2013-07-15

SUKARRA ETA INFILTRATU BILATERALAK EMAKUME GAZTE BATEAN (II)


Lehenengo eta behin, klinika kontutan izanda, infekzio baten aurrean gaudela pentsatuko genuke. Hala ere, klinika ez du neumonia tipiko batekin bat egiten eta analitika nahiko inespezifikoa da. Gainera, erradiografía ikusita diagnostiko diferentziala zabala da eta hiru zatitan bana dezakegu:

1. Neumonia
2. Gaixotasun inmunologikoak: Wegener, BONO…
3. Minbizia.
Erradiografian infiltratu albeolar bilateralak ikusten dira, nahiko biribilak eta ondo mugatuak.
Neumonia batean pentsatzekotan, alde batetik, serología eskatu beharko genuke, izan ere, neumonía atipiko bat deskartatu behar dugu. Gainera, prokaltzitonina eskatuz, bakteria tipiko eta atipiko artean ezberdindu genezake. Azkenik, bronkoskopia egitea dago, kateter teleskopatua hain zuzen ere. Dena dela, garrantzitsuena mikroorganismo atipikoak akabatzeko antibiotikoa aukeratzea da.
Beste alde batetik, infiltratu hain biribilak, wegener gaixotasunean ere ikus ditzakegu, baina gure pazienteak ez dauka goi-arnas aparatuko ezta giltzurruneko afektaziorik eta gainera, kondentsazioetan ez dira kabitaziorik ikusi. Hala ere, asmo handia izango bagenu, ANCAk eska genezake analitikan.
Azkenik, minbizi bat denoi datorkigu burura, batez ere, mbiriketako metastasi modura. Kasu honetan, SCANNERa eskatu beharko genuke eta emaitzaren arabera beste froga inbasiboagoetan pentsatu.
Gure kasuan, SCANNERa eta neumonien serología eskatu genituen. Egia esan, TCan infiltratu bilateralen presentzia konfirmatu zen baina diagnostiko definitiboa serologiaren bidez lortu zen. Coxiella Burnettiren IgGren mailak altuak izan ziren eta hortik hile batera, lau bider handitu ziren, hau da, serokonbertsioa eman zen.

Q sukarra distibuzio mundiala daukan zoonosi bat da eta oso klinika desberdinarekin aurkeztu daiteke (gripe antzeko kasua, meningoentzefalitisa, endokarditisa, neumonía...) Printzipioz, animaliekin kontaktua duten pertsonetan ematen da, ardiak, ahuntzak eta behiekin batez ere. Beste animalia batzuk ere infektatuak egon daitezke, hala nola, txakurrak, katuak edo txerriak eta honek hirietako kasu esporadikoak azaltzen ditu. Normalean, animaliak gernua, kaka zein esnearen bidez botatzen dute mikroorganismoa, baina batez ere, erditzean ematen dira bakteria kontzentrazio altuenak.
Historian zehar, Euskadin, kasu asko deskribatu dira eta animaliekin lan egiten duten gune asko daudelako izaten da. Hala ere, coxiella burnetti oso infektagarria izan daiteke eta trasmisioa inhalazio bidez ematen denez, kasuak eman daitezke kontaktutik urrun. Gure pazientearen kasuan, ez zegoen zuzenezko kontakturik.
Tratamenduaren aldetik, printzipioz doxiziklina da aukerarik onena. Hala ere, praktika klinikoan, fluorokinolonak izaten dira erabilenak.

Ane Uranga Etxebarria. 
Neumologoa

3 comentarios:

  1. Eskerrak Ane, kasuaren korapiloa askatzeagatik. Azkenean, neumonia atipikoa izan da, Q-sukarra, eta lumek eta kosmetikoek ez dute parterik izan neumonia honetan. Ez da aspergilosi bat izan ere ez, Lander, baña itxura erradiologikoagatik ezin zen baztertu.

    Oso ondo dago, Q-sukarraren kasu bat hona ekartzea. Zuk dinozunez Ane, Euskadiko, gure inguruneko patogeno bat delako eta noizbehinka ikus daiteken patologia delako. Nahiz eta normalean, eragiten duen patologia nahiko onbera izan, batzutan konplikazio neurologikoak (gure gaixo batek neumonia eta ataxia, biak batera izan zituen)eta bihotzekoak gertatzen dira (Coxiella burnetik eragindako endokarditisak tratatzeko zailak dira).

    Oso ondo egon da ere guztioi gogoraraztea ez dela lehenago basora joan behar Q-sukarra jasan ahal izateko.

    Zorionak Ane, berriro, kasuagatik eta zorionak baita ere beste kidei: Gorka, Lander eta Mikel, eztabaida umoretsu animatzeagatik.

    Josu Baraia-Etxaburu

    ResponderEliminar
  2. Gorka Eskubi. Familia Medikua16/7/13 11:35 p. m.

    Gabon danori, lehenengo eta behin mila esker Ane kasu hau eztabaidatzeko aukeran ipinteagatik. Kasu honek diagnostiko diferentziala lantzeko aukera ezin hobea eman digu. Baina azkenenan Josuren lehenengo susmoan egon da erantzuna eta tratamenduarekin ere asmatu du, ikaragarria. Zorionak Josu bene benetan. Ondo segi

    ResponderEliminar
  3. Egunon, azkenean eta hasieran danon lehenengo diagnostikoa eta tratamendua neumonia atipikoa eta lebofloxazino izan dira. Halan eta guztiz, danok itxaroten genuen ere tranpatxoren bat, azkenean ez dena agertu. Ane zintzo-zintzo portatu da.

    Josu Baraia-Etxaburu

    ResponderEliminar

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates