Hemen aurkezten dizuegu Baga Biga Blog! Osasuna 2.0-aren munduan topalekua izateko jaio den gunea.
Azken urteotan informazioa sortu, bildu eta hedatzeko bideak aldatu egin dira eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek gero eta garrantzi handiagoa hartu dute, baita osasunaren alorrean ere.
Hori dela eta, ekimen berri honek medikuntzaren eta osasunaren munduan oro har, euskaraz sortutako edukiak aurkezteko plaza izan nahi du.
Era horretan, baliabideak, informazio iturri berriak, eguneroko kontsultarako tresna interesgarriak, kasu klinikoak, iruzkinak, sesioak edota literatura medikoaren berrikuspenak argitara ekartzeko txokoa bilakatuko da Baga Biga Blog!-a.
Bere garapenerako zuon laguntza eta parte hartzea ezinbestekoak izango dira, eta edozein ekarpen ongi etorria izango da.
0 comentarios:
Publicar un comentario