55 urteko gizon batek
arnesestuagatik Urgentzietara joan zen.
Zein uste duzu dela diagnostikoa?
AURREKARI PERTSONALAK
Erretzaile aktiboa da,
45 pakete/urte erre dituelarik.
Ez du inoiz biriketako
zein bihotzeko gaixotasunik izan.
Margolaria
da eta astebururo mendira doa.
GAUR
EGUNGO GAIXOTASUNA
2 hile
darama arnasestua somatzen aldapa-gora eta azkenengo hilean,
lautadetan ere somatzen du. Gainera, eztul lehorra pairatzen ari da,
sukarra eta toraxeko mina izan barik. Gernu kantitatea ez da
gutxiegitu eta hankak ez dira handitu.
MIAKETA
FISIKOA
TA 120/60,
BF 67, AF 18, SatO2 91%.
Bihotzeko
auskultazioa normala da.
Biriketako
auskultazioan krepitante bibasalak ditu.
Gorputzeko
beste atal guztietako miaketa normala da.
FROGA OSAGARRIAK
PLETISMOGRAFIA
ETA DIFUSIO TESTA:
FVC 4.39
(67%)
FEV1 3.58
(73%)
FEV1% 81%
TLC 68%
DLCO 7.41
(54%)
DLCO/VA 1.28
(74%)
BRONKODILATAZIO
FROGA:
Negatiboa.
PROBOKAZIO
BRONKIAL INESPEZIFIKOKO FROGA (METAKOLINAREKIN): Negatiboa.
TORAXEKO
TC:
Zein uste duzu dela diagnostikoa?
Zein
izango litzateke eskatuko zenuken hurrengo froga?
Ze
frogarekin konfirmatuko genuke diagnostikoa?
Ane Uranga Etxebarria.
Neumologoa.
0 comentarios:
Publicar un comentario