2012-12-04

KOLABORATZAILE BILA!

"Zuk sagar bat baduzu eta nik beste bat, eta hauek trukatzen baditugu, orduan gutako bakoitzak sagar bana izango du. Aldiz, zuk ideia bat baduzu eta nik beste ideia bat badut, eta hauek elkar-trukatzen baditugu, orduan gutako bakoitzak bi ideia izango ditu"



Hilabete bi joan dira BAGA BIGA BLOG! jaio eta lehenengo sarrera argitaratu genuenetik. Dagoeneko hainbat kolaborazio izan ditugu baina haratago joan nahi dugu.

Guztion artean euskal osasun arloan erreferentzia bihurtuko den webgune dinamiko eta aske bat sortzeko nahia eta asmoa dugu eta horretarako guztion beharra dago.

Hala bada, zure ideak, iritziak, lanak, esperientziak edo besterik plazaratu nahi baduzu BAGA BIGA BLOG-en daukazu zure aukera. 

Gurekin kontaktuan jartzeko era ezberdinak daude:
 - Zure iritziak blog-ean bertan idatziz,
 - bagabigablog@gmail.com helbidera zuzenduz
 - twitter-en bidez @bagabigablog
 - facebook-en ere! Baga Biga Blog

"If you have an apple and I have an apple and we exchange these apples then you and I will still each have one apple. But if you have an idea and I have an idea and we exchange these ideas, then each of us will have two ideas." - George Bernard Shaw

2 comentarios:

  1. Nik berandu ezagutu zaituztet baina parte hartzeko irrika bizian nago!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa Josune,

      Inoiz ez da beranduegi, ;)

      Une honetan, proiektu berrietan pentsatzen ari gara bagabigablogetik. Bata, kasu klinikoen lehiaketa bat eta beste GAIAk proiektua. Gai baten inguruan ekarpen ezberdinak eta ikuspuntu anitzetatik azaltzeko tokia sortzea. Pentsatu ditugun gai batzuk hauek dira: Azala, prebentzioa, azken uneak, zahartzaroa, drogak...
      Beste edozein bururatzen bazaizu edo hauen barruan edozer azaldu nahi baduzu ongi etorriak izango dira zure ekarpenak.
      Gauzak zehaztu ahala, kontuen berri izango duzu.

      Besarkada bat.

      Eliminar

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates