2013-07-01

Eta gastrointeritisa ez bada… (II)

Ba, gastrointeritisa ez bada, Obulutegiko Hiperestimulazio Sindromea izango da!

Antzutasun kasuen igoera eta gaur egungo familia eredu berriak direla eta, lagundutako ugalketa teknikak geroz eta erabilgarriagoak dira gure inguruan.
Teknika hauen ondorio desatsegin bat, Obulutegiko Hiperestimulazio Sindromea (OHS) da eta besteak beste, sabelaldeko mina, pisu igoera azkarra, sabelaldeko perimetroaren handitzea, gernu kopuruaren murrizketa eta arnas zailtasunak eragin ditzazke.
Gure kasuko emakumeak, aurreko atalean aipatu genuen bezala, bi aste lehenago BIA egin zuen eta larrialdietan datu hori bazekitenez, diagnostikoa egitea errazagoa izan zen.
Momentu horretan sabeleko perimetroa neurtu, eta emakumeari pisatu zitzaion, bi parametroak handituta agertuaz. Gainera, sabelaldeko ekografia bat egin zitzaion eta bertan, aszitis garrantzitsu bat eta obulutegien hiperestimulazioa aurkitu zen.
Horrela, diagnostikoa argi, emakumea ingresatzea erabaki zen.


Zainketak eta tratamendua
Tratamendua, gernu kopurua eta ur-edukiaren orekaren araberakoa izango da. Hona hemen, gure emakumearen likido oreka eta horren arabera eman zitzaion tratamendua:
Asteko, premiazko odol azterketa eskatu, zain bide periferiko bat hartu, likidoen irteera kontrolatzeko gernu zunda jarri eta emakumeari baraurik mantendu zitzaion. Bitartean, protokoloa jarraituz, lehenengo orduan, 1L suero fisiologiko pasa zitzaion eta ondoren, perfusioa 100ml/orduko abiadurara murriztu zen. Lehenengo orduetan, ur-edukiaren oreka, orduro kalkulatu genuen:
Orduak
14
16
17
18
19
20
21
22
23
24
Gernu kopurua (ml)
30
20
35
40
30
30
40
40
75
35
Likido sarrerak ml (sueroterapia eta ahozkoak)
1000
100
100
100
100 + 150
100 + 150
100 + 150
100 + 200
100 + 150
100


Lau ordu pasa ondoren, beste odol azterketa bat burutu zitzaion eta ahozko tolerantziarekin hasi ginen.
Hurrengo goizean, sueroterapia kendu eta egunero, emakumea pisatu, sabelaldeko perimetroa neurtu, bizi konstanteak neurtu eta likidoen oreka begiratu zitzaion.
Eman zitzaizkion sendagaiak:
  • Seroalbumina urtarrilaren 30tik, otsailaren 5era.
  • Seguril, likido oreka >300ml bada.
  • Clexane 40mg egunean behin.
  • Utrogestan, Yoduk eta Acfol egunean behin, haurdunaldirako tratamenduarekin jarraiturik.
  • Orfidal, Duphalac eta Ranitidina behar izan ezkero.


Hurrengo egunetako ur-edukiaren oreka, honakoa izan zen:
Eguna
1 (01/29)
2 (01/30)
3 (01/31)
4 (02/1)
5 (02/2)
6 (02/3)
7 (02/4)
8 (02/5)
9 (02/6)
10 (02/7)
Oreka (ml)
2820
1660
375
150
-2495
175
400
50
50
-200


Gainontzeko datuak eta hauen arabera egindakoa, jarraian agertzen den taulan aipatzen ditugu:


Otsailak 7an egindako odol azterketa batean, BHCGa 40-69 mUI/ml eman zuen, beraz, ekografia bat egin eta haurdunaldia baieztatu zen.


Alta ondorengo jarraipena
2013/2/8an, jarraibide batzuekin, emakume honi alta eman zitzaion:
  • Eguneroko likido oreka kalkulatu.
  • Egunero pisatu.
  • Soilik egarria izanez gero edan.
  • Bere tratamenduarekin jarraitzea: Seguril, Utrogestan 200mg, Yoduk 200mg, Acfol eta Clexane 40 mg egunean behin eta Duphalac eta Ranitidina behar izanez gero.
  • Larrialdi zerbitzutara joan, eguneko gernu kopurua 1L baino gutxiagokoa bada, 1Kg-ko pisu igoera nabarituz gero edota sukarra, ondoeza edo arnas zailtasunak izanez gero.
Hurrengo egunetan, egunero bere ginekologoarekin hitzegiten zuen datu guztiak pasatzeko eta bere eboluzioa aztertzeko. Egunak pasa heinean, emakumea hobetuz joan zen erabateko alta jaso arte eta bere haurdunaldia aurrera joan zela aipatu dezakegu.

Ondorioak
Kasu honekin, bikoteari ugalketa teknikak izan dezaketen ondorio desatseginei buruz informatzea, obulutegiko hiperestimulazio sindromea izateko arriskua duten emakumeak antzematea eta sindromearen diagnostiko goiza egitea duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.


Maialen Cueto Delgado
Irun. Emagina. Donostiako Ospitalea
Paloma Lozano Díaz. 
Alcala de Henares. Emagina. Donostiako Ospitalea


0 comentarios:

Publicar un comentario

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates