Hemen aurkezten dizuegu blogaren atal berri bat non kasu edo egoera kliniko batetatik abiatuz, eta zuen partaidetzaren bitartez, gai edo egoera kliniko ezberdinak aztertuko ditugun. Kasuaren amaieran zuen iritzi, galderak edo epai klinikoak idazteko aukera daukazue. Aste bete barru gure kardiologoek erantzuna emango digute, baina ordura arte saiatu zaitezte zuek diagnostikoa asmatzen.
29 urteko neska larrialdi zerbitzura joan da palpitazioak nabaritzen dituelako lagunekin mendira bidean ziohalarik, aurretik zorabio sentsazioa izan du baina ez du konorterik galdu.
Neska kirolaria da eta ez dauka beste aurrekaririk. Behin, orain dela urte batzuk horrelako zerbait nabaritu zuen baina ez zen medikuarenera joan.
Elektrokardiograma egin eta hemen dugu:
Argi dago arritmia bat dela, baina zer arritmia mota? eta zein litzateke honen tratamendua?
German Zugazabeitia eta Larraitz Gaztañaga.
Kardiologoak
29 urteko neska larrialdi zerbitzura joan da palpitazioak nabaritzen dituelako lagunekin mendira bidean ziohalarik, aurretik zorabio sentsazioa izan du baina ez du konorterik galdu.
Neska kirolaria da eta ez dauka beste aurrekaririk. Behin, orain dela urte batzuk horrelako zerbait nabaritu zuen baina ez zen medikuarenera joan.
Elektrokardiograma egin eta hemen dugu:
Argi dago arritmia bat dela, baina zer arritmia mota? eta zein litzateke honen tratamendua?
German Zugazabeitia eta Larraitz Gaztañaga.
Kardiologoak
Uste dut arazoak egon direla iruzkinak idazteko. Konponduta, orain ez da erregistrorik behar eta edonork idatz dezake nahi duena.
ResponderEliminarEdozein takikardiaren aurrean egin beharreko galderak bi dira:
ResponderEliminarerritmikoa ala arritmikoa? QRS zabala edo estua?
Honi erantzuna emanez lanaren erdia eginda dago.
Nik uste QRSa zabala dela, beraz bentrikuluetan jatorria duen takikardia bat bezala jokatzea litzateke aproposena.
ResponderEliminarNik adenosina jarriko nuke ia horrek ezertan laguntzen duen ikusteko.
ResponderEliminarArritmikoa iruditzen zait eta QRS zabala; onda delta ikusten dut. DD/ Fibrilazio aurikularra WPW Sindromearekin
ResponderEliminarAupa!! nik ez dut Onda Deltarik ikusten, ta batzuetan, P uhina agertzen da, PR ezberdinekin. Beraz, Arritmikoa, QRS zabala ta nohizbehinkako P uhina. Ez naiz ausartzen arritmia mota zehazten. Kardiologo hauek, pista berriren bat eman dezakete? (alkohola edan ostean agertzen zaio? Aurretiaz Blokeoren bat zuen?...)
ResponderEliminarAupa Itxaso!
ResponderEliminarNeska sanoa dugu kasu honetakoa, eta palpitazioak izandako aurreko egunean ez zen parrandan ibili eta ez du inolako blokeorik izan. Uste dut ez dagoela ezkutuko ezer ez bere aurrekarietan, garbi daude. :)
Ados orduan Takikardia Arritmikoa eta QRS zabalekoa dela, delta uhinarena zalantzan jarrita ere, zer proba edo farmako izango litzateke erabilgarria bai diagnostiko zein tratamendurako?
Neska larritzen hasia da eta nolabait takikardia horrekin amaitu beharko da, baina nola?
Lander Atutxa Bizkarguenaga
ResponderEliminarIeup!
Nik nire zalantzak ditut WPW edo FA azkar bat den. Ala ere ATP jartzea ideia ona iruditzen zait neskatoa estable badago, hipotentsioa edo bihotz gastu baxuko sintomak baditu, kardiobertitu egingo nuke. Bestalde, ATP-ak azken diganostikoa egiteko ere lagundu ahal digu; adenosinak nodo aurikulobentrikularra inhibitzen duenez, WPW baten aurrean bageunde, kinada elektrikoa, preesitazio zonaldetik jeitsiko zen bentrikuluetara delta uhina garbiago ikusi genuelarik.
Agur bero bat Donostitik!
Parkatu! orain konturatu naiz denboraz kanpo nabilela!
EliminarAupa Lander!
EliminarNahiz eta berandu izan ongi etorria da zure iritzia. Lasai egon ze datorren asteetan kasu berriak azalduko dira. :) Laister arte, ta agur bero bat Bilbotik.