2013-01-07

SORBALDAKO ANATOMIA

BAGA BIGA BLOG! GAIAK. SORBALDAKO TENDINOPATIA.
 


SORBALDAKO GILTZADURAK


Sorbaldako anatomia aztertzerakoan, garrantzitsua da kontutan hartzea lehenik eta behin sorbalda-gerrikoan dauden giltzadura guztiak.

  • Giltzadura Esternoklabikularra: Esternoiaren muxarradura klabikularra eta klabikularen mutur mediala dira giltzadura gainazalak. Giltzadura mota elkarmoldaketa da.
  • Giltzadura Akromioklabikularra: Eskapularen akromiona eta klabikularen alboko muturra dira giltzadura gainazalak. Giltzadura mota artodia da.
  • Giltzadura Glenohumerala / Eskapulohumerala: Humeroaren burua eta eskapularen barrunbe glenoidea dira giltzadura gainazalak. Giltzadura mota enartrosia da.
  • Giltzadura Esternokostala: Saihets-kartilagoa eta esternoia dira giltzadura gainazalak. Giltzadura mota sinkondrosia da.
  • Giltzadura Akromiohumerala edo Akromioazpikoa: giltzadura akromioklabikularra eta humeroaren burua dira giltzadura gainazalak.


Irudia: Angel Bidaurrazaga maisuak utzia
 

Giltzadura guzti hauek kontutan izan behar dira, sorbaldako arazo baten aurrean. Hauetatik giltzadura garrantzitsuena giltzadura glenohumerala da.
 

GILTZADURA GLENOHUMERALA
Giltzadura honek mugikortasun haundia du, eta honek egonkortasun arazoak sortzen ditu, glenoide eta humeroaren buruaren gainazalak bat ez datozelako, izan ere humeroaren burua glenoidearen azalera baino lau aldiz handiagoa da.Giltzadura glenohumeralaren egituraren erruz, ehun konektibo asko behar dugu (muskuluak, lotailuak,...) giltzadurari egonkonkortasuna emateko. Giltzadura honek, egitura uzkurkor eta egitura ez uzkurkor ugari ditu.

SORBALDAKO MUSKULUAK
Sorbaldako muskuluen eginkizun garrantzitsuena glitzadura glenohumeralari egonkortasuna ematea da . Horretarako badugu egitura bat (muskuluen elkartze bat) BIRATZAILEEN MAHUKATXOA deritzona. Elkartze honek hainbat muskuluk eratzen dute:

  • Muskulu Supraespinosoa
  • Muskulu Infraespinosoa
  • Muskulu Subeskapularra
  • Bizeps Brakialaren tendoia
Muskulu hauek, humeroaren burua glenoidearen barnean mantentzen dute posizio guztietan.
Irudia: Angel Bidaurrazaga maisuak utzia

Irudia: Angel Bidaurrazaga maisuak utzia

Irudia: Angel Bidaurrazaga maisuak utzia


SORBALDAREN BIOMEKANIKA
Sorbaldaren biomekanika aztertzeko, mugimendu normala zenbatekoa den jakin behar dugu:

  • TOLESPENA: 180º
  • ABDUKZIOA (ABD): 180º
  • KANPO BIRAKETA neutro posizioan: 50º kanpo biraketa
  • KANPO BIRAKETA 45º ABD posizioan: 70º kanpo biraketa
  • KANPO BIRAKETA 90º ABD posizioan: 90º kanpo biraketa
  • BARNE BIRAKETA 90º ABD posizioan: 40-70º barne biraketa-sentsazio amaiera muskularra.


MUGIMENDUA

Besoaren tolespena eginez gero 0ºtik edo 180ºtara, 100ºtarainoko mugimendua giltzadura glenohumeralak eta eskapulak eratzen dute. 100ºtatik gora tolespenean, mugimendua eskapula eta torax-aren artean egingo da, mugimendu hau 60ºtakoa gutxi gora-beherakoa da eta azken 20º-ak egiteko, gorpuak torax-aren hedapena egin behar du eta giltzadura esternoklabikularraren eta giltzadura akromioklabikularraren mugimendu txiki bat.

Tolespeneko hasierako mugimendua deskonposatuz gero, 0ºtatik 100ºtarakoa. Lehen 30ºak Humeroa eta Eskapularen artean eratzen dute. Beste alde batetik, 30ºtatik 100ºtarainoko mugimendua Eskapula eta Toraxaren bitartez eratzen da.

