2012-09-14

MUSKULU PIRAMIDALAREN SINDROMEA (pyramidalis syndrome)

- Kaixo!! Non duzu mina? – fisioterapeutak galdetu.
- Ba egia esan, ipurmasailean hasi eta belaun atzekalderaino, inurriak izango banitu bezala. Gehienbat jesarrita nagoenean eta kotxean gidatzen oso gaizki nago. – pazienteak erantzun.
- Noiztik daramazu horrela?
- Hilabete pare bat daramatzat, medikura joan eta honek antiinflamatoriak eta erlaxagarri muskularrak bidali eta hartu egin ditut, baina ez dut inolako hobekuntzarik sumatu.Ez dakit zer egin, lanean ordenagailu aurrean jesarrita gaizki nago, kotxean baita era gaizki,…EZ DAKIT ZER DUDAN.

Inor horrelakoak esanez etortzen bada kontsultara, hiru arrasto garrantzitsu kontutan izan behar ditugu:
  1. Minaren hedapena. “ipurmasailean hasi eta belaun atzekalderarte”
  2. Minaren izaera. “mina eta inurriak izango banitu bezela”
  3. Antiinflamatorioek eta erlaxagarri muskularrek ez dute eraginik izan.
Istorio honen aurrean Muskulu piramidalaren Sindromean pentsatu beharko genuke.Hau, muskulu piramidalak nerbio ziatikoa zapaldu edo ikutzen duelako azaltzen da. Nerbio ziatikoa, muskulu piramidalaren ondotik igarotzen da lau era ezberdin hauetan:
Beraz, muskulu piramidalaren kontraktura dagoenean, honek nerbio piramidala ikutu egiten du mina eraginez, baina min hau BAKARRIK BELAUNERAINO iristen da. Bestalde, ZIATIKAREN mina OINERAINO iristen da. Ezberdintasun hau da garrantzitsua oso.

Hau horrela izanik, gure hipotesia baieztatzeko, bai muskulu piramidala haztatzea izango litzateke hurrengoko pausua. Muskulu piramidalaren jatorria sakroaren aurreko aurpegia da eta lotunea trokanter nagusiaren muturraren alde mediala. Jatorritik lotunera marra bat irudikatuz gero, erdiko puntuan piramidalaren gainean egongo ginateke eta hor erpurarekin sakatuz, pazienteak ohi duen mina erreproduzituko genuke.
Azkenik, badago beste froga berezi bat, PIRIFORMEAREN FROGA deritzona:
- HelburuaMuskulu piriformearen malgutasun-laburpen gradua baloratzea.
- Pazientearen posizioa Alboko etzakeran, goiko behe gorputz adarra, 60º-ko aldaka tolesturan eta 100º-ko belauneko tolesturan eta oina beste belauneko eremu popliteoan.
- Aztertzailearen posizioa Zutik, pazientearen beheko belaunaren pare.
- EkimenaAztertzaileak esku zefalikoarekin aldaka egonkortzen du, esku kaudalarekin belaunean presio bertikal eta beheranzkoa eragiten duen bitartean.
- Aurkikuntza positiboa Minaren agerpena muskuluaren gorputzean, piriformearen uzkurketaren zeinua da.
Piriformeak nerbio ziatikoa konprimitzen baldin badu, ipurmasailetik igarotzerakoan, ziatalgia faltsu bat emango du, mina belaunaren atzealderaino helduz askoz jota.


Hala bada, pazienteak emandako azalpenekin eta egindako haztapen eta frogekin, muskulu piramidala (piriformis) sindromearen aurrean noiz gauden jakin beharko genuke.

Besterik gabe espero dut lagungarria izatea azalpentxo hau.
 
Loitzun Izaola.                                                                                                                  Fisioterapeuta

0 comentarios:

Publicar un comentario

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates