Edurne, 76 urteko emakumea da. Hilabetean behin datorren pazientea da bera, orain dela 5 urte L5-S1 segmentuan hernia diskal bat zeukala jakin zuenetik. Erretzaile amorratua izan zen orain dela 10 urterarte eta pisu gehiegi du bere altuerarako (1.60 m eta 115 kg.). Honek hipertentsioa eta kolesterolaren kontrolerako botikak hartzeko beharra ekarri dio. Hala ere, maiz joaten da hospitalera, tentsioa oso altu izateko joera bait du.
Gurpildun
aulki batetan jesarrita sartu da kontsultako atetik. Orain dela 5
egun lunbarretan ziztada gogor bat nabaritu zuen komunetik altxatzera
zihoanean eta 4 egun igaro behar izan ditu ohean etzanda.
Hau da
orain 5 urte egindako erresonantziaren irudia.
Oraingoan
beste arrazoi batengatik nator hona . Lunbarretako mina hobetzen
zihoala ikusita, atzo ohetik jeiki eta kriston mina nabaritu dut
eskumako orkatilaren atzekaldean. Ezin dut hanka horrekin lurra
zapaldu.
Ohatilara
igotzen lagundu dot, ahoz beherako etzaneran jarri, eta berehala
arnasa hartzeko zailtasuna zuela nabaritu dut, segundu batzuetara
normalizatu delarik. Eskumako orkatilean gorritasuna eta hantura du,
ezkerrekoarekin alderatuta 4 zentimetroko ezberdintasuna dago
perimetroan (neurketa tibiako tuberositatetik beherantza 10
zentimetroko distantziara egin diot). Haztapenean Akiles Tendoian eta
Muskulu Bikiaren kanpoaldean mina nabaritzen duela esan dit eta
orkatileko flexio dortsal pasiboa ere mingarria da.
- Zein da zure iritzi diagnostikoa?
- Zein froga diagnostiko erabiliko zenuke diagnostikoa baieztatzeko?
Iker
Villanueva Ruiz
Fisioterapeuta
Zainetako tronbosia eta ondoriozko birika tronboenbolismoa dela esango nuke. Diagnostikorako odol analitikan dimeroen neurketa eta torax OTA bat eskatuko nizkioke. Kasu interesgarria.
ResponderEliminarOrkatileko flexio dortsal pasiboak min emateak Homans zeinu positiboa adierazten dau, hanketako zain tronbosiaren adierazgarri.
eskerrik asko!
Aurrekoarekin ados: ohean egunak pasatzea batere mugitu gabe eta gizentasuna, 2 arrisku faktore dira hanketan tronbosi bat garatu al izateko. Odoleko analisian "D Dimeroa" eskatuko nioke. Arnas falta somatzen badu, biriketako tronbosia susmatu eta beraz ospitalera bidali beharko genuke proba zehatzagoak egiteko (TAC, AngioTAC...). Kasu polita bai!
ResponderEliminarEskerrik asko zuri parte hartzeagatik! Ez dizut esango zure diagnostikoa zuzena ala okerra den, hori erantzuna ematen dogun egunean agertuko bait da. Hala ere, zalantza bat: birika tronboenbolismo baten zeinu edo sintoma gehiago agertuko liratekela uste dozu?
ResponderEliminarOndo ibili!!
Milesker zure iruzkinagatik Itxaso! Aurreko iruzkinari erantzuten nenbilela zurea argitaratu da eta nire aurreko galderari erantzun diozu.
ResponderEliminarBi arrisku faktore aipatu dituzu, ba al da besterik?
Eskerrik asko!!
Bai "Anonimo" Jaun-Andrea eta bai Itxaso zuzen zaudete: Zainbarneko Tronbosi Sakona da iritzi diagnostiko zuzena. Homans zeinu positiboa, hantura, gorritasuna, mina eta berotasuna dira gaitz honen zeinu eta sintoma nabarmenenak.
ResponderEliminarHonez gain, eta Itxasok aipatu bezala, disnea, bularreko mina, hemoptisia zorabioa edo konortearen galera bezalako zeinu eta sintomek larritasuna erakusten dute, Birikietako Enbolia baten aurrean egon gaitezkelako.
Milesker eta zorionak bioi!