delgado. Paloma Lozano Díaz. - Fisioterapia: EDURNEREN ORKATILA 58 puntu   Iker Villanueva - Beste alorretakoa: hutsik Puntuazio osoak ikusteko. - Parte-hartzearen saria:  Lander Atutxa.  Zorionak guztiei eta eskerrik asko zuen kasuak gurekin partekatu dituzuen guztioi. Mila esker benetan epaile lanetan...
Continue lendo

2013-10-14

ASMATIKOA BETIDANIK? (II)

Paziente honen diagnostiko susmagarriena asma da. Alde batetik, klinikak bat egiten du eta nahiz eta bronkodilatazio froga negatiboa izan, oxido nitriko eta metakolinaren frogak positiboak dira. Beraz, zentzu hertsian, eta noski, tratamenduarekin hobera egiten badu, asma baten aurrean gaudela esan genezake. Hala ere, kasu honek berezitasun bat dauka eta sintomak oporraldietan desagertzen direla da hain zuzen ere. Beraz, datu hauek guztiak kontuan hartuta bi aukera posible daude. Alde batetik, betidanik asmatikoa izan eta orain txarrera egin izana eta bestalde, asma okupazionala izatea. Gure...
Continue lendo

2013-10-08

ASMATIKOA BETIDANIK?

35 urteko neska bat AURREKARI PERTSONALAK Erretzailea da, 10 pakete/urte. 14 urterekin asma diagnostikatu zioten eta 2 urtetan zehar tratamenduarekin egon zen. Hortik aurrera ez du sintomarik izan eta ez du tratamendurik hartu behar izan. Pisu baten bizi da, txakur batekin. Ile apaindegi baten lan egiten du, ile-apaintzaile gisa. GAUR EGUNGO GAIXOTASUNA Azkenengo urtean rinitisa, eztul lehorra, arnasestua eta sibilantziak somatu ditu. Lanarekin txarrera egiten du eta oporraldietan sintomak ia desagertzen dira. MIAKETA FISIKOA SatO2 %99. TA 120/69, BF 100, AF 19. Birika zein...
Continue lendo

2013-10-07

EZTUL KRONIKOA (II)

TAC irudietan ikus daitekenez, zintzur-estean patologikoa den zerbait dago, beraz, bronkoskopia eskatu beharko litzateke zer den argitu ahal izateko. Eztul kronikoa hiru aste baino gehiago irauten duen horri deitzen zaio. Eztul kronikoa sor dezakeen gaixotasun ugari dago. Hiru garrantzitsuenak sudur atzeko jarioa, asma eta errefluxu gastroesofagikoa dira, erretzeko ohitura baztertu ondoren. Hiru horiek baztertuta, hain arruntak ez diren arrazoiak bilatzeko azterketak egin behar dira: Bronkitis eosinofilikoa BGBK Bronkiektasiak Karzinoma bronkogenikoa Zenbait ...
Continue lendo

2013-10-02

IKERKUNTZA POLITIKA: egoera, aukerak eta zailtasunak

 OEEk eta Bizkaiko Medikuen Elkargoak datorren urriaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan, Elkargoko Areiltza aretoan "Ikerkuntza politika:  egoera, aukerak eta zailtasunak" izeneko mahai-ingurua antolatu dute.   Bertan ikerkuntza lantzen duten lau ikerle hauek izango dira: Fernando Plazaola (EHUko Ikerkuntzako Errektoreordea), Joserra Bilbao (Gurutzetako Ospitaleko genetika arloko ikerlea), Koldo Callado( EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea) eta Jose Mari Aiartzaguena (Lehen Mailako Arretako ikerlea).  Informazio gehiagorako...
Continue lendo

2013-10-01

EZTUL KRONIKOA

52 urteko emakumea  Aurrekari pertsonalak: Ez du inolako alergiarik Ez da inoiz erretzailea izan Etxe-garbiketan egiten du lana Ez du animaliarik etxean Ez du tuberkulosia duen inorekin kontakturik izan Ez du digestio-hodi edo ORL eremuko gaitzik izan Ez du tratamenturik hartzen Duela 9 urte karkasik gabeko eztula du. Eguneko edo gaueko edozein ordutan. Eztulak ez du erlaziorik ez jaten duenarekin, ezta lan-orduekin ere. Ez du sukarrik izan. Ez dago nekatuago, eta ez du pisurik edota goserik galdu. Omeprazol, Desloratadina, Codeina eta Salmeterol-Flutikasona botikak...
Continue lendo

2013-09-30

Gripe hau ez zait sendatzen (II)

Ze diagnostiko egingo zenuke?   - Pneumonia atipikoa  - Erdi-lobuluko pneumonia - Eskuineko birikaren erdialdean masa bat- Bronkitis akutua - Pneumonia atipikoa  Gaur egun ez da asko maite lehengo sailkapen hura: pneumonia tipikoa eta pneumonia atipikoa. Halere, kasu honetan argi eta garbi pneumonia tipiko baten aurrean aurkitzen gara...
Continue lendo

2013-09-24

Gripe hau ez zait sendatzen.

33 urteko emakumea. Errezalea (10 zigarro/egunean, 15 urte erretzen). Arropa-denda batean saltzaile bezala lan egiten du. Orain 3 urte pneumonia izandakoa (eskuineko beheko lobuluan). Orain 3 egun kontsultan izan zen ondorengo sintomekin: buruko mina, eztula lehorra, 38,5ko sukarra, gaizki-egote orokorra eta artromialgiak. Oxigenoaren saturazioa: %97.Miaketa fisikoan: faringea gorrizka, plakarik gabe. Biriketako auskultazioa: bentilazio ona, sibilante sakabanaturen batekin. Gripearentzako aholku-orria azaldu eta antitermiko-analgesiko- antitusigenoa jarri zitzaion. Gaur kontsultara dator esanez...
Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates