Abenduak 1, HIESaren kontrako Nazioarteko Eguna denez gero, gaixotasun honen inguruan aipamen txiki bat egitea ezinbestekoa zela iruditu zait. Horrelako datak ezartzearen helburua guztion memoriak astintzea baita, eta ez inolako ospakizunik egitea. Izan ere, GIBa (Giza Immonoeskasiaren birusa) eta HIESa (Hartutako Immunoeeskasiaren Sindromea) gure gizartean egunero azaltzen diren arazoak dira, nahiz eta askok ahaztua duten. Hala bada, Abenduak 1 aitzakitzat hartuta gogorarazi ditzagun hainbat kontu.
1981an GIBaren lehen infekzio kasuak agertu ziren AEBetan eta hortik aurrera mundu osoko pandemia bihurtu zen. MOEren arabera 25 milioi pertsona baino gehiago hil dira 1981etik gaur egunera arte. EAEn, berriz, 1984tik 2005 arte 10.000 pertsona kutsatu ziren, horietaik 5.279k HIESa garatuz eta azken hauetatik 2.969 hil zirelarik.
Wikipedia. Hartutako immunoeskasiaren sindromea
NBEaren (Nazio Batuen Erakundea) 2011ko txosten baten arabera, 2010eko urtearen amaieran 34 miloi pertsonek GIBaren infekzioa pairatzen zuten mundu osoan, 2001an baino %16 gehiago. Gainera, Sahara azpiko Afrikako lurraldeek biltzen dituzte infekzio honek erasandako pertsonen %68. UNAIDS
Egia da aurrerapen asko izan direla HIESaren munduan, bereziki tratamendu berriei dagokienez. Garai bateko zortzi edo hamar pilula horietako tratamenduak, bakar batean bilakatu dira. Gainera, tratamendu berriez baliatuz GIB-eramaileen bizi baldintzak izugarri hobetu dira, eta egun gaixotasun kronikoa bailitzan ikusten dugu gure gizartean. Sahara azpiko Afrikako lurraldeen kasua erabat ezberdina da, izan ere, tratamenduak eskuratzeko zailtasunak handiak dira oraindik hainbat lekutan.
Aurrerapausoak handiak izan badira ere, gure inguruan badago hobetu beharreko alor garrantzitsu bat, diagnostiko goiztiarrari dagokiona alegia. Izan ere, 2011. urtean EAEan GIB infekzioaren 174 kasu berri azaldu ziren eta hauen %44 diagnostiko berantiarrak izan ziren (350 CD4 baino gutxiago).
Gib eta hiesari buruzko egoera epidemiologikoa. Osakidetza
Hala bada, gure inguruan prebentzioaren bitartez infekzioen kopurua murriztu eta kasu berrien diagnostiko goiztiarrak egitea da helburu nagusia. Horretarako GIBaren proba egitea gomendatzen zaio arriskuan egon den pertsona orori.
Transmisio-bideak hurrengoak dira: Wikipedia. Hartutako immunoeskasiaren sindromea
- Infektatutako pertsonekin, babesik gabe, preserbatiborik erabili gabe, adibidez, sexu harremanak izateagatik.
- Xiringa, hortzetako eskuila edo bizar xafla bera erabiltzeagatik, infektatutako odolaren arrastoak izan baititzake.
- Transfusio batean, infektatutako odola hartzeagatik.
- Infektatutako amatik fetura, karenaren bidez.
Non eta nola egin daiteke GIBaren froga?
GIBaren serologia ohiko odol analisien bitartez egin daiteke, eta honetaz gain duela urte batzuetatik atzamarretako kapilarren odolaren bitartez egin daitekeen proba azkarra eskuragarri dago EAE-ko hainbat farmazia eta GKE (Gobernuz kanpoko erakunde) batzuetan.
GIB ETA SIFILIAREN PROBA AZKARRAK.
Bizkaisida. 2 de Mayo kalea 6. 1-eskuma. Bilbon
GKE honetan 2008an hasi zuten GIB eta sifiliaren proba azkarraren programa, euren egoera serologikoa ezagutu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta. Bai GIB eta bai sifiliaren probak kontsulta-mediku batean burutzen dira, era konfidentzial eta anonimoan, hitzordurik eskatu gabe eta emaitza minutu gutxi batzutan emanez.
Proiektu honen helburuak hauek dira:
- GIB eta sifiliaren detekzio goiztiarrak egitea.
- GIB/HIESa eta sexu-bidez transmititutako gaixotasunen (SBTG) inguruko prebentzio, informazio eta sentzibilizazioa.
- GIB-aren proba gizarteratu eta jendeari hurbiltzea
Osasunerako hezitzearen ikuspegtik, GIBa eta beste SBTGentzako arrisku praktikei buruzko informazio eguneratuak zabaltzen dituzte. HIESaren inguruko aurreiritziak lantzen dituzte, edozein galdera eta zalantzari erantzuna emanez. Enpatia ariketa baten bitartez, proba egiten ari den pazienteari emaitza positibo baten aurrean bere burua jar dezala eskatzen zaio, era horretan bere beldur eta zailtasunak adieraz ditzan.
Programaren hurbilerreztasun, emaitzaren berehalakotasun eta isilpekotasunaren bitartez, beste era batean proba egingo ez lukeen populazioaren eremu batera heltzea lortzen da. Emaitza momentuan emateak abantaila handia suposatzen du, izan ere, pazientearen antsietatea gutxitzen du, bere egoera serologikoaren berri ematen dio eta emaitza positiboen kasuen transmisio berriak ekidin ditzake. 2008. urtetik GIB eta sifiliaren 2166 proba egin dituzte eta 24 eta 16 emaitza positibo izan dira, hurrenez hurren. Hauek guztiak osasun zerbitzu publikora igorriak izan dira, emaitza berretsi eta kontrol mediku zein tratamenduak ezartzeko. Honetaz gain, laguntza psikologikoa eskaintzen da emaitza positibo batek sortarazten duen kolpe emozionalari aurre egiteko.
Mikel Baza Bueno
GIB eta sifiliaren proba azkarreko programan boluntarioa.
Comisión Antisida de Bizkaia.Bizkaisida.
Comisión Antisida de Bizkaia.Bizkaisida.
Familia Medikua
0 comentarios:
Publicar un comentario