2013-09-30

Gripe hau ez zait sendatzen (II)

Ze diagnostiko egingo zenuke?   - Pneumonia atipikoa  - Erdi-lobuluko pneumonia - Eskuineko birikaren erdialdean masa bat- Bronkitis akutua - Pneumonia atipikoa  Gaur egun ez da asko maite lehengo sailkapen hura: pneumonia tipikoa eta pneumonia atipikoa. Halere, kasu honetan argi eta garbi pneumonia tipiko baten aurrean aurkitzen gara...
Continue lendo

2013-09-24

Gripe hau ez zait sendatzen.

33 urteko emakumea. Errezalea (10 zigarro/egunean, 15 urte erretzen). Arropa-denda batean saltzaile bezala lan egiten du. Orain 3 urte pneumonia izandakoa (eskuineko beheko lobuluan). Orain 3 egun kontsultan izan zen ondorengo sintomekin: buruko mina, eztula lehorra, 38,5ko sukarra, gaizki-egote orokorra eta artromialgiak. Oxigenoaren saturazioa: %97.Miaketa fisikoan: faringea gorrizka, plakarik gabe. Biriketako auskultazioa: bentilazio ona, sibilante sakabanaturen batekin. Gripearentzako aholku-orria azaldu eta antitermiko-analgesiko- antitusigenoa jarri zitzaion. Gaur kontsultara dator esanez...
Continue lendo

2013-09-23

Euskaratik urdura, gauero hazkura! (II میں ہر رات کھجلی کے طور پ ر اردو باسکی،

Lehenengo susmo kliniko gisa hazteria izan genuen. Hori dela eta permetrina %5ean duen krema eman genien etxeko sei bizilagunei. Lepotik behera gorputz guztian zehar emateko azaldu genien eta Shamerren kasuan, bular-haurra izanik baita buruan ere. Aste betera berriz errepikatu zuten tratametua eta honez gain antihistaminikoak eman genizkien hazkura baretzeko. Azal lesioak desagertzea lortu zen, hazkurak ordea ohikoa den bezala aste pare bat gehiago iraun zuen, pixkanaka desagertzen joan arte. Hazteria sarcoptes scabei deituriko akaro baten ondoriozko azaleko gaixotasun oso kutsakor bat da....
Continue lendo

2013-09-19

PATROI INTERSTIZIALA, USTEZ INOLAKO KAUSA BARIK (II)

55 urteko gizon honek bi hile daramatza arnasestua eta eztul lehorrarekin. Krepitante bilateralak ditu eta miaketa funtzionalean, alterazio errestriktibo eta difusioaren jaitsiera moderatua nabarmen daitezke. Gainera, toraxeko TCan patroi interstiziala dauka, abaraska guneekin eta bronkiektasiekin fibrosia ematen duelarik. Lehenengo eta behin, patroi interstizialaren diagnostiko diferentziala egin beharko litzateke. Lehenengo posibilatetea biriketako fibrosi idiopatikoa izango litzateke baina hala ere, beste gaixotasun batzuk deskartatu behar dira; ehun konektiboko gaixotasunak, neumokonosiak, beriliosia...
Continue lendo

2013-09-17

Euskaratik urdura, gauero hazkura! میں ہر رات کھجلی کے طور پ ر اردو باس

“Shameer, aurrera” esan eta sei lagun hurreratu dira kontsultara: aita, ama, azken honen besotan gure sei hilabetetako pazientea eta bere hiru anai-arreba nagusiak (lau, sei eta zortzi urtetakoak). Jatorri pakistaniarra duen familia da, baina iada badira bi urte Elgoibarrera etorri zirela bizitzera eta ez dute inora bidaiatu. Amak ez du ulertzen gaztelaniarik, aitak hitz gutxi batzuk eta nik ez dut sekula urdua ikasi. Aitak esan dit “todo noche mucho llorido”. Gau guztia negarrez egongo ote zen? orain behintzat Shameerrek ez dauka min izatearen itxurarik, irriparre galantak egiten bait ditu ama...
Continue lendo

2013-09-16

BARKATU ERAGOZPENAK

Gaur PATROI INTERSTIZIALA, USTEZ INOLAKO KAUSA BARIK kasuren erantzuna argitaratu behar genuen, baina arazo teknikoak izan ditugu, hala bada, barkatu eragozpenak. Nire akatsak atsegin ditut, okertzearen askatasun gozoa ez dut galdu nahi. Charles Chapli...
Continue lendo

2013-09-10

PATROI INTERSTIZIALA, USTEZ INOLAKO KAUSA BARIK

55 urteko gizon batek arnesestuagatik Urgentzietara joan zen. AURREKARI PERTSONALAK Erretzaile aktiboa da, 45 pakete/urte erre dituelarik. Ez du inoiz biriketako zein bihotzeko gaixotasunik izan. Margolaria da eta astebururo mendira doa. GAUR EGUNGO GAIXOTASUNA 2 hile darama arnasestua somatzen aldapa-gora eta azkenengo hilean, lautadetan ere somatzen du. Gainera, eztul lehorra pairatzen ari da, sukarra eta toraxeko mina izan barik. Gernu kantitatea ez da gutxiegitu eta hankak ez dira handitu. MIAKETA FISIKOA TA 120/60, BF 67, AF 18, SatO2 91%. Bihotzeko auskultazioa normala...
Continue lendo

2013-09-08

KASU BERRIAK BADATOZ. LEHIAKETAREN JARRAIPENA.

Orain arte aurkeztutakoak: - Edurneren orkatila I eta Edurneren orkatila II - Eta GEA ez bada I eta Eta GEA ez bada II - Zefalea eta begi-paralisia I eta Zefalea eta begi-paralisia II - Sukarra eta infiltratua I eta Sukarra eta infiltratua II EGUTEGIA. - Irailaren 10an: PATROI INTERSTIZIALA.  - Irailaren 18an: EUSKARATIK URDURA. - Irailaren 24ean: GRIPEA EZ BADA - Urriaren 1an: EZTUL KRONIKOA - Urriaren 8an: ASMATIKOA BETIDANIK. Urriaren 21-25 bitartean irabazleen izenak emango ditugu....
Continue lendo

2013-09-06

ESKOLARA BERRIZ

Udako beroekin batera egindako etenaldia joan egin zaigu eta bada garaia berriro ere eskolara hurbiltzeko. Klaseak beraz, datorrean astean hasi behar ditugu, eta kasu klinikoen lehiaketa egiteke daukagun ikasgaia. Irudia Ondo izan asteburuan eta datorren astera arte.&nbs...
Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates