Azken denboraldiko “lehortearen” ondoren gure bagabigablog-a lurgorri uztea erabaki dugu. Sormen agorraldi honi aurre egiteko modua da hau, ea lurrak atseden hartu eta ideiak berriro ere loratzen zaizkigun.
Ia urte
bi joan dira lehenengo sarrera argitaratu genuenetik eta asko da
denbora honetan erein eta hazitakoa. Uzta oparoak izan dira eta
hainbat izan zarete lur hauek ureztatu dituzuenak.
Esker
mila modu batera edo bestera landa honetan parte hartu duzuen
guztioi, izan ere, zuengatik izan ez balitz proiektu honek ez luke
inolako zentzurik izango.
Helburu nagusia osasun gai ezberdinen inguruan aritzea zen, nola eta euskaraz!
Helburu nagusia osasun gai ezberdinen inguruan aritzea zen, nola eta euskaraz!
Hainbat
izan dira argitaratutako sarrerak, baina ekimen batzuk bereziki
aipagarriak izan zaizkigu:
Camfic-en pazienteentzako fitxen euskaratzea
burutzeko OEE, osatzen eta hainbat boluntarioen laguntza izan genuen.
Asterik aste, ikuspuntu ezberdinak uztartzen
saiatu ginen patologia honen inguruan. Fisteus-eko lagunekin elkarlan bikaina osatu genuen.
Hamaika kasu izan ziren eta irabaztea ez zen
helburu nagusia. Azkue Fundazioa eta OEE-ren babes eskuzabala izan genuen.
Mila esker berriro ere guzti hau posible egin duzuen guztioi, eta gogoratu hau ez dela agurra, gero artea baizik.
Ateak zabalik gelditzen dira,
edozein ideia zein proposamen berri ereiteko lurrak atseden hartu
ostean.
Ortua edo lorategia zaintzeko indarrik ez dagoenean lurgorria aukera ezinhobea da. Eskerrik asko orain arte egin dozuen lanagatik eta "gero arte" hori ahal bezain laburra izan dadila. Bitartean, tabernetan ikusiko dogu elkar ;-)
ResponderEliminarOndo ibili eta besarkada handi bat!!
Aupa Iker!
EliminarZiur nago bideren batean edo bestean berriz ere elkartuko garela ;)
Besarkada handi bat zuri ere eta laster arte