Isilune luze baten ondoren, gaurkoan ez gatoz kontu berriekin, baina oso interesgarria eta garrantzitsua den egitasmo bat zabaldu nahi dugu.
Bada
garaia saiakuntza kliniko guztien emaitzak argitaratzeko. Saiakuntza
klinikoen emaitzen argitaratzea mundu osoko paziente,
ikertzaile, botikari, mediku zein erregulatzaileren onerako izanen da.
Munduko edozein lekutan zaudelarik, mesedez sinatu eskaera:
Milaka saiakuntza klinikok ez dute beraien emaitza argitaratu; batzuk, gainera, ez dira erregistratuak
izan.
Saiakuntza
hauetan egin eta lortu denari buruzko informazioa betirako gal daiteke
mediku zein ikertzaileentzat. Honen ondorioz, egokienak ez diren
tratamenduak
burutzen dira, kalitatezko medikuntza garatzeko aukerak galtzen dira
eta aldez aurretik egindako saiakuntzak errepikatzen dira.
Iraganeko
zein gaurko saiakuntza guztiak erregistratuak izan beharko lirateke,
eta metodologia zein emaitza guztiak argitaratuak.
Gobernuei, erregulatzaileei eta ikerketa organismoei deia luzatzen diegu hau lortzeko neurriak har ditzaten.
Sinatu eta informazio gehiago eskuratzeko
0 comentarios:
Publicar un comentario