2013-01-17

SORBALDAKO TENDINOPATIAREN ERREHABILITAZIOA

BAGA BIGA BLOG! GAIAK. SORBALDAKO TENDINOPATIA.

Errehabilitazioko kontsultetara helduko den arazo garrantzitsuenetarikoa izango da, ez soilik bere prebalentzia dela eta (%7-35 azterketen arabera), baita ondoriozko arazo funtzionalengatik ere.
Sorbalda mingarriaz hitz egiterakoan, ezberdinak eta ugariak izan daitezke arrazoiak baina ohikoena, biratzaileen mahukatxoaren tendinopatia izango da (%60 inguru).
Klinika era akutuan zein kronikoan gerta daiteke eta arrazoiak ezberdinak izan arren, sintoma nagusiak hiru dira: mina, mugimenduaren galera eta indarraren gutxitzea.


Errehabilitazioan erabiliko diren tratamendu ezberdinak kontserbadoreak izango dira, kirurgia eraginkortasunik ez duten kasuetarako utziz. Helburuak berriz, mina hobetzea eta sorbaldako mugimendua, indar eta funtzionalitatea ahalik eta gehien berreskuratzea.
Sorbaldako tendinopatiaren diagnostikoa duen paziente baten aurrean gaudenean, hurrengoak dira tratamendu aukerak:
  • Sorbaldako mina mugikortasun osoarekin:
- Aurretiaz jarritako tratamendu farmakologikoaren berrikuspena eta beharrezko kasuetan egokitzapena.
- Elektroterapia: ultrasoinuak (tendinitis kalzifikantearen kasuan ebidentzia zientifikoa erakutsi dutenak), medikamentuekin jarritako iontoforesia, korronte interferentzialak, azal bitartezko elektroestimulazioa, mikrouhinak, uhin laburrak…

Elektroterapiaren atalean, azken urteetan errehabilitazioko kontsultetan indarra hartzen ari den tratamendua dago; “txoke uhinak” deritze eta tendinopatia kronikoaren alorrean ebidentzia zientifiko garrantzitsuak erakutsi ditu. Efektu terapeutikoa angiogenesian eta ondoriozko ehunen birsortzean datza.

- Infiltrazioa: anestesiko eta kortikoideekin. Epe motzerako efektua. Efektu desiragaitz gutxi (1/10.000 infekzio arriskua).

  • Sorbaldako mina eta mugikortasun galera:
Tratamendu gainjarria izango da; gehienetan, elektroterapia kinesiterapiarekin batera egingo delarik. 
Berariazko kinesiterapian oinarrituko gara, fisioterapeutaren laguntzaz edota erakutsitako ariketak pazienteak berak burutuko dituelarik (hurrengo ataletan fisioterapeutek sakondua). Hidroterapia bitartezko ariketak ere aukera egoki eta onuragarriak dira.
Garrantzitsua izango da beti ere, kontsultan edota fisioterapia tratamenduetan ariketen eraginkortasunaz pazientea informatzea. Sorbaldako ariketa protokolizatuak ematea gomendagarria eta erabilia da gure eguneroko lanean.


Amaia Madariaga
Mediku Errehabilitatzailea


Bibliografia
- Rehabilitacion Medica (J.L.Miranda Mayordomo)
- Manual SERMEF de Rehabilitacion y Medicina Fisica

3 comentarios:

  1. Amaia Madariaga17/1/13 6:04 p. m.

    Aupa danori!
    Infiltrazioen gaineko iritziak irakurtzen aritu naiz eta nire atalean ez dudanez larregirik sakondu, gure esperientzia ezagutaraztea iruditu zait.
    Kontsultetan erabiltzen ditugun sorbaldako infiltrazioak mota bitakoak dira:
    Alde batetik kortikoide eta anestesikoenak. Erabilienak dira. Ebidentziak epe laburrerako erantzuna erakusten duen arren, gure parktikan emaitzak sarritan ezberdinak dira. Gainera, prozesu akutua zein kronikoa izan, sorbaldako hantura egon daiteke(hantura akutua edota hantura kronikoa) eta horren ondoriozko minaren kontra emaitza onak erakusten ditu infiltrazioak.
    Badakigu bestalde, sorbaldako min patologiaren joera broteka eta sasoika ematen dela eta infiltrazioak onuragarriak dira beraien luzapena geldotu eta sintomak gutxitzeko.
    Tratamendu gainjarria denean era kinesiterapiarekin batera adibidez, emaitza onak lortzen dira(kapsulitisaren kasua izan daiteke adibidez). Beraz ez du zertan tratamendu bakarra eta lehen mailakoa izan behar, beste tratamendu batzuekin batera erabil dezakegu.
    Baita gerta daiteke, sintomak erabat edota neurri handi batean desagertzea infiltrazioaren ostean, pazienteari alta medikoa emanez gure kontsultetan; ondoren lehen mailako arretako medikuak jarraipen bat egingo dio eta beharbada kasu hauek izan daitezke fisioterapeuten eskuetara iristen ez direnak eta ondorioz infiltrazioen praktikako onuren emaitzen ezagutza galduko da.
    Egia da teknika honen ondorioz efektu desiragaitzak egon daitezkela. Ohikoena, 48 ordu osterarteko mina (gutxitan ikusten da praktikan). Desiragaitzena: infekzioa, beronen arriskua 1/10.000 infiltraziotik.
    Bestalde, azido hialuronikozko infiltrazioak daude. Beraien erabiliera ez dago aurrekoen haina zabaldua sorbaldako patologian. Omartrosian erabiltzen denez, ez dut azaldu blogeko sorbaldako tendinopatiaren atalean.

    Espero dut gure esperientziak zerbait argitzea ahalbidetu badizue.
    Eskerrik asko zuen partehartze eta azalpenengatik ere.

    Amaia Madariaga

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Loitzun Izaola17/1/13 10:46 p. m.

      Kaixo Amaia!!!
      lehenik eta behin lan ona aurkeztutatkoa.
      Hala ere, egia esan zalantzak ditut,zuk azaldutako bi ataletan. Bat esaten duzu ultrasoinuak on egiten dutela, ebidentzia dagoela, nire esperientzia oso txarra da ultrasoinuekin, niretzako ez dute ezer egiten. Eta bigarrena, txoke edo kolpe uhinak, ez ahal duzu uste zailla dela sorbaldako tendoietara heltzea, akromioaren erruz??Sorbaldako tendinosia normalean akromioaren azpiko aldean ematen da.
      Zer deritzozu??

      Eskerrik asko

      Eliminar
  2. Amaia Madariaga19/1/13 4:18 p. m.

    Aupa barriz be danori!!

    Lehenengo zalantzari erantzunez, nire atalean ultrasoinuen gainean komentatutako bakarrik, tendinitis kaltzifikantearen kasuan ebidentzia dutela da. Nire esperientzian ez dut erabili tratamendu bakar bezela, gainjarri bezela bai ordea eta emaitzak denetarikoak izan dira sorbaldako tendinopatiaren kasuan.

    Txoke uhinei dagokienez: energia altuko uhin akustikoak dira, ultrasoinu fokalizatu eta energia altukoak. Efektu mekaniko eta biologikoak dituzte eragin nahi dugun egituran. Indikazioak ugaria dira(tendinosia, tendinitis kaltzifikantea edo kaltzifikazio gabea, kapsulitisa, Sd.Miofasziala...)eta sorbaldako tendinopatiaren kasuan, tendinitis kronikoa izango da indikazioa eta gainontzeko errehabilitazioko tratamenduekin emaitzarik lortzen ez denean aplikatuko dira. Efketu biologikoari esker, histologikoki aldaketak eta angiogenesi bat gertatuko da, tendoiaren erregenerazio prozesu bat gertatuz. Emaitzak onak dira orokorrean. Gure kontsultetan erabilitakoak Txoke Uhin erradialak dira eta 3.5-4 zm sakonerararte dute efektua, gune subakromialera ondo helduz. Kaltzifikazioen kasuan desagerpena %50 kasuetan. Efektu desiragaitzak gutxi: aplikatzerakoan mina ete petekiak.

    Espero dut azalpena baliogarria izatea, agian rolloa?

    Asteburu ona izan!!!

    ResponderEliminar

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates