2013-10-08

ASMATIKOA BETIDANIK?

35 urteko neska bat

AURREKARI PERTSONALAK

Erretzailea da, 10 pakete/urte.
14 urterekin asma diagnostikatu zioten eta 2 urtetan zehar tratamenduarekin egon zen. Hortik aurrera ez du sintomarik izan eta ez du tratamendurik hartu behar izan.
Pisu baten bizi da, txakur batekin.
Ile apaindegi baten lan egiten du, ile-apaintzaile gisa.


GAUR EGUNGO GAIXOTASUNA
Azkenengo urtean rinitisa, eztul lehorra, arnasestua eta sibilantziak somatu ditu. Lanarekin txarrera egiten du eta oporraldietan sintomak ia desagertzen dira.

MIAKETA FISIKOA
SatO2 %99. TA 120/69, BF 100, AF 19.
Birika zein bihotz-auskultazioak normalak dira, baita beste miaketa guztia ere.

FROGA OSAGARRIAK



PLETISMOGRAFIA:

FVC 5.04 (104%)
FEV1 4.23 (108%)
FEV1% 83%
TLC 89%

BRONKODILATAZIO FROGA:
Negatiboa.

FENO:
60 ppb.

PROBOKAZIO BRONKIAL INESPEZIFIKOKO FROGA (METAKOLINAREKIN):
Positiboa.


Zein uste duzu dela diagnostikoa?

Zelan konfirmatuko zenuke diagnostikoa?

Zein izango litzateke tratamendua?

Ane Uranga Etxeberria. 
Neumologoa.

5 comentarios:

  1. Asma aktiboa? Proba alergiko espezifikoak (lakak eta abar testatu)? Lanaz aldatu, kontuz txakurrarekin?

    ResponderEliminar
  2. Lehen eta behin mila esker Ane zure hirugarren kasu honengatik, lan bikaina benetan!

    Somatzen dudanez Iñakik badauzka bere susmoak... baina zein da zure iritzi diagnostikoa? Bota ezazu! Mila esker zuri baita ere.

    ResponderEliminar
  3. Kaixo danoi! Bai, gure pazientea asmatikoa da baina noiztik?Beti izan da asmatikoa eta orain txarrera egin du edo asma agertu berri den gaixotasuna ote da? Hala bada, zergatik?

    Alde batetik, klinika bat egiten du eta nahiz eta bronkodilatazio froga negatiboa izan,oxido nitriko eta metakolinaren frogak positiboak dira. Beraz, zentzu hertsian, eta noski, tratamenduarekin hobera egiten badu, asma baten aurrean gaudela esan genezake.
    Hala ere, kasu honek berezitasun bat dauka eta sintomak oporraldietan desagertzen direla da hain zuzen ere. Beraz, datu hauek guztiak kontuan hartuta, bi aukera posible daude. Alde batetik, betidanik asmatikoa izan dela eta orain txarrera egin duela edo bestalde, asma okupazionala izatea.
    Gure pazientea txikitan asmatikoa omen zen baina heldua izanik, ez du inoiz inolako sintomarik edo tratamendurik behar izan. Beraz, ile-apaindegi batean lan egiten duela jakinda eta tinteak erabiltzerakoan persulfatoekin kontaktuan egoten dela kontutan hartuta, asma okupazionala izango litzateke diagnostikorik probableena. Hala ere, lehenagotik asmatikoa izango balitz, ez litzateke asma okupazionala izango, baizik eta lanaren kontestuan txarrera egin duen asma baizik.
    Diagnostikoa konfirmatzeko probokazio bronkial espezifikoa egiten da gela berezi batean. Aste batean zehar, pazientea 10 minutu eman behar ditu egunero plater batetik bestera persulfatoak mugitzen. Lehenengo egunean persulfatozko 5g laktosarekin nahasten dira, persulfatoen dosia igo egiten delarik egunetik egunera. Behin gelatik irten dela, FEV1 10 minuturo neurtzen da lehenego orduan zehar eta hortik aurrera, orduro zortzi ordu bete arte. Froga positiboa dela esaten dugu FEV1 jeitsiera % 20 baino handiagoa denean.
    Bi eratako asma okupazionala ezagutzen dira. Alde batetik, inmunologikoa, aldi berean pisu altuko eta baxuko agente molekularrek eragindakoa izan daitekelarik, eta asma ez inmunologikoa, latentzi denborarik gabe sintoma eta esposizioaren artean eta gehinetan dosi altuko toxikoekin ematen dena. Kontuan izan behar da asma ez inmunologikoan, pazienteek ez dutela birikako gaixotasunezko aurrekariarik.
    Gure pazientearen kasuan, asma inmunologikoaren aurrean egongo ginateke, pisu molekular baxukoan hain zuzen ere. Hau agente kimikoen eraginez ematen da eta orokorrean, proteina bat behar dute antigenoak izateko, beraz, IgE ez bidezko mekanismoa da. Betsalde, pisu molekular altukoek, IgE bidezko mekanismo erabiltzen dute eta gehienetan, bakteria, onddo zein begetaletan aurkitzen dira.
    Imajinatuko zenutenez, tratamendua esposizio ekiditea da baina askotan ez da hain erreza izaten eta inplikazio sozio-ekonomiko eta legalak arazo nabarmen bilakatzen dira.

    Ane Uranga

    ResponderEliminar
  4. Gorka Eskubi Anuzita11/10/13 9:02 a. m.

    Oso ona Ane, eskerrik asko zure jakinmina zabaltzeagaitik

    ResponderEliminar
  5. Irati Bizkarra15/10/13 12:56 p. m.

    kasu interesgarri ta polita bai!

    ResponderEliminar

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates