55 urteko
gizon honek bi hile daramatza
arnasestua eta eztul lehorrarekin. Krepitante bilateralak
ditu eta miaketa funtzionalean, alterazio errestriktibo eta
difusioaren jaitsiera
moderatua nabarmen daitezke. Gainera, toraxeko TCan patroi
interstiziala dauka, abaraska guneekin eta bronkiektasiekin fibrosia
ematen duelarik.
Lehenengo
eta behin, patroi interstizialaren diagnostiko diferentziala egin
beharko litzateke. Lehenengo posibilatetea biriketako fibrosi
idiopatikoa izango litzateke baina hala ere, beste gaixotasun batzuk
deskartatu behar dira; ehun konektiboko gaixotasunak, neumokonosiak,
beriliosia edo sarkoidosia, granulomatosiak (Wegener…) eta beste
eratako
baskulitisak. Horretarako analitika eskatuko genioke inmunitateko
markadoreekin. Behin markadore danak normalak direla ikustean,
bronkoskopia eskatu beharko genioke garbiketa bronkoalbeolarra edo
biopsia transbronkialarekin.
Eta hona
hemen hurrengo pista…
Gure
pazientearen kasuan, bronkoskopia egin genion eta zelularitatean
linfozitosi (%25) nabarmena aurkitu genuen. Gainera CD4/CD8 kozientea
1 baino gutxiago zen.
Zein izango
litzateke orduan gaixotasunik probableena?
Gure
pazientearen ustezko diagnostikoa hipersentsibilitateko neumonitisa
(HN) edo albeolitis alergiko estrinsekoa da. Jakingo duzuenez HN
agente organikoen inhalazioen ondorioz ematen da eta gehienetan
laneko gaixotasuna izaten da. Hala ere, kasu gutxi batzuetan,
produktu inorganikoek sortarazten dute.
Orain
artekoa jakinda,
ziuraski zeuen buruari galdetzen hasi zarete ze arraio inhalatu ote
duen gizon honek…
Lan
aurrekariak kontuan
hartuta, ez du ematen txoriak dituenik edo baserri baten lan egiten
duenik. Pazientea margolaria da eta erabiltzen dituzten margoetan
isozianatoak aurkitzen dira. Isozianatoak pisu molekular baxuko
agente inorganikoak dira eta industria desberdinetan
asko erabiltzen dira hainbateko aplikazioak dituztelako. Batez ere,
sustantzien polimerizaziorako erabiltzen dira eta erabilienak
MDI izena dauka, izatez antigenizitate gutxienekoa
delako. Leku desberdinetan topa ditzakegu, hala nola, kotxeak
margozteko erabiltzen diren produktuetan, plastikoetan, laketan,
insektizidetan etab.
Isozianatoak
asma okupazionala sortzen duen arrazoi
nagusia
da baina HNeko oso kasu gutxi deskribatu dira hauen ondorioz.
Diagnostikoa baieztatzeko
probokazio bronkial espezifikoko froga egin behar da. Pazientea
kabina berezi batean sartu eta makina berezi bat behar da
isozianatoen dosia airean kontrolatzeko. Egunero kabinan sartzen da
era kontrolatuan
isozianatoak inhalatzeko aste oso batean zehar eta dosia igotzen
egunez egun. Froga positiboa izango da FVCren jaitsiera
%15 baino handiagoa denean, difusioa %20 jaisten
denean edo FVCren jaitsiera
%10 eta %15 bitartean dagoenen eta tenperatura
0.5º igotzen denean. Hala ere, zalantza dagoenean, biopsia
transbronkiala zein kriobiopsia egin daitezke.
Ane Uranga Etxebarria.
Neumologoa.
0 comentarios:
Publicar un comentario