TAC irudietan ikus daitekenez, zintzur-estean patologikoa den zerbait
dago, beraz, bronkoskopia eskatu beharko litzateke zer den argitu
ahal izateko.
Eztul kronikoa hiru aste baino gehiago irauten duen horri deitzen zaio.
Eztul kronikoa sor dezakeen gaixotasun ugari dago. Hiru garrantzitsuenak sudur atzeko jarioa, asma eta errefluxu gastroesofagikoa dira, erretzeko ohitura baztertu ondoren.
Hiru horiek baztertuta, hain arruntak ez diren arrazoiak bilatzeko azterketak egin behar dira:
Eztul kronikoa hiru aste baino gehiago irauten duen horri deitzen zaio.
Eztul kronikoa sor dezakeen gaixotasun ugari dago. Hiru garrantzitsuenak sudur atzeko jarioa, asma eta errefluxu gastroesofagikoa dira, erretzeko ohitura baztertu ondoren.
Hiru horiek baztertuta, hain arruntak ez diren arrazoiak bilatzeko azterketak egin behar dira:
- Bronkitis eosinofilikoa
- BGBK
- Bronkiektasiak
- Karzinoma bronkogenikoa
- Zenbait botika
- Biriketako gaixotasun interstizialak
- Eztul psikogenoa...
- Ezohiko arrazoiak: zintzur-esteko gaixotasunak (trakeopatia osteokondroplastikoa barne), arnas-hodian gorputz arrotza, gaixotasun inmunologikoak...
Saiakera
terapetikoak ere egin daitezke diagnostikora iristeko (omeprazol
botikarekin eztula desagertzen bada oso litekeena da errefluxu
gastroesofagikoa izatea, adibidez).
Azkenik,
azterketa diagnostiko guztiak normalak badira, eztula psikogenoa izan
daitekela pentsatu behar dugu.
Trakeopatia
osteokondroplastikoa da
Gaixotasun onbera da.
Submukosatik datozen
hezur edo kartilagoz osatutako noduluak azaltzen dira zintzur-estean
eta bronkioetan.
Gehienetan eztula
izaten da síntoma bakarra. Arnas-estua, hemoptisia edo arnas-bideko
infekzioak izatea eragin dezake. Batzuetan ez du sintomarik ematen
eta bronkoskopia egitean aurkitzen da.
Diagnostikoa egiteko
bronkoskopian ikusitakoarekin nahikoa izaten da. Biopsia egin ahal
izanez gero (askotan ezin da egin,noduluek hezur kontsistentzia
dutelako) hezur edo kartilagoa azaltzen da.
Gehienetan, tratamentua
sintomatikoa da. Noduluak asko edo oso handiak badira, eta arnas-estu
edota arnas gutxiegitasuna eragiten badute, zintzur-este barneko
protesiren bat jarri behar izaten da, arnasa bermatzeko.
Silvia
Dorronsoro
Neumologoa
Neumologoa
Erreferentzia
bibliografikoak:
- Normativa SEPAR Tos crónica Arch Bronconeumol 2002; 38 (5): 236-45
- Uncommon causes of cough ACCP Evidence-Based Clinical Practice Guidelines Chest 129 (1) January 2006, supplement
0 comentarios:
Publicar un comentario