Birakatzaileen mahukatxoaren patologia
baten aurrean lehendabizi tratamendu kontserbadore egoki bat hastea
gomendatzen da. Ikerketa ezberdinek erakutsi digute pazienteen ia
%50ek mina gutxitzen dutela, mugikortasuna hobetu eta pozik daudela
emaitzekin. Salbuespen bakarra dago tratamendu kirurgikoa
gomendatzeko hasieratik: haustura traumatikoa izan duen paziente
gaztea funtzio galera inportantea edukiz gero.
Tratamendu kirurgikoa planteatu baino
lehen oso garrantzitsua da pazientearen balorazio orokor bat egitea
eta kontutan izatea: adina, behar funtzionalak, sintomen iraupena,
mina, lesio mota eta ezintasun maila.
Hauek izango lirateke indikazio
orokorrak:
- Tendinitis kronikoa (sindrome subakromiala) tendoien hausturarik gabe:
- Min edo ahultasun inportantea (lana, kirol ekintzak edo eguneroko aktibitateak zailtzen dituena) eta tratamendu kontserbadore egoki baten aurrean hobekuntzarik ez (6-12 hilabete).
- Tendoien haustura osoa:
- Haustura traumatiko akutua.
- Haustura kronikoetan tratamendu kontserbadorearen aurrean erantzunik ez dagoenean, batez ere tendoi bat baino gehiago apurtuta dagoenean, paziente gaztea bada, aktiboa eta etorkizunerako expektatiba handiekin.
Zirugia
Birakatzaileen mahukatxoaren zirugia
irekia edo artroskopia bidezkoa izan daiteke. Badago bi moduen arteko
erdiko bide bat “mini-open“ deitzen dena, zeinetan abordaje
txikia egiten den eta artroskopiarekin batera egin ahal den.
Sorbaldako artroskopiak azkenengo urtetan sekulako gorakada izan du eta nahiz eta hasieran bakarrik erabiltzen zen operazio errazak burutzeko, gaur egun ia edozein patologia konpondu daiteke. Teknika konplexua da eta urteetako esperientzia beharrezkoa da emaitza onak lortzeko, baina pazientearenganako erasoa askoz txikiagoa da eta zirugia irekiaren emaitzak berdindu edota hobetzen ditu. Sorbaldaren beste patologiarik dagoen ikusteko balio du ere.
Sorbaldako artroskopiak azkenengo urtetan sekulako gorakada izan du eta nahiz eta hasieran bakarrik erabiltzen zen operazio errazak burutzeko, gaur egun ia edozein patologia konpondu daiteke. Teknika konplexua da eta urteetako esperientzia beharrezkoa da emaitza onak lortzeko, baina pazientearenganako erasoa askoz txikiagoa da eta zirugia irekiaren emaitzak berdindu edota hobetzen ditu. Sorbaldaren beste patologiarik dagoen ikusteko balio du ere.
Anestesia orokorra eta plexoaren blokeo baten laguntzarekin egiten den zirugia izaten da , “erdi-eserita“ edo alboz etzanda.
Zirugia hasi baino lehen hezur
erreliebeak eta kamara eta instrumentala sartzeko erabiliko diren
portalak margotzen dira
Teknikak
Tendinitis/
impingement subakromiala
Gaur egun erabili ohi den teknika
akromioplastia artroskopikoa da.
Honen helburua akromion azpiko
espazioa zabaltzea da, gehiegizko hezurra deseginez. Honekin batera
akromion azpiko burtsa kentzen da eta batzutan ligamento
korakoakromiala moztu daiteke.
Kasu batzutan klabikularen azpian,
akromionarekin lotzen den puntuan, osteofito bat egon daiteke eta
kendu ohi da. Era berean, artrosi akromioklabikularra badago, eta
minaren jatorria dela uste badugu, klabikularen bukaera kendu ahal
da (pausu honetarako inzisio txiki bat egin ohi da).
Tendinitis kaltzifikatua
Tratamendu
kontserbadore baten ostean ,mina eta mugimenduen limitazioa gertatzen
bada pazientearen eguneroko aktibitateetan, artroskopia bat proposatu
ahal da. Kamara bidez lokalizatu behar da
kaltzio depositoa eta kanpora atera. Batzutan tendoia apurtu daiteke
hau egiterakoan, beraz aldi berean erreparatu beharko litzateke.
Bizeps-aren tendinopatia
Bizeps proximalaren tendoi luzea
sorbaldaren artikulazio barrutik pasatzen da eta bere patologia
sorbaldako minaren jatorria izan daiteke. Frekuenteena bere
inflamazioa, haustura edota subluxazioa izaten da.
Adineko pazienteetan, tendoia moztu
daiteke zuzenean (tenotomia) eta gazteetan moztu eta hezurrean
finkatu (tenodesis).
Tendoien haustura partziala
Lesio hauen tratamendu egokia
erabakitzea zaila gertatzen da.
Modu orokor batean, % 50eko lodiera
baino gutxiagoko hausturetan deskonpresio subakromial artroskopikoa
egiten da eta %50tik gorakoetan tendoiaren erreparazioa egiten da.
Tendoien haustura osoa
Haustura osoen sailkapen asko daude,
tamaina, erretrakzio edo formaren araberakoak.
Normalean akromioplastia eta
bursektomia batekin hasten da tendoiak ondo ikusteko eta leku gehiago
uzteko. Garrantzitsua den beste pausu bat erreparatu behar diren
tendoien erretrakzioa hobetzea da, hauek itsatsi egiten bait dira
apurtu eta dego denbora pasa ahala.
Helburu nagusia, apurtu den tendoia
bere jatorrira eramatea da (“foot-print”). Honetarako tendoia
hari baten bidez hartzen da eta hezurrera lotzen da anklaje berezi
batzuk erabiliz.
Lerro bakar bat edo bikoitza sortu daiteke hezurrean. Teorikoki bigarrenarekin biomekanika hobea eta anatomia “normalagoa” lortzen da.
Hurrengo bideoan ikus daiteke
erreparazio sinple baten adibidea:
Tendoien haustura masiboa
(erreparatu ezina)
Haustura hauetan erabili daitezkeen
teknikak hurrengoak dira: ordezkari sintetikoak edo aloinjertoak,
tendoien transferentziak (muskulu dorsal zabala adibidez), eta
artikulazioaren artrosia agertzen denean alderantzizko protesia.
Emaitzak
Birakatzaileen mahukatxoaren hausturen
erreparazioak %75 - 95 arteko emaitza onak lortu ditzake epe luzera.
Emaitzak pazientearen adina, hausturaren tamainua (faktore
inportanteena) eta hasierako funtzioaren araberakoak dira.
Artroskopia bidez lorturiko emaitzek
berdindu edo hobetzen dituzte zirugia irekiaren emaitzak. Artroskopia
bidez deltoides muskulua errespetatzen da eta hausturaren bi aldeak
ikus daitezke. Errekuperazioa arinagoa da, operazio osteko min
gutxiago sortzen du, eta konplikazio gutxiago dauzka. Desabantaila
nagusia zailtasun teknikoa da.
Iker Uriarte.
Traumatologoa.
Bibliografia
- Hombro. Aplicación para Iphone y Android. Alberto Sánchez. http://artrohombro.blogspot.com.es/
- Lesiones en el hombro. Revista Trauma. Fundación Mapfre. Vol 23 Supl 1 2012.
- Tratamiento artroscópico de las lesiones del manguito de los rotadores. Técnicas quirúrgicas en ortopedia y traumatología (EMC).
- Síndrome subacromial. Manual del residente de COT. Tomo 1.
- Surgical treatment of the intact rotator cuff and repairable cuff defect: Arthroscopic and open techniques. Orthopaedic knowledge update. Shoulder and Elbow. AAOS.
- Stephen S. Burkhart, Ian K. Y. Lo. Arthroscopic rotator cuff repair. J am Acad Orthop Surg 2006; 14:333-346.
Kaixo Iker,
ResponderEliminarMila esker informazio hau partekatzeagatik. Benetan, oso interesgarria iruditu zait. Bideo eta irudi oso aberasgarriekin gainera!
Zalantza txiki bat argitzea edukiko bazenu eskertuko nizuke. Anestesia orokorra eta plexoaren blokeoaren artean zein da erabiliagoa?
Eta plexoaren blokeoari buruz, nola egiten da? Anestesikoa zuzenean plexoan sartuaz? Teknika egiten denean pazientearen besoa zer posiziotan aurkitzen da?
Batzutan tratamendu kirurgikoa jaso duten pazienteetan, egitura neuralen mekanosensibilitate haundiagoa aurkitzen baitut... eta erlaziorik egon daitekeen jakiteko besterik ez da.
Mila esker eta zorionak!
Xabat.
Kaixo Xabat, eskerrik asko zure komentarioagatik.
ResponderEliminarZalantza hauek hobeto erantzungo lituzke anestesista batek baina esango dizut nik dakidana.
Kasu guztietan anestesia orokorra egiten da, eta batzuetan gainera (nere ospitalean gehienetan)plexoaren blokeoa.
Normalean blokeo intereskalenikoa egiten da, ekografoaren bidez bilatzen dira nerbioak eta neuroestimuladoreaz lagunduta anestesia sartzen da. Ez da zuzenean nerbioan sartzen, baizik eta hauen inguruan.
Esan dezagun lepo inguruan egiten dela, beraz besoa erlajatuta egoten da.
Luzarora ez litzateke nerbioen sentsibilitate handiagorik egon beharko nerbioak berez ez direlako (normalean) ikutzen eta zirugian ezta.
Ez dakit zalantzak argitu dizkizudan..
Agur bat,
Iker
Mila esker Iker. Oso argi geratu zait. :-)
EliminarAgur bat,
Xabat.