2013-07-02

ZEFALEA ETA BEGI-PARALISIA





Josu Baraia-Etxaburu
Iñigo López Azkarreta
Gaixotasun infekziosoetako Zerbitzua
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea


13 comentarios:

  1. Kaixo!
    Aurreko kasu klinikoa ez nauen suerte handirik auikin eta oraingo honetan be ez dot pentsetan aukiko dotenik baia bueno, ikasteko batzutan hanka be sartu behar danez, ba hor doa....

    Miaketa fisiko eta gaixoak kontetan dauen sintomatologiagatik, urgentzietara etorri ezkero angioTAC bat eingo nauntzen, dekozen aurrekariak ikusite (erretzeilea, edalea, HTA, kolesterola...) eta klinikagaitik badirudi zeozer konpresiboa dekola. Honekin buruko aneurisma bategatiko hemorragia subaraknoideo bat deskartatuko neunke. TAC honekin tumore edo absezu bat egon ezkero, baliteke ondo ez ikustea. Beraz TAC-ean ezer ez bada ikusten erresonantzia bat eingo nauntzen.
    Beraz nire aukerak honik dire:
    - Buruko aneurisma hausturaren ondoriozko hemorragia subaraknoideoa
    - Tronkoentzefalo mailan konpresioa eragiten duen patologia (absezua, tumorea)

    Espero diagnostikoak oso barregarriak ez izatea.....

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Lander:
    Ez zoaz txarto... Zure diagnostikoak bikainak dira. Baina diagnostiko etiologikoan sartu baino lehenago gaixoaren lesioari buruz; hau da, oftalmoplejiari buruz, zeozer gehiago jakin nahi nuke:
    Zein da, zure ustez, lesioaren patogenia?.

    Ados nago eskatu dozun proba osagarriarekin. Guk ere berbera eskatu geutson eta hor bidaltzen dautsut irudia. Kasu honetan ezin da erresonantziarik egin gaixoak bihotz-pausumarkaitzailea duelako.


    Segi pentsatzen, Lander. Laster arte!.

    Josu Baraia-Etxaburu (jbaraia@euskalnet.net)

    ResponderEliminar
  3. Hor doa bigarren zatia!
    Proba osagarriak ikusita (ez naz radiologoa) baina ezkerreko orbitan tumorazio edo holango zeozer dagoela esango nauen. Lesioaren patogenia edo oftalmoplejiaren zergaitia, konpresio horrek eragindakoa dala pentsetan dot. Unibertsitateko lehenengo edo bigarren mailako begiko anatomia klasea errepasatu beharko nauen, baia asko erratzen ez banaz, inguru horretatik (orbita atzekaldetik) trigeminoaren 1. adarra, II. pare kraneala, VI pare kraneala eta III. pare kranealak ateratzen ziren, arteria eta zainekin batera.
    Beraz, lesioa ez dakit zer dan, baia esandako pare kranealengan konpresioa eragiten dauen zeozer dala pentsetan dot. Ez dakit hor ikusten den horren izen eta abizenak ematen!jeje

    Beste alde batetik, esan beharra dekot, bihotz-pausumarkaitzailea eukola ahiztu in jatan eta ez nintzen erresonantzian kontuaz akordau. Baia ba esan, azkenaldian, merkatura erresonantziakin bateragarriak diren bihotz-pausumarkaitzaileak ateratzen ari direla. Bihotz pausumarkaitzaile honik berezie daukiena kablea da, kable normalak normalean erresonantziakon berotu egiten ziren eta kablea apurtu edo miokardio mina eragin ahal zuten, kable berri hauekon ordea, ez da horrelakorik gertatzen. Erresonantzia egiterakona "RNM-moduan" jarri behar dira eta listo. seguruenik jakingo ziñuen baia bueno, gogoratzearren...

    Ba Josu, "gauza" horren izen abizenak ematea zure eskueta izten dot!

    Ia bide honetik noan!jejee. Esango dozuuu!

