BAGA BIGA BLOG! GAIAK. SORBALDAKO TENDINOPATIA.
Errehabilitazioko kontsultetara helduko den arazo
garrantzitsuenetarikoa izango da, ez soilik bere prebalentzia dela
eta (%7-35 azterketen arabera), baita ondoriozko arazo
funtzionalengatik ere.
Sorbalda
mingarriaz hitz egiterakoan, ezberdinak eta ugariak izan daitezke
arrazoiak baina ohikoena, biratzaileen mahukatxoaren tendinopatia
izango da (%60 inguru).
Klinika
era akutuan zein kronikoan gerta daiteke eta arrazoiak ezberdinak
izan arren, sintoma nagusiak hiru dira: mina, mugimenduaren galera
eta indarraren gutxitzea.