33
urteko emakumea. Errezalea (10 zigarro/egunean, 15 urte erretzen).
Arropa-denda batean saltzaile bezala lan egiten du. Orain 3 urte
pneumonia izandakoa (eskuineko beheko lobuluan).
Orain
3 egun kontsultan izan zen ondorengo
sintomekin: buruko mina, eztula lehorra, 38,5ko sukarra, gaizki-egote
orokorra eta artromialgiak. Oxigenoaren saturazioa: %97.
Miaketa fisikoan: faringea gorrizka, plakarik gabe. Biriketako auskultazioa: bentilazio ona, sibilante sakabanaturen batekin. Gripearentzako aholku-orria azaldu eta antitermiko-analgesiko- antitusigenoa jarri zitzaion.

Gaur
kontsultara dator esanez ez duela
hobetu, sukarra ez dela joan, buruko minak hor jarraitzen duela, eta
eztula egiterakoan sorbaldan mina duela (eskuineko behealdean).
Esaten flemak nabari dituela, baina ez duela lortzen ateratzea.
Lepoa ondo mugitzen du, minik gabe.
Biriketako
auskultazioa egiten dugu.
Askultazio horrekin toraxeko erradiografiak eskatu dizkiogu.
Askultazio horrekin toraxeko erradiografiak eskatu dizkiogu.
Toraxeko
erradiografiak irakurtzeko gida bizkor bat nahi? (checklist)
Toraxeko
erradiografiaren checklista pasa nahi duzu irudiekin eta piskanaka?
1. Ze
diagnostiko egingo zenuke?
- Pneumonia atipikoa
- Erdi-lobuluko pneumonia
- Eskuineko birikaren erdialdean masa bat
- Bronkitis akutua
- Pneumonia atipikoa
- Erdi-lobuluko pneumonia
- Eskuineko birikaren erdialdean masa bat
- Bronkitis akutua
2. Ze tratamendu
jarriko zenioke?
- Orain arte bezala jarraituko nuke, gripeak sendatzeko aste bat behar du.
- Ospitalera eraman eta han Augmentine gramo bat 8 orduro zainetik.
- Larrialdietara bidaliko nuke TAC bat egin eta tumorea ezeztatzeko
- Amoxizilina gramo 1, ahoz 8 orduro, 8 egunez, kontrol ebolutiboa, eta 3 asteetara kontrol erradiografia.

Xabier Zupiria,
Beraungo Osasun Zentruan familia medikuntzako egoiliarra (familia eta komunitateko medikuntzako R4)
Beraungo Osasun Zentruan familia medikuntzako egoiliarra (familia eta komunitateko medikuntzako R4)
Andoni Bueno Errandonea,
Beraungo Osasun Zentruko medikua (familia eta komunitateko medikua)
Beraungo Osasun Zentruko medikua (familia eta komunitateko medikua)
Oharra: - Helburua: kasu erraza eta tipikoa aurkeztea, maiz ikusten duguna. Maiz gauza asko jakintzat ematen ditugu, ez dator gaizki errepaso moduan azalpenak ematea- Famili-medikuntzako gaitasun bat kontutan hartzen duen kasu klinikoa jartzea (famili-medikuaren formakuntzan gaitasunen liburu horitik) - MIReko azterketan, eta oposaketetan ikusi daitezken moduko kasu klinikoa jartzea. Erantzunak ez dira zentzurik gabe jarriak: aitzakia dira gaiaren aspektu garrantzitsuenak azpimarratzeko, diagnostiko diferentziala egiteko… |
Oso ondo dago lana. Egia esan, aitortu behar dut ihes egin didala kondensazioak. Oso interesgarria checklist. Plakak oso onak. Soinu artxiboak, berriz, ez nahikoak iruditu zaizkit.
ResponderEliminar