Zainetako Tronbosi Sakona (ZTS) gorputzeko atalen bateko zain batetan koagulu bat sortzen denean ematen da. Gehienetan hanken behekaldeko zain handietan gertatzen da.
ZTSren pairatzean eragina duten faktoreak honako hauek dira:
- Izterrondotik igaro den kateterra.
- Oheko egonaldia.
- Odol-koaguluen aurrekari familiarrak.
- Pelbis, aldaka edo hanketako hausturak.
- Aurreko 6 hilabetetan erditu izana.
- Obesitatea.
- Orain dela gutxiko kirurgia.
- Koagulazioarekin erlazionatutako gaitzen pairatzea.
- Minbizia.
ZTSren zeinu eta sintomen artean hurrengo hauek aurkitu ditzakegu:
- Hantura.
- Gorritasuna.
- Mina.
- Berotasuna.
- Homans froga +
ZTSrekin batera honako zeinu edo sintomak agertuz gero, larrialdi
zerbitzuengana jo beharko dugu, Biriketako Enbolia baten
aurrean egon gintezkelako:
- Bularreko mina.
- Hemoptisia.
- Disnea.
- Konortearen galera.
- Zorabioa.
ZTSren
diagnostikoa baieztatzeko odolo analisia eta Doppler Ekografia
erabiltzen dira.
Iker Villanueva Ruiz
Fisioterapeuta
0 comentarios:
Publicar un comentario