-
Kaixo!! Non duzu mina? – fisioterapeutak galdetu.
-
Ba egia esan, ipurmasailean hasi eta belaun atzekalderaino, inurriak
izango banitu bezala. Gehienbat jesarrita nagoenean eta kotxean
gidatzen oso gaizki nago. – pazienteak erantzun.
-
Noiztik daramazu horrela?
-
Hilabete pare bat daramatzat, medikura joan eta honek
antiinflamatoriak eta erlaxagarri muskularrak bidali eta hartu egin
ditut, baina ez dut inolako hobekuntzarik sumatu.Ez dakit zer egin,
lanean ordenagailu aurrean jesarrita gaizki nago, kotxean baita era
gaizki,…EZ DAKIT ZER DUDAN.