2008. urtean aho bidezko antikoagulatzaile berriak merkatura atera
ziren. Lehenik eta behin, dabigatran eta ribaroxaban azaldu ziren eta
3 urte beranduago apixaban. Hasierako indikazioa, belaun eta
aldaka ordezkapen ebakuntza programatuetan, zainen tronboenbolismoa
(ZT) ekiditeko izan zen, pisu baxuko heparinei (HBPM)
konpetentzia eginez.
Beranduago, beste indikazio bat ere lortu dute: fibrilazio aurikular ez balbularra (FAEB) duten gaixoetan iktusa eta enbolismo sistemikoa ekiditea, baldin eta baldintza batzuk betetzen badituzte. Kasu honetan, berriz, azenokumarol eta warfarina ordezkatu nahian.
Aprobatutako
indikazioak.
|
||||
Printzipio aktiboa
|
EMA
|
FDA
|
||
ZT
ekiditeko belaun eta aldaka ordezkapen ebakuntzetan
|
FAEB-ean
iktus eta enbolismo sistemikoa ekiditeko
|
ZT
ekiditeko belaun eta aldaka ordezkapen ebakuntzetan
|
FAEB-ean
iktus eta enbolismo sistemikoa ekiditeko
|
|
Apixaban
|
2011/05/18
|
Pendiente
|
Pendiente
|
Pendiente
|
Dabigatran
|
2008/03/27
|
2011/08/04
|
Ez dago
baimendua
|
2010/10/20
|
Ribaroxaban
a
|
2008/09/30
|
2012/01/20
|
2011/01/07
|
2011/10/04
|
a EMEak
Rivaroxabanentzat beste indikazio bat ere aprobatu du: zainetako
tronbosi sakonean tratamentu gisa edo kasu errepikarietan,
zainetako tronbosi sakona eta biriki enbolia ekiditeko.
|
1. BELAUN ETA ALDAKA ORDEZKAPEN EBAKUNTZA PROGRAMATUETAN, ZAINEN
TRONBOENBOLISMOA EKIDITEKO
Lehenengo indikazioaren inguruan entsegu klinikoak egin ziren eta
ondorio hauek atera zituzten Osakidetzako medikamendu berrien
ebaluazioa egiten duen batzordeak:
- Dabigatran eta rivaroxabanen onura/arrisku erlazioa enoxaparinaren antzekoa da. Efikazia aldetik dituzten abantaila txikiak, arrisku gehiago izatearekin konpentsatzen baitira.
- Aho bidezko administrazioak abantaila bat suposatzen du, baina bestalde ez da antidotorik existitzen.
- Koste ekonomikoa handiagoa da aho bidezko tratamendu berriekin, baina duten iraupen mugatuagatik ez da esanguratsua.
- Dabigatran eta rivaroxabanen arteko konparazioa ez zuzen batean, biek onura/arrisku erlazio antzekoa erakusten dute eta baliokide terapeutikotzat har daitezke.
- Rivaroxaban-en aldeko abantailak: giltzurrun eta gibel gutxiegitasunean, adineko gaixoetan eta anestesia epiduralean kontraindikazio gutxiago daude rivaroxaban erabiltzeko, dabigatran erabiltzeko baino.
- Dabigatranen aldeko abantailak: rivaroxaban CYP3A4 entzimen bitartez metabolizatzen da eta dabigatran berriz ez, beraz, azken honek beste medikamendu batzuekin interakzio gutxiago izango ditu.
2. FIBRILAZIO AURIKULAR EZ BALBULARRA DUTEN GAIXOETAN IKTUSA ETA
ENBOLISMO SISTEMIKOA EKIDITEA
Urte pare bat beranduago bigarren indikazio hau aprobatu zuen EMA eta
FDAk. Azkenaldian bogan dago indikazio honetan abantailak izango
dituen edo ez aztertzeak, beraz, gai honetan pixka bat gehiago
sakonduko dugu.
Fibrilazio aurikularra bihotzeko arritmia sarriena da eta gaixo
hauetan tronboenbolismo arriskua %62-68-an jaitsi daiteke tratamendu
antitronbotikoa erabiliz gero. Izan ere tratamendu antitronbotikoak,
tratamendu antiagreganteak baino eraginkortasun handiagoa erakutsi
du, iktus eta beste istripu baskularretan, balbulopatia gabeko
fibrilazio aurikularra duten gaixoetan.
Orain arte, urte askotan zehar, K bitaminaren antagonistak
(azenokumarol eta warfarina) izan dira gaitz honetarako aukera
bakarra eta kontraindikazioa egonez gero antiagregante plaketarioak
erabiltzen ziren. Orain arteko tratamenduak duen eragozpenetako bat
denok dakigun bezala, protonbina denbora (INR) monitorizatu beharra
da eta gainera, beste medikamendu batzuekin interakzio ugari dituzte.
Bi oztopo hauek gaindituko dituztelakoan, azaldu dira horrenbeste
indarrekin merkatura, aho bidezko antikoagulatzaile berriak.
Gaur egun, badakigu azenokumarol (sintrom®) delako medikamendua modu
kroniko batean preskribatuta duten gaixoak ugari direla eta beraz,
medikamendu hauen aldeko edo kontrako ebaluazioa izateak eragin
handia izango du, bai ekonomikoki eta bai eraginkortasun aldetik.
Asko dira medikamendu berri hauen inguruan egindako entsegu klinikoak
eta, jakitun ezberdinek datu hauek zuhurtasun handiz aztertu dituzte,
izan ere entsegu hauen datuak ulertzeko askotan sakonki
aztertu behar dira datuak.