    ResponderEliminar
  4. Egunon!!
    Kasu polita benetan!! Hemen doa nire ekarpena: Esfenoidearen Arrailetik (Hendidura Esfenoidal)III, IV, V1 eta VI pare kranealak igarotzen dira, begiaren alde motore eta sentimenaren kontrolaren arduradunak. Pazienteak pare kraneal guzti hauekin lotutako zeinu eta sintomak agertzen ditu miaketa fisikoan. Irudietan, Esfenoidearen Arrailaren aurrekaldean kokaturiko "masa" bat ikusten dela uste dot (geziaren laguntzarekin).
    Landerrekin bat nator: badirudi pare kranealetan konpresioa eragiten duen izen eta abizenik gabeko "masa" bat dagoela uste dot.
    Zorionak Josu kasuagatik!!!

    ResponderEliminar
  5. Egunon Lander:
    Bide onetik zoaz, bai. Erresonantzian, esan duzunez, begizuloan "zerbait" dago normala ez dena eta ondo gogoratzen dituzu begizuloaren atzeko aldetik sartzen diren bikote kranialak. Ematen du anatomia klase horretan oso adi egon zinela. Zorionak!. Zure lehenengo iruzkinan aipatzen zenuen entzefaloenborreko lesio bat izan zitekela prozesuaren kausa. Ikusten dugunez, lesioa entzefaloenborretik hurbil dago baina ez dago entzefaloenborrean. Ze beste sintoma edo zeinu espero zenuke entzefaloenborrean balego?. (Puntu honetan kasuaren gako kliniko printzipala dagoela uste dot).

    Komentatu diguzu ere, Lander, bihotz-pausumarkaitzale berezi batzuk erresonantzian sartu daitezkela. Eskerrik asko informaziogatik, benetan ez nekian ezer horretaz eta ondo datorkit jakitea.

    Eta azkena, nire eskuetan uzten duzu lesioaren izen-abizena ematea baina ez dizut esango. Ziur nago pista bat emanez gero, asmatuko duzula. Hor doa argibide bat: ez da tumore bat, beste "zerbait" bat da. Kontuan izan zein Zerbitzutan lan egiten dugun.

    Zure eta zuen erantzunen esperoan nago.

    Josu Baraia-Etxaburu

    ResponderEliminar
  6. Kaixo Iker:
    Landerreri erantzun eta gero, zure iruzkina agertu da. Zu ere oso zuzen zabiltza: lesioaren kokapena eta lesioak infiltratu edo harrapatzen dituen nerbioak zuk esandakoak dira.

    Orain botatzen ditudan galderak, Landerentzat, zuretzat, Iker, eta edozeinentzat, bi dira:
    a) ze koadro klinikoa espero genuke entzefaloenborrean kokatuko balitz lesioa?.

    b) Ze demontre da "masa" hori?.

    Josu Baraia-Etxaburu

    ResponderEliminar
  7. Iker Villanueva5/7/13 3:03 p. m.

    Kaixo Josu,
    Lesioa entzefaloenborrean kokatuko balitz nerbio sistema begetatiboaren orekan eragina izango lukela uste dot (liseriketa, arnasketa, odol-zirkulazioa...). Gainerako pare kranealeen funtzioan ere eragina izateko aukera legoke.
    Bestalde, jarraitzen dut "masaren" izen-abizenak jakin gabe. Lan egiten dozuen Zerbitzua kontutan hartuta bi ideia datozkit burura: Abzesua eta sinusopatia. Hala ere, bien artean ez dot uste erantzun zuzena dagoenik.
    Beste pistaren bat? ;-)

    ResponderEliminar
  8. Konforme Iker zurekin.

    Entzefaloenborrean kokatuta balego lesioa,ondorio klinikoak larriagoak izango lirateke. Zuk aipatzen duzunez, sistema begetatiboaren sintomak agertu daitezke (horren barne, konorte maila gutxituta egon daiteke ere). Eta gorputzaren lesioaren bestaldeko bide sentsitiboak eta motoreak (bide piramidala)asaldatuta ager daitezke. Kasu honetan, begi bateko paralisia bakarrik daukagu, lesioak bikote kranialak harrapatzen dituelako eta ez bere nukleoak edo entzefaloenborra.

