Egunon!
esan eta Antonio 71 urtetako gizona kontsultara sartu, eta ahulkian
eseri da. Ezkerreko eskua mahai gainean jarri du eta hatz txiki
erakutsiz, handitu egin zait eta ikutu hutsarekin izugarrizko mina ematen dit.
Orain
dela bi hilabete eskumako eskuko hirugarren hatzamarrean hantura izan
zuen eta hezueria zelakoan ibuprofenoa hartu zuen. Ondoren ezkerreko
ukondoa handitu eta hau ere Antiinflamatorioa hartuta hobetu egin
zitzaion. Atzotik hatz txikia handituta du.
Honen aurrean esku bietako erradiografia agindu zaio, eta honako hau da emaitza.
Zer iruditzen zaizu? Zer diagnostiko emango zenioke? eta tratamendua?
Ez dakit berandu dan kasu honetaz zaozer esateko. Baina hor doa: ba dauka beste klinikarik? ez dakit, adibidez azaleko arazoak edo... analitikarik badaukaz? ez dakit, antezedenteak edo
ResponderEliminarHalaxe da, bere aurrekarien artean psoriasia azaltzen baita, nahiz eta azken urteetan ez duen azaleko sintoma nabarmenik izan.
EliminarKasuaren erantzuna jarraian aurki dezakezu.
http://bagabigablog.blogspot.com.es/2012/09/hatz-txikia-handitu-zait-2.html