Ondorengoak dira apixaban, dabigatran eta rivaroxaban-en inguruan
bigarren indikaziorako egindako entsegu kliniko garrantzitsuenak
hurrenez-hurren:
ARISTOTLE
1) Granger CB et al. Apixaban versus warfarin in patients with atrial
fibrillation. N Engl J Med. 2011 Sep 15; 365(11):981-92.
http://rds.epi-ucsf.org/ticr/syllabus/courses/9/2012/02/09/Section/readings/Granger.pdf
RE-LY
2)
Connolly SJ et al. Dabigatran versus warfarin in patients with atrial
fibrillation. N Engl J Med. 2009 Sep 17; 361(12):1139-51. Erratum in:
N Engl J Med. 2010 Nov 4;363(19):1877.
http://www.nejm.org/doi/pdf/10.1056/NEJMoa0905561
ROCKET AF
3) Patel MR, et al. Rivaroxaban versus warfarin in nonvalvular atrial
fibrillation. N Engl J Med. 2011 Sep 8; 365(10):883-91.
http://www.suc.org.uy/emcc2012/FA-Salto_2012_archivos/RocketTrial.pdf
EMAITZAK
Entsegu hauetako emaitzak tranparik gabe ulertzeko eta aztertzeko,
gaian nahiko aditua izan behar da. Izan ere askotan, laborategiek
emandako emaitzek alde positiboak nabarmentzen saiatzen dira.
DABIGATRAN:
150 mg 12 orduko dosian warfarina baino hobea izan zen iktus eta
enbolismo sistemikoa ekiditeko. Hala ere, ikerketa honek muga
metodologiko batzuk ditu bere balioa zalantzatan jartzen dutenak.
- Warfarina-rekin tratatua den
taldearen adarraren diseinua irekia da, eta ez itsua. Hau da, bai
ikerlariak eta bai gaixoak badakite warfarina hartzen daudela. Oso
muga metodologiko larria da hau, horrelako entsegu garrantzitsu
batentzat.
- Baztertze irizpideek kanpoan uzten dituzte K bitamina hartzeko
baldintza betetzen duten fibrilazio aurikularra duten zenbait gaixo.
Hala nola, duela gutxi iktusa izan dutenak edo gibeleko entzimak
normaltasunaren goiko mugaren bikoitza baino altuago dituztenak.
- Zentroko INR-aren kontrol mailaren arabera egindako azpimultzoen
analisi batek, eta FDA eta Canadian Agency for Drugs and
Technologies in Health (CADTH) erakundeen ondorengo txosten batzuek
adierazten dute, dabigatran hobea dela soilik INR-aren kontrol maila
% 66 baino txikiagoa duten pazienteetan.
RIVAROXABAN:
20 mg eguneroko dosian warfarinak baino eraginkortasun txikiagoa ez
izatea erakutsi du soilik. Dauden datu klinikoen arabera orain arteko
tratamenduak baino eraginkortasun/segurtasun perfil okerragoa
erakusten du.
Gainera, medikamendu honen inguruan egindako entsegu nagusiaren
balioa dudatan jarri da aztertutako populazioa eta erreferentziako
taldearen INR-aren kontrol baxuagatik batez ere.
APIXABAN:
5mg 12 orduko dosian, warfarinak baino eraginkortasun handiago
erakutsi zuen aldagai nagusian. Hala ere medikamendu hau berriena da
eta oraindik praktikan ez dago esperientzia handirik, izan ere
indikazio honetarako oraindik ez dute aprobatu EMAk eta FDAk.
ABANTAILAK
(K
bitaminaren antagonistekin alderatuz)
|
ERAGOZPENAK
(K
bitaminaren antagonistekin alderatuz)
|
|
DABIGATRAN
|
|
-Egunero
birritan hartu beharra
- Tolerantzia
digestibo txikiagoa
- t ½ laburra,
dosi bat ahaztuta denbora gutxian eraginkortasuna gal dezake
-Atxikimendua
ez dugu kontrolatzen
-Ez dago
antidoto espezifikorik
-Prezioa askoz
altuagoa
-Ez dakigu epe
luzera izan ditzazkeen erreakzio desiragaitzak
-Giltzurrun
eta gibel gutxiegitasunean dosia aldatzea beharrezkoa izan daiteke
|
RIVAROXABAN
|
dabigatran
bezala, tolerantzia digestibo hobearekin eta egunero dosi bakarra
hartu beharra.
|
dabigatran
bezala, tolerantzia digestibo hobearekin eta egunero dosi bakarra
hartu beharra.
|
APIXABAN
|
dabigatran
bezala, baina tolerantzia digestibo hobearekin eta ez da behar
dosia jaistea.
|
dabigatran
bezala, baina tolerantzia digestibo hobearekin eta ez da behar
dosia jaistea
|
ONDORIOAK:
Metanalisi eta
konparazio ez zuzenek hiru medikamenduen ezberdintasunak klinikoki
oso nabariak ez direla erakusten dute. Honek esan nahi du,
onura/arrisku erlazioan FA duten gaixoetan baliokide terapeutikoak
direla. Hala ere, hau aurrerantzean konprobatu ahalko da, denbora
gehiagoko entseguetan segurtasun eta efektibitate perfilaren arabera.
Datu guztiak aztertu ondoren
galdera batzuk geratzen dira airean:
Zer suposatzen du
antikoagulatzaile batekin tratamendua izatea eta INR-aren kontrola ez
izatea?
Aho bidezko antikoagulatzaile
berrien artean abantailetako bat, dosi finkoak izatea da,
monitorizazio beharrik gabe. Bestalde, rivaroxabanen kasuan izan
ezik, beste bi medikamenduak egunero bi aldiz hartu behar dira.
Gainera hauekin, INR-a ez denez monitorizatu behar atxikidura falta
egonez gero, ez