2011 ko azaroan Novartis enpresa
farmazeutikoak, FDA, EMEA eta AEMPS ren oneritzia izan ondoren, esklerosi
anitzerako tratamentu berria aurkeztu zuen: fingolimod (Gilenya®).
Medikamentu honek abantaila handiak
izan ditzake esklerosi anitza duten pazienteetan, batez ere arrazoi bategatik:
gaitz honetarako merkatura atera den aho bidezko lehen tratamentua delako.
Orain arte ez dago gaitza sendatuko
duen tratamenturik, ondorioz, helburu terapeutikoak ondorengoak izaten dira:
- Broteak tratatzeko:
·
Kortikoideak
- Gaixotasunaren aurrerapena
geldiarazteko: farmako inmunomodulatzaileak
·
1
a β Interfeoia (Avonex®, Rebif®): larruazalpeko edo muskulu barneko injekzio
bidez
·
1
b β Interfeoia (Betaferon®): larruazalpeko injekzio bidez
·
Glatiramero
azetatoa (Copaxone®): larruazalpeko injekzio bidez
- Aurrekoek huts eginez gero: antigorputz
monoklonalak
·
Natalizumab
(Tysabri®): zain barneko injekzio bidez
Fingolimod esfingosina 1-fosfatoaren
analogoa da, honen hartzaileak zelula ezberdinetan egoten dira, batez ere Nerbio
Sistema Zentralean, Sistema Inmunologikoan eta Sistema Kardiobaskularrean.
Esklerosi anitzean linfozitoak gongoil linfatikoetatik ateratzea ekiditen du
baina beraien funtzioa oztopatu gabe. Horrela, nerbio sistemara linfozito
gutxiago igaroko dira, zeinak esklerosi anitzeko pazienteetan
mielina kaltetzen dutenak diren.
EMEA eta AEMPS-ek fingolimod
monoterapian soilik erabiltzea onartu dute, gaixotasunaren aurrerapena ekiditeko
Esklerosi Anitz Errepikari Remitente oso aktiboan, hurrengo gaixo taldeetan:
- INF-arekin tratatuak izan arren,
gaixotasun aktiboa dutenetan eta gainera:
·
Behintzat
urte beteko tratamentua bete dutenetan
·
Aurreko
urtean behintzat agerraldi bat izan dutenetan
·
Erresonantzia
magnetikoan aztertuz 9 lesio edo galodinioz aztertuz lesio bat izan dutenetan
- Esklerosi Anitz Errepikari Remitente larria eta eboluzio azkarrekoan:
·
Gutxienez
urtero 2 agerraldi dutenetan
·
Galodinioz
aztertzean gutxienez lesio bat dutenetan
·
Garuneko
erresonantzia magnetiko bidez aztertu ondoren, T2 an lesioaren gehikuntza
nabaria dutenetan
Medikamentu
berri guztiekin bezala bi arazo azaltzen dira: segurtasuna eta prezioa.
Segurtasunari
dagokionez, eragin desiragitz aipagarriena Sistema Kardiobaskularrean eragiten
dituenak dira. Besteak beste, bradikardia eta kondukzio
aurikulobentrikularraren atzerapena eragin dezake. 2012ko urtarrilean AGEMED-ek
alerta bat publikatu zuen honi buruz eta ondoriz, lehenengo dosia ematerakoan,
elektrokardiograma bitartez monitorizatu behar da gaixoa lehenengo 6 orduetan.
Prezioari
dagokionez, ondorengo taulan ikus dezakegu gaixotasun honetarako erabiltzen
diren medikametuekin alderatuta suposatzen duen gastua:
PRINTZIPIO
AKTIBOA
|
OHIKO
DOSIA
|
28
egunerako
gastua
(PVL+BEZ)
|
Urte
beterako gastua
(52
aste)
|
Glatiramero
azetatoa 20 mg
Copaxone®
|
20
mg /24 ord.
|
812,25
€
|
10.559
€
|
INF
β-1a 30 µg
Avonex®
|
30
µg im/astean
|
804,06
€
|
10.452
€
|
INF
β-1a 22 µg
Rebif®
|
22
µg sc/3 aldiz astean
|
748,58
€
|
9.731
€
|
INF
β-1a 44 µg
Rebif®
|
44
µg sc/3 aldiz astean
|
1.122,86
€
|
14.597
€
|
INF
β-1b 8MU (0,25mg)
Betaferon®
|
0,25
mg sc/48 ord.
|
815,48
€
|
10.601
€
|
Natalizumab
300mg
Tysabri®
|
300
mg iv/4 astero
|
1.574,7
€
|
20.470
€
|
Fingolimod
0,5mg
Gilenya®
|
0,5
mg /24 ord.
|
1.539
€
|
20.007
€
|
Guzti hau kontutan izanda, eta
agentzia jakitunen gomendioak jarraituz, fingolimod medikamentu berria izanda
harreta handiz erabili beharko litzateke, sortu daitezkeen eragin desiragaitz
larriengatik. Horrez gainera, medikamentu honek inolaz ere ez luke orain arteko
beste bat ordezkatu behar. Bigarren aukera moduan erabiltzeko utzi behar da
gomendioen arabera.
Fingolimod-en
komertzializazioa posible izateko garatu diren entsegu klinikoak:
Dosi bilaketarako fase II ko entsegu klinikoa:
-Estudio D2201: Oral
Fingolimod (FTY720) for Relapsing Multiple Sclerosis. Kappos L., et al. N
Engl J Med 2006;355:1124-40.
Fase IIIko entsegu
klinikoa pibotalak
-Estudio FREEDOMS: A
Placebo-Controlled Trial of Oral Fingolimod in Relapsing Multiple Sclerosis. Kappos L., et al. N Engl J Med 2010;362:387-401.
-Estudio TRANSFORMS: Oral Fingolimod or
Intramuscular interferon for Relapsing Multiple Sclerosis. Cohen J., et al. N Engl J Med 2010;362:402-15.
Esti Tamayo
Orbegozo.
Farmazilaria
0 comentarios:
Publicar un comentario