    Orain lesioaren kausa: erresonantzian masa moduan agertzen dena, errazoi duzu, infekzio bat da. Baina itxura ez da abszesu batena (abszesuaren likidoa beste era batera ikusten da irudietan).

    Pista bat eskatzen duzu eta hor doa: zuk diñozun sinupatia da gakoa. Eragile infekziosoa sinuetatik etorri da eta ez odoletik (ez da hematogenoa), ezta alboko beste egitura batetik. Orduan, zein izan daiteke lesio honen etiologia?.

    Josu Baraia-Etxaburu

    ResponderEliminar
  9. Arrastion! ba "gauza" honen izen abizenak garesti ateratzen ari dire gero...
    Esan dozuen moduen, tronkoentzefaloan egongo bazen lesio hori, sintoma motore eta sentzitiboak eukingo genituzke. Baliteke baiata konpresio horrek eragindako hidrocefalia ere agertzea....

    Niri, burure etorten jatan izen bakarra, sinusitis baten ondoriozko absezu bat izatea. Ez da izen oso zientifikoa baina.... Infekzioa bat danez, tratamendu antibiotikoa ipini beharko da ezta?
    Nire hasierako tratamendua ceftriaxona/cefotaxima + clindamicina/metronidazol izengo zan! Ez dakit ados egongo zareien!

    Amaiera hur ikusten dot!!!!!

    ResponderEliminar
  10. Iker Villanueva6/7/13 1:42 a. m.

    Gabon!
    Badirudi korapiloa askatzen doala... Hemen nire hipotesia:
    Sinu etmoidal eta esfenoidalak asaldatzen dituen sinusiti batetik abiatuta, infekzioak sinu leizetsua(seno cavernoso)eraso, tronbosi bat eraginez. Guzti honek pare kranealetan eragina izan dezake.
    Tratamenduari dagokionez, suposatzen dot antibioterapian edo/eta drainatzean oinarrituko dela.
    Hipotesi korapilatsua da baina asmatzen ez dogula ikusita hauxe da bururatzen jatana.

    ResponderEliminar
  11. Guk ere ez genekien zer zen "gauza" hori. Eta abszesu edo flemoi bakteriano batetan pentsatuz, tratamendu antibakterianoa eman genion.

    Orduan, otorrino batekin hitz egin genuen Masaten Biopsia bat egiteko.

    Biopsiaren lagina Mikrobiologia eta Anatomia-Patologikora bidali genuen. Bakterio eta onddoen hazkuntza inguruenak negatiboak izan ziren hirugarren egunean.

    Egun batzuk geroago diagnostiko etiologikoa heldu zitzaigun Biopsiaren laginen azterketarekin.

    Zein izan daiteke dianostikoa?.

    Josu Baraia-Etxaburu

    ResponderEliminar
  12. Iker Villanueva7/7/13 10:43 a. m.

    Bakteria eta onddoen hazkuntza negatiboak baldin badira birus bat da infekzioaren arduraduna ezta?

    ResponderEliminar
  13. Batzutan hazkuntzak negatiboak izaten dira, nahiz eta infekzio bakteriano edo mikotikoa izan. Horren arrazoiak: laginak hartu baino lehenago antibiotikoak hartzea, larga baleriano edo milptiko txikia dagoenean, hazkuntza-ingurune bereziak behar dituzten mikroorganismoak (ad. Mikobakteriak...).

    Azken pista: kasu honetan tindaketa mikrobiologiko batzuk eta Anatomia-Patologikoaren azterketa eman zuten diagnostiko etiologikoa. Ez da birus bat, ez da bakterio arrunta bat, agian ez da bakterio bat.

    Normalean immunofeprimiituetan agertzen den mikroorganismo bat da (gure gaixoak itxuraz ez dauka immunodeptesiorik, adina izan ezik). Zeintzuk dira zure apostuak?.

    Josu Baraia-Etxaburu

    ResponderEliminar

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates