36 urteko neska bat sukarra zuela-eta Urgentzietako Zerbitzuetara hurbildu zen.
AURREKARI
PERTSONALAK:
- Erretzailea da, 20 pakete/urte erre ditu.
- 2001ean ingresatuta egon zen haurdunaldian zehar pairatutatko pielonefritis batengatik.
- Aurrekari laboralak: Kosmetikoen denda batean lan egiten du.
- Aurrekari anbientalak: Ez ditu animaliarik. Lumazko edredoiarekin lo egiten du.
GAUR EGUNGO GAIXOTASUNA:
10
egun daramatza erabat txarto sentitzen, eztul lehorra eta sukarrarekin,
azkenengo egunetan 39º Ckoa delarik. Ez du arnasesturik ezta
toraxeko minik somatu.
MIAKETA
FISIKOA
TA
105/60, BF 75, SatO2 %98, AF 18x.
Ondo
perfundituta eta hidratatuta. Kolorazio normala
Bihotz
eta biriketako auskultazioa normala.
Beheko
gorputz adarretan ez zeukan hanketako edemarik, ezta zainetako
tronbosi sakonen zeinurik.
FROGA OSAGARRIAK
-
EKG: Sinusala, 100x. Blokeorik ez. Errepolarizazioa normala.
-
Odol azterketa: Glucosa
105 mg/dL, Urea 26 mg/dL, Creatinina 0.83 mg/dL, LDH 291 U/L, IONES,
Calcio total 8.79 mg/dL, Sodio 132 mEq/L, Potasio 3.58 mEq/L, P.
REUMATICAS, Proteina C Reactiva 171.9 mg/L, HEMOGRAMA, Leucocitos 7.5
miles/mm3, Hematies 4.49 mill/mm3, Hemoglobina 13.5 g/dL, Hematocrito
40 %, V.C.M. 88.2 fL, H.C.M. 30.1 pg, C.H.C.M. 34.2 g/dL, RDW 14.3,
Plaquetas 198 miles/mm3, V.P.M. 7.5 fL, Fórmula Leucocitaria,
Basófilos 0.1 %, Eosinofilos 0.2 %, Segmentados 80.6 %, Linfocitos
10.8 %, Monocitos 8.3 %, COAGULACION, T. Protrombina 84 %, INR 1.17,
T.P.T.A. 28 segundos, Dimero D 1061 ng/mL
-
Ag neumokoko eta legionella negatiboak.
- Toraxeko
erradiografia:
• Zein izango
litzateke diagnostiko diferentziala?
• Ze frogak
eskatuko zenituzke diagnostikora hurbiltzeko?
Ane Uranga Etxebarria.
Neumologoa
Kaixo Ane:
ResponderEliminarKasu oso interesgarria da. Neska gazte honek eztula dauka baina ez du disnearik, O2-saturazio ona du, eta hemodinamikoki ondo mantentzen da. Halan eta guztiz, txarto sentitzen da, sukar handia du eta erradiografian, nik behintza ikusten ditudan infiltratuak, alde bietakoak dira eta uste dot leku batzutan nodulu-itxura dutela.
D. diferentziala zabala da:
- Lehenengo aukera: Neumonia bakteriano atipikoa (Mycoplasma pneumoniae, Q-sukarra, Chlamydia pneumoniae eta psitaci, Legionella) edo birala (gripea...). Legionellaren probabilitatea gutxitu egiten da antigeno negatiboarekin baina ezin daiteke guztiz baztertu. Ez du ematen neumonia bakteriano tipikoa (neumokozikoa...)denik, gainera antigenoa negatiboa da, honela probabilitatea gutxituz. Ez du ematen tuberkulosi bat denik (akutua da, infiltratuen itxura...)
- Bigarren aukera: Birikietako enbolismo septiko sekundarioak (jatorria eskuineko endokarditis batean edo tronboflebitis batean). Gehienak bena barneko droga kontsumitzailetan ematen dira.
- Beste aukera zailagoak:
- Birika gaixo autoimmuneak: LES, Wegener...(beste hainbat sintoma falta dira kasu honetan)
- Birika neoplasia metastasikoa (itxura nodularragatik baina koadro akutua da eta sukar handiarekin)
- Hipersentsibilitate-neumonitis (kosmetikoak, lumak...) baina sukar gehiegi...
Proba osagarriak:
- Anamnesian xehetasun gehiago lortu: bakteria atipikoak izateko epidemiologiarik (etxean arnas-infekziorekin norbait, txoririk, mendira joan berri...), droga kontsumorik bena barnetik, GIB-infekzioa izateko arrisku-faktorerik..
- Analitika: serologiak (aipatutako bakteriak, arnas-birusak -gripea..., GIB), immunitate markatzaileak (ANA, ANCA, F. erreumatoideoa...)
- HEMOKULTIBOAK: garrantzi handi-handikoak.
- Karkaixaren azterketa (Gram-tindaketa, Ziehl, hazkunde aerobioa, mikobakteriena..): ematen du ezin izango dela kasu honetan
- Toraxeko TAK: hobeto ikusi ahal izateko infiltratuak
- Endokarditis baten susmoa indartzen bada: ekokardiograma bat
Bukatzeko, lehenengo aukera Neumonia bakteriano atipikoa denez, Lebofloxazinorekin hasiko nintzateke, hemokultiboak atara eta gero.
Ia zeintzuk diren proba hauetako emaitzak eta norantza egiten duen orain bere bilakaera klinikoak.
Josu Baraia-Etxaburu
Arratsaldeon, Josu bene benetan ona egindako diagnosi diferentziala, ez dut uste kasu hau, zuk emandako aukeren artetik alde egiteko aukeran dagoenik. Lehenengo aukera neumonia atipikoa izanik eta jadanik lebofloxazinorekin tratamendua hasita, sukarraren nondik norakoen zain ibili beharko dugu, hemokultibo, analitika eta TAC aren zain gauden bitartean.
ResponderEliminarHala ere ez dut uste Anek hain errez ipiniko digunik kasua, beraz emaitzen eta gaixoaren eboluzioaren zain egon behar...
Diagnostiko sorta ederra erakutsi digu Josuk, Harrisona dar-dar utzi du. Mila esker Josu, zuri baita Gorka, eta nola ez Aneri ere.
ResponderEliminarEz dakit zergitik, baina susmoa dut Neumonia atipikoarena errazegia dela...
Gainera, lumazko edredoiarekin lo egiten du, oso susmagarria ;)
Astelehenean erantzuna izango dugu, ordura arte buruari bueltak emateko denbora dugu.
Mikel Baza
Arrastion guztioi!
ResponderEliminarEz da biriketa aspergilosi bat izango ezta?jjaajaja
Gorkak esan dauen moduen, Josuk bururatuten jatazan baino diagnostiko gehio in dauz, oso ondo. Mikel emon dauen pista segiduz, ez da psitakosi bat izango ezta? ala bada, nik uste levofloxacinokin ondo estalita dagoela.
Ia zer diñoten froga osagarriek!
Kasu polite!
Barriro irakurri dot Josuk esandakoa eta agertan zan pstiakosia.....!ups
ResponderEliminarParkatuuu
Kaixo danaori!!
ResponderEliminarJosuren diagnostiko diferentzialak txundituta utzi nau!!!Oso ona!!
Nik datu gehiago emango dizkizuet...Bronkoskopia egin genion eta mikrobiologiako emaitza guztiak negatiboak izan ziren...
Astelehenean emaitza...
A!Eskerrik asko zuri Mikel, beti gure gainean egoteagatik. Euskara aberatsagoa da zu bezalakoek mintzatzen dutelako!!
Ane Uranga