Hala zioen Berri Txarrak taldearen diskoak: ESKUAK / UKABILAK (Gor, 2001). Ez pentsa zoratu garenik eta lurgorri utzi ondoren, bagabigablog horrenbeste eraldatu behar dugunik, osasun mundutik musikaren mundura salto egiteraino. Ez pentsa hausnarketa garai honek horren ondorio sakonak izan dituenik.
Baina bizitzak hainbat topaleku eskaintzen dizkigu, eta beraz, osasuna, patologia, musika eta poesia ere elkartu egiten dira hor nonbait.
Baina eskuak eta ukabilak muskulu, tendoi, ligamendu, odol-hodi, eta hezurrez osatuta daude. Beraz, amorru, beldur edo minak eragindako kolpeek hezurrak hautsi egiten dituzte maiz.
Ondorio edo min horiek ikusten ditugu batzutan, hona hemen adibide batzuk, X-izpien eskuetatik.
Ukabilez jo eta gero azaltzen den haustura ohikoena 5. metakarpianoarena da, eta honi boxeolariaren haustura ere esaten zaio. Orokorrean, metakarpianoaren lepoan izaten da haustura, baian diafisi, oinarri edo metakarpianoaren buruan ere azal daitezke.
Diagnosia klinikoa da, edozein hausturan bezala, eta hatz-koskorrean hantura, mina eta anatomiaren aldaketak antzeman daitezke. Dena den erradiografiak diagnosia baieztatu eta haustuaren izaeraren berri emango digu.
Tratamenduari dagokionez, angulazioa 45º baino txikiagokoa bada, ferula antebrakial baten bidez immobilizatu daiteke, bosgarren atzamarraren hedapen dortsala mantenduz.
Angulazioa 45º-tik gorakoa bada, erreduzitzea beharrezkoa izango da, eta anestesia lokalpean Jahss-en maniobra erabil daiteke.
Baina aurkeztutako erradiografiek zer erakusten dute? Boxeolariaren hausturak dira? Edo ba al dago besterik?
Zuek esan.
Bagabigablog bada hemen berriz, eta zuen partaidetza ezin bestekoa dugu.
Bibliografia:
- Berri Txarrak. Eskuak/Ukabilak. Gor diskak, 2011.
- Fracturas de los metacarpianos. AMF 2009;5(10):559-598
Baina bizitzak hainbat topaleku eskaintzen dizkigu, eta beraz, osasuna, patologia, musika eta poesia ere elkartu egiten dira hor nonbait.
ESKUAK
Mezu hilak idazteko eskuak
elkarrekin sentitzeko eskuak
arriskua txalotzeko eskuak
ta mundu hau jorratzeko eskuak
elkarrekin sentitzeko eskuak
arriskua txalotzeko eskuak
ta mundu hau jorratzeko eskuak
Baina eskuak eta ukabilak muskulu, tendoi, ligamendu, odol-hodi, eta hezurrez osatuta daude. Beraz, amorru, beldur edo minak eragindako kolpeek hezurrak hautsi egiten dituzte maiz.
Ondorio edo min horiek ikusten ditugu batzutan, hona hemen adibide batzuk, X-izpien eskuetatik.
Ukabilez jo eta gero azaltzen den haustura ohikoena 5. metakarpianoarena da, eta honi boxeolariaren haustura ere esaten zaio. Orokorrean, metakarpianoaren lepoan izaten da haustura, baian diafisi, oinarri edo metakarpianoaren buruan ere azal daitezke.
Diagnosia klinikoa da, edozein hausturan bezala, eta hatz-koskorrean hantura, mina eta anatomiaren aldaketak antzeman daitezke. Dena den erradiografiak diagnosia baieztatu eta haustuaren izaeraren berri emango digu.
Tratamenduari dagokionez, angulazioa 45º baino txikiagokoa bada, ferula antebrakial baten bidez immobilizatu daiteke, bosgarren atzamarraren hedapen dortsala mantenduz.
Angulazioa 45º-tik gorakoa bada, erreduzitzea beharrezkoa izango da, eta anestesia lokalpean Jahss-en maniobra erabil daiteke.
Baina aurkeztutako erradiografiek zer erakusten dute? Boxeolariaren hausturak dira? Edo ba al dago besterik?
Zuek esan.
Bagabigablog bada hemen berriz, eta zuen partaidetza ezin bestekoa dugu.
UKABILAK
Aski dela esateko: ukabilak.
Bibliografia:
- Berri Txarrak. Eskuak/Ukabilak. Gor diskak, 2011.
- Fracturas de los metacarpianos. AMF 2009;5(10):559-598
Mikel Baza
Familia eta komunitateen medikua
@mikelbaza
Kaixo aspaldiko Mikel!
ResponderEliminarPozten naz berriro hemendik ikusteaz, eta gainera hain gustoko ditudan erronkekin!
Berriro ere RX-ekin asmatzen saiatzean daukadan baldartasuna agerian uztera prest nator ;-):
Nik zera ikusten dut: lehenengo erradiografian, 5. metakarpianoaren hausturaz gain 4. metakarpianoaren oinarrian ere haustura dagoela uste dut.
Zuzen nabil?
Pozten naiz berriz hemetik egoteak!!!
ResponderEliminarIker-ek dioen bezela, berdina ikusten dut baina agian kubitoaren luxazio bat ere ikusten dut, espazio askotxo ikusten dut.
Hemen doa Berri Txarraken beste abesti apropos bat guretzako:
https://www.youtube.com/watch?v=6utPzgqyMsY
;)
Artista batzuk zarete! Mila esker Iker eta Loitzun.
ResponderEliminarAsmatu duzue bai. Lehenengo erradiografietan (igande honetakoak) 5. metakarpianoaren hausturaz gain, 4.-naren oinarrian ere badago haustura. Kubitoaren luxazioaz ez nago hain ziur ;)
Dena den, badago beste zerbait...jeje...segi bilatzen ;-P
Ea guztion artean espazio hau animatzen dugun, badakizue hau zuen etxea dela eta beraz ateak zabal-zabalik dauzkazuela, edozer plazaratzeko.
Mediku eta fisioterapeuten elkar lana asko estimatzen dut, eta gutxi sustatzen dugulakoan nago.
Besarkada bana.
Mikel
Ia ba... izan daiteke 3. metakapianoaren oinarriaren ere haustura egotea? Uste dot albotikako bistan hori antzeman daitekela...
ResponderEliminarMilesker gonbiteagatik Mikel! Eta guk zuri be Fisteusen nahi dozuna zabaltzeko aukera luzatzen dizugu.
Fisioterapeuta eta medikuen arteko elkarlan hori gero eta gehiago sustatzearen beharrarekin bat nator. Elkartruke handiagoa sortu beharko genuke, denon mesederako gainera.
Besarkada bat!!
Iker
Primeran Iker, 10 bat zuretzat :)
EliminarFisioterapeuta edo erradiologoa zara zu?
Besarkada bat.
Mikel
Nahiko paketea naiz RX eta RNMekin, zorte handia izan dut. Orintxe bertan loteria erostera noa arineketan ;-)
ResponderEliminarBesarkada bat!
Iker
Kaixo danori berriro ere! Atzo gabaz, erdi lotan nengoela gogoratu nintzen bagabigablogaz eta begiratu non badaukagun gai berri bati buruzko zer esana.
ResponderEliminarOso ona Ikerren erantzuna, beraz, mikelek emandako nota hori eztabaida ezina da. Kubitoaren luxazioa badagoen edo ez, nik be ez nuke jakingo esaten.
Baina galdera bat Mikelon, kasu honetan zein izan zen tratamendua?
5. eta 4. metakarpoen erredukzio manuala eta inmobilizazioa ?
Besarkada bat
Aupa Gorka,
EliminarLehen bizi barkatu lehenago ez erantzuteagatik, eta bigarrenez urte berri on ;)
Interesgarria oso zure galdera, baina egia esan ez dakit zer prozedura jarraitu zuten ospitalean, izan ere, nik Osasun Zentruan artatu nuen pazientea eta ospitalera igorri erreadiografia egin eta zegokion tratamendua jasotzera. Sentitzen dut benetan.
Dena den, galdera bueltan igortzen dizut (despejatuz ;P), zer egingo zenuke zuk kasu honetan?
Besarkada handi bat
Jeje urte berri on bai. Gauza bat da nik zer egingo nukeen eta beste gauza bat, zer da egin beharko liratekena. Bigarren hau traumatologo batek erantzungo luke hobekien.
ResponderEliminarNik, zuk emandako azalpenen arabera eta hausturen angulazioa kalkulatuz, 5º eta 4º metakarpoen erredukzio manuala egingo nuke anestesia lokalarekin eta eskaiola bidezko inmobilizazioa hatzamar bien hedapen dortsalarekin.
Eta zuk zer egingo zenuke?
Besarkada bat