40 urteko emakume baten kasua
aurkezten da.
2013ko urtarrilak 29an, larrialdi
zerbitzura dator sabeleko mina dela eta, goragaleekin baina
gorakorik gabe. Beherakorik, idorreriarik, korrokadak edo digestio
arazorik ez duela adierazten digu.
Aurrekari pertsonalak
- Gaixotasunak:
- Asma.
- Obulutegi polikistikoa.
- Hilekoaren gorabeherak: Hilekoa 60-70 egunero datorkio.
- Ohiko tratamendua: Bronkodilatatzileak, behar dituenean.
- Ez du sendagaienganako alergiarik.
- Ebakuntza kirurgikoak:
- 2007an, eskuineko bularreko mastitisaren drainatze kirurgikoa.
- 2012an, legratu hustutzailea.
- Aurrekari erreproduktiboak: H3E1A2
- 2007an, berezko haurdunaldia eta erditze normal.
- 2009an, haurdunaldiko 8+3. astean, abortu saihestezina. Metherginekin tratatua.
- 2012an, haurdunaldi berria BIA (Bikotearen Intseminazio Artifiziala) ugalketa teknikaren bidez. 8+4. astean, atsikitutako abortua gertatzen da eta legratu hustutzaile bat burutzen zaio.
- 2013/01/22: BIA berria. Azken hilekoaren data 2013/01/01.
Miaketa fisikoa
- T/A: 120/80 mmHg.
- Bihotz maiztasuna: 104 taupada/min.
- Arnasketa normal.
- Tª: 36ºC.
- Sabelaldearen azterketa: Biguna. Palpazioan, mina nabari du.
- Haurdunaldiko froga: Negatiboa.
Hauek dira eskaintzen dizkizuegun
datuak.
Zer iruditzen zaizue izan daitekela
emakume honi gertatzen zaiona?
Eta zer uste duzue egin beharko
genukela kasu hauetan dauden emakumeekin?
Jada, pistaren bat emana dago, baina
beste bat nahi baduzue, kontutan izan, digestio aparatuaz gain,
badaudela beste zerbaitekin zerikusia duten sabeleko minak…
Maialen Cueto Delgado.
Irun. Emagina. Donostiako Ospitalea
Paloma Lozano Díaz.
Alcala de Henares. Emagina. Donostiako Ospitalea
Arrastion!
ResponderEliminarNiri, gauza batek geitzan dozte atentziñoa. Neska sano baten aurrean gauz, tripako minekaz datorrena. Miaketa fisikoan min apur bet deko tripen eta deigarria dana da 40 urte izateko takikardika dagoela.
Aurrekari moduen, aurreko astean BIA berri bat ein dotzien.
Guzti hau kontutan hartuta, nik uste, pentsau behar dan gauzetariko bat "pelbiseko gaixotasun inflamatorioa" (PGI) da. Beste diagnostiko batzuk babei bajatoztaz burure, adibidez: apendizitisa, obario-trompa tortsioa, aorta abdominaleko aneurisma bat, endometriosia...
Guzti hauek deskartatuteko, ecografia ginekologiko eta abdominal bat eingo nauzen eta dudekaz gelditu ezkero OTA abdominal bat ingo nauntzen (haurdunali proba negatiboa da)
Eta antibioterapia enpirikoakin hasiko nintzen. Batez ere, bazilo gram negatiboak eta manipulazioa egon denez, koko gram positiboak kubritako. Amoxizilina-klabulanikoakin hasiko nintzan, honela anaerobioak bebai estalite egongo zirean.
Ia astokeri handirik ez doten esan!
Kaixo Lander!!!
ResponderEliminarEgia da sarreran aipatzen ditugun datuekin, zuk diozun edozer izan zitekeela, baina ez, naiz eta ondo pentsatuta egon, ez duzu asmatu... emakume honi, beste zerbait gertzen zaio.
Zer gertatzen zaion jakiteko, ekografia bat egitea ezinbestekoa da, bai. Arrazoi duzu; irudi horretan, argi ikusiko genuke zein den bere arazoa.
Pista: arazoa, ugalketa aparatun dago.
BIA egin eta aste betera soilik, haurdunaldi froga ez da oso fidagarria, ez? ;)
ResponderEliminarEgunon,
ResponderEliminarLehenengo eta behin zorionak Maialen eta Palomari egin dozuen lanagatik. Eskertzekoa da osasun profesionalen parte hartzea honelako ekintzetan.
Aldez aurretik azaldu nahi nuke fisioterapeuta nazela eta gai honi buruz ezer gutxi dakidala baina halere bustiko naz. Egia esan, iruzkinak irakurri dodazanean hasi naz zeozer gehiago ulertzen.
Ez dakit astakeri bat esaten ari nazen baina... Pazientea haurdun egon daiteke?
Ba bai, haurdun egon daiteke! Goiz da haurdunaldi frogari kasu egiteko.
ResponderEliminarHaurdunaldiarekin zerikusia duela uste duzu?
Larrialdi zerbitzura etorri baino astebete lehenago BIA egin diotela kontutan hartuta, sabeleko mina duela jakinda, goragaleak dituela ikusita eta zure pistak irakurrita hori da bururatzen jatana...
ResponderEliminarEgia da be bai iritzi diagnostiko konplexuago bat emateko ez nazela gai ;)
Arratsalde on,
ResponderEliminarEskerrik asko Lander eta Iker zuen ausardiarengatik. Ta mila esker eta zorionak Maialen ekarri diguzun kasu interesgarri honengatik.
Zure baimenarekin apunte txiki bat ematea gustatuko litzaidake.
Haurdunaldi frogek (ospitalekoak zein farmaziatan erositakoak) HCG edo giza gonodotropina korionikoa neurtzen dute gernuan. Froga hau azken hilerokotik (amenorreatik) 5. astera positibo izaten hasten da. Gainera, froga goizeko lehen orduko gernuarekin egitea gomendatzen da, izan ere, horrela HCG-aren kontzentrazioa altuagoa izaten da eta negatibo faltsuak ekidin daitezke.
Beraz, gure pazientea haurdun egon daiteke bai, baina haurdunaldi arrunt baten aurrean egongo ginateke? Zer arazo susma dezakegu? Beste ideiarik?
Ta non sartu dira ginekologoak eta gainontzeko emaginak? ;)
Animatu eta eman zuen erantzunak beldurrik gabe.
Astelehenera arte aukera duzue, orduan argituko baitigu Maialenek misterioa.
Ondo izan.
Mikel
Oso ondo mikel!
ResponderEliminarEa orain arte esandako guztiarekin, diagnostiko zuzenera hurbiltzen joaten zareten! Animo!