2013-09-30

Gripe hau ez zait sendatzen (II)


Ze diagnostiko egingo zenuke?  
- Pneumonia atipikoa 
- Erdi-lobuluko pneumonia
- Eskuineko birikaren erdialdean masa bat
- Bronkitis akutua
- Pneumonia atipikoa 

Gaur egun ez da asko maite lehengo sailkapen hura: pneumonia tipikoa eta pneumonia atipikoa. Halere, kasu honetan argi eta garbi pneumonia tipiko baten aurrean aurkitzen gara.



Pneumonia tipikoa
Pneumonia atipikoa
Neumokokoa (Streptococcus pneumoniae)
Legionella (aize girotua, lur-mugiketak),
Coxiella Burnetti (abereak, hemen behiak)
Clamidia Psittaci (egaztiak)
Micoplasma pneumoniae (haur-komunitateak)
Bat-batean:
Sukar handia, hotzikarak
Eztula+flemak
Min torazikoa (pleuritikoa)
Mantxuago:
Sukarra, buruko mina, artromialgiak
Eztula lehorraAuskultazioa arrunta
Auskultazioan: - krepitanteak
- soplo tubarikoa

Rx: kondentsazioa: lobarra/segmentarioa
Haizezko bronkograma
Kondentsazio garrantzitsua
Disoziazio kliniko erradiologiakoa: “horrelako erradiografiarekin hain auskultazio garbia”


- Erdi-lobuluko pneumonia 
Ezkerreko birikak bi lobulu ditu, eskuinekoak hiru. Erdikoa aipatzen bada, eskuinean da beti.
Erradiografian, erdiko lobuluan, kondentsazioa ikusten da, birikaren bolumenaren aldaketarik gabe, gaizki definituriko ertzekin (infiltradoa), eta haizezko bronkograma duena, pneumoniaren adierazle. Pneumonia beti diagnostiko erradiografiakoa da, bestela arnasbideko infekzioaz hitz egiten da.
Erdiko lobulua erdian ikusten da atzetiko-aurrerako erradiografian. Lateralean, hiliotik aurrera kuña baten modukoa ikusten da. 

- Eskuineko birikaren erdialdean masa bat 
Hori ez dago baztertzerik pneumonia garbitu arte, baina oraingoz ez da hori ikusten. Horregatik 40 urte baino gehiago badute komeni da kontroleko erradiografia egitea pneumonia pasa eta gero (errezalea bada, edozein adinetan egingo diogu erradiografia hori).

- Bronkitis akutuaBronkitisak ez du sukarra izaten, ez eta gaizki-egotea eta min torazikoa (pleuritikoa) eragiten, auskultazioan ronkusak entzuten dira, ez krepitanteak, eta radiogafia garbia da.


Ze tratamendu emango zenioke: 
- Orain arte bezala jarraituko nuke, gripeak sendatzeko aste bat behar du.
- Ospitalera eraman eta han Augmentine gramo bat 8 orduro zainetik sartu
- Larrialdietara bidaliko nuke TAC bat egin eta tumorea ezeztatzeko
- Amoxizilina gramo 1, ahoz 8 orduro, 8 egunez, kontrol ebolutiboa, eta 3 asteetara kontrol erradiografia (bitartean baja)

- Orain arte bezala jarraituko nuke, gripeak sendatzeko aste bat behar du.
Kontuz sendatzen ez diren gripeekin, adi egon behar da. Gripearen konplikazio ugarienak dira: sinusitisa, pneumonia 
- Ospitalera eraman eta han Augmentine gramo bat 8 orduro zainetik sartu  

Ez da ospitaleratzeko pneumonia bat. Lehen mailako asistentzian CRB-65 eskala erabiltzen da komunitatean hartutako pneumonia bat ospitalera bidali edo ez erabakitzeko. Ospitalean berriz FINE eskala erabiltzen da antibiotikoa aukeratu eta etxera bidali edo ingresatzea erabakitzeko (eskalak beti lagungarri dira, inoiz ez irizpide bakarra). Gure kasuan CRB-65 eskalan 0 puntu ditugu, beraz ospitaleratzea ez zaigu burutik ere pasa.

Deribazioa: CRB-6: 1-2 baloratu ospitaleratzea/ 3-4 ingreso urgentea)
CRB-65: puntu 1: - Konfusioa
- Arnasketaren maiztasuna>30
- Tentsio arterial sistolikoa: <90
- Adina> 65
- Larrialdietara bidaliko nuke TAC bat egin eta tumorea ezeztatzeko Goizegi da. (ikusi 52 artxiboan).
- Amoxizilina gramo 1, ahoz 8 orduro, 8 egunez, kontrol ebolutiboa, eta 3 asteetara kontrol erradiografiaHorrelako kasu argi baten aurrean, batzuk erradiografia egitea ere ez dute aholkatzen, zuzenean tratamendua jartzea aholkatzen dute (uptodate).
Ze antibiotiko? Horretarako lehenengo gauza ze mikroorganismoaren susmoa dugun hartu behar da kontutan, eta gure inguruan zein diren mikroorganismo horren erresistentziak. Klinikaren arabera neumokokoaren susmoa dugu (hori da gainera gure inguruan adin horretarako neumonien mikoorganismo ugariena: 1 neumokoko, 2 legionella)
Neumokokoaren erresistentziak Gipuzkoan: amoxiziinari %2, kinolona berriei (levofloxazino, moxifloxazino) %2. Komeni da quinolonak erreserbatzea, beraz, lehen mailako aukera amoxizilina izango da: gramo bat, zortzi orduro, 8 egunez (7-14). Batzuen iritziz, nahikoa litzateke sukarra desagertu eta bi egun arte erabiltzea.
3 asteetara kontrol erradiografia denei egin behar zaie? Ez da beharrezkoa. Ze helbururekin? Pneumoniaren azpian tumorea dagoen ezeztatzea. Aholkua? 40 urte baino gehiagokoei, eta errezaleei, edozein adina dutela. Gure kasuan 40 urte baino gutxiago ditu, baina errezalea da. Beraz erradiografia egin genion eta ondo zegoen.

Bigaren pneumonia zen. Neumokokoaren txertoa jarriko zenioke?
Komunitatean hartutako pneumoniaren gida bizkorra

Neumoniaren arrisku faktoreak


- Neumonia adquirida en la comunidad (NAC). Fisterra.com (8-3-2012)
- Community-acquired pneumonia in adults in te outpatien setting. Up To Date (may 9, 2013)
- Información de la resistencia a antibióticos de los microorganismos en las infecciones respiratorias extra-hospitalarias. Dic 2007.
http://www.osakidetza.euskadi.net/r85sida01/es/contenidos/informacion/hd_publicaciones/es_hdon/adjuntos/GuiaInfeccionesRespiratoriasC.pdf


Xabier Zupiria, Beraungo Osasun Zentruan familia medikuntzako egoiliarra (familia eta komunitateko medikuntzako R4)
Andoni Bueno Errandonea, Beraungo Osasun Zentruko medikua (familia eta komunitateko medikua)










0 comentarios:

Publicar un comentario

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates