52 urteko emakumea
Aurrekari pertsonalak:
Aurrekari pertsonalak:
- Ez du inolako alergiarik
- Ez da inoiz erretzailea izan
- Etxe-garbiketan egiten du lana
- Ez du animaliarik etxean
- Ez du tuberkulosia duen inorekin kontakturik izan
- Ez du digestio-hodi edo ORL eremuko gaitzik izan
- Ez du tratamenturik hartzen
Duela 9 urte karkasik gabeko eztula
du. Eguneko edo gaueko edozein ordutan. Eztulak ez du erlaziorik ez
jaten duenarekin, ezta lan-orduekin ere. Ez du sukarrik izan. Ez dago
nekatuago, eta ez du pisurik edota goserik galdu.
Omeprazol, Desloratadina, Codeina eta
Salmeterol-Flutikasona botikak hartu ditu baina eztulak berdin
jarraitzen du.
Azterketa fisikoa: guztiz
normala
Azterketa osagarriak:
- Espirometria: normala
- EKG: Ritmo sinusala
- Toraxeko erradiografia: normala
- TAC irudiak
- Ekokardiograma: normala
- ORLri kontsulta: ez zuen bere eremuko patologiarik ikusi
- Digestio-hodiko medikuei kontsulta: ez zuten bere eremuko patologiarik aurkitu
- Alergologoari kontsulta: ez zuen inolako alergiarik aurkitu
- Psikiatrari kontsulta: ez zuen psikiatri-eremuko patologiarik aurkitu
Galderak:
- Irudiak ikusita, zein azterketa osagarri eskatuko zenuke diagnostikoa lortzeko?
- Zein da eztul kronikoaren diagnostiko diferentziala?
Silvia Dorronsoro
Neumologoa
0 comentarios:
Publicar un comentario