Paziente honen diagnostiko susmagarriena asma da.
Alde batetik, klinikak bat egiten du eta nahiz eta bronkodilatazio
froga negatiboa izan, oxido nitriko eta metakolinaren frogak
positiboak dira. Beraz, zentzu hertsian, eta noski, tratamenduarekin
hobera egiten badu, asma baten aurrean gaudela esan genezake.
Hala ere, kasu honek berezitasun bat dauka eta sintomak oporraldietan desagertzen direla da hain zuzen ere. Beraz, datu hauek guztiak kontuan hartuta bi aukera posible daude. Alde batetik, betidanik asmatikoa izan eta orain txarrera egin izana eta bestalde, asma okupazionala izatea.
Gure pazientea txikitan asmatikoa omen zen baina heldua izanik, ez du inoiz inolako sintomarik azaldu edo tratamendurik behar izan. Beraz, ile-apaindegi batean lan egiten duela jakinda eta tinteak erabiltzerakoan persulfatoekin kontaktuan egoten dela kontutan hartuta, asma okupazionala izango litzateke diagnostikorik probableena. Hala ere, lehenagotik asmatikoa izango balitz, ez litzateke asma okupazionala izango, baizik eta lanaren kontestuan txarrera egin duen asma baizik.
Diagnostikoa konfirmatzeko probokazio bronkial espezifikoa egiten da gela berezi batean. Aste batean zehar, pazienteak 10 minutu eman behar ditu egunero plater batetik bestera persulfatoak mugitzen. Lehenengo egunean 5 g persulfato laktosarekin nahasten dira, persulfatoen dosia igo egiten delarik egunetik egunera. Behin gelatik irten dela, FEV1 10 minuturo neurtzen da lehenengo orduan zehar eta hortik aurrera, orduro zortzi ordu bete arte. Froga positiboa dela esaten dugu FEV1 jaitsiera % 20 baino handiagoa denean.

Bi eratako asma okupazionalak ezagutzen dira. Batetik, inmunologikoa,
aldi berean pisu altuko eta baxuko agente molekularrek eragindakoa
izan daitekelarik, eta bestetik, ez
inmunologikoa, sintoma eta esposizioaren artean latentzi denborarik ez duena eta gehinetan dosi altuko toxikoekin
ematen dena. Kontuan izan behar da asma ez inmunologikoan, pazienteek
ez dutela birikako gaixotasunezko aurrekaririk.
Gure pazientearen kasuan, asma inmunologikoaren
aurrean egongo ginateke, pisu molekular
baxukoan hain zuzen ere. Hau agente
kimikoen eraginez ematen da eta orokorrean, proteina bat behar dute
antigenoak izateko, beraz, IgE ez
bidezko mekanismoa da. Bestalde, pisu
molekular altukoek, IgE bidezko
mekanismoa erabiltzen dute eta gehienetan, bakteria, onddo zein
begetaletan aurkitzen dira.
Imajinatuko zenutenez, tratamendua esposizioa ekiditea da baina askotan ez da hain erraza izaten eta inplikazio
sozio-ekonomiko eta legalak arazo nabarmen bilakatzen dira.
Ane Uranga Etxeberria.
Ane Uranga Etxeberria.
Neumologoa.
0 comentarios:
Publicar un comentario