Horregatik garrantzitsua da eskapularen mugimendua aztertzea, sorbaldako arazoren bat dugunean, hau ondo ez baldin bada mugitzen BIRATZAILEEN MAHUKATXOAK ez du ondo lan egingo eta epe erdi-luzera arazoak emango dizkigu.
 
ESKAPULAREN MUGIMENDUEN MUSKULUAK
Eskapula kontrolatzen duen muskuluak hauek dira:


  • Muskulu Erronboideak: Eskapularen Barne Biraketa eragiten dute.
  • Aurreko Muskulu Zerraduna: Eskapularen Kanpo Biraketa eragiten du.
  • Eskapularen Muskulu Jasotzailea: Eskapularen Igoera eta Kanpo Biraketa eragiten du.
  • Goi Muskulu Trapezioa: Eskapularen Kanpo Biraketa eta Goi Kulunka eragiten du.
  • Muskulu Pektoral Txikia: Aurre Kulunka eragiten du.
 
SORBALDAREN INERBAZIOA
Sorbaldaren inerbazioa Nerbio-Sare Brakialetik dator C5-T1. Honen nerbio espinalen aurreko adarrek eratzen dute.
Nerbiorik garrantzitsuenak:

  • Besapeko Nerbioa (C5-C6), hau aztertzeko “V” deltoideoaren sentsibilitatea aztertu beharko da.
  • Nerbio Muskulokutaneoa (C5-C7), honek muskulu korakobrakiala, muskulu brakiala eta bizeps brakiala inerbatzen ditu.


Figura 7. Trayecto y territorio de inervación del nervio supraescapular. 1. Ramo del nervio supraescapular para el músculo supraespinoso; 2. músculo supraespinoso; 3. nervio supraescapular; 4. ligamento coracoideo; 5. bolsa serosa subacromiodeltoidea; desfiladero y ligamento espinoglenoideo; 7. ramo del nervio supraescapular para el músculo infraespinoso; 8. músculo infraespinoso



SORBALDAREN TENDINITISAREN ETIOLOGIA
Sorbaldaren tendinitisaren etiologia edo zergaitia oso ezberdina izan daiteke. Normalean sorbaldaren min
ak bi hasiera ezberdin izan ditzazke:
  1. Arazo traumatikoa: Bai pazientea sorbaldaren gainean jausi delako edo baita adibidez txakurrak uhaletik tiraka egiten duenean.
  2. Berezko arazoa: Pazienteak azaltzen dizu, egun batetan sorbaldan min bat hasi zela nabaritzen, eta denborarekin min hori handitu edo gehitu egin dela. Hemen sartuko lirateke sorbaldako tendinitis gehienak.
Tendinitisak normalean bi arrazoiengatik hasi daitezke:
  • Gehiegizko erabileragatik (sobreuso): Hau da, edozein eginkizun egiterakoan denbora gehiegi erabili dugu, honek tendoian hantura eragin dezake. Sorbaldan adibidez, kristalak garbitzea.
 


http://beisbolatino.blogspot.com.es/2012/04/el-pitcher.html



  • Erabilera berriagatik (nuevouso): Kasu honetan izaten da, ohituta ez gauden eginkizun bat egin eta gero. Adibidez, korrika egitera bagoaz eta inoiz edo aspaldi ez badugu egin.

Normalean pazienteak kexatu egiten dira, min hauek deskribatuz:

  • Mina dute 90º baino gorago lan egitean bai tolespenean eta bai abdukzioan.
  • Mina eskua bizkarrean jartzerakoan edo jaka janzterakoan.
  • Gabean mina, gaizki duten sorbalda gainean jartzerakoan.
Loitzun Izaola

Fisioterapeuta

4 comentarios:

  1. Hau aurkitu dut youtuben eta nahiko ondo dago, ingeleraz baina interesgarria anatomia errepasatzeko:
    http://www.youtube.com/watch?v=SfUmN_V-28w

    ResponderEliminar
  2. Iker Villanueva8/1/13 12:12 p. m.

    Oso ona Loitzun!! "Birakatzaileen mahukatxo" izenak liluratu egin nau!! Nik ere youtuben zeozer topatu dot:
    http://www.youtube.com/watch?v=tJnacUnazDw

    ResponderEliminar
  3. Iker Villanueva10/1/13 11:40 p. m.

    Gauzatxo bat: birakatzaileen mahukatxoan borobil txikia kokatuko genuke, ezta?

    ResponderEliminar
  4. Loitzun Izaola11/1/13 8:42 p. m.

    eskerrik askk iker zuzenketagatik.arrazoia duzu muskulu borobil txikia ahaztu zait.

    ResponderEliminar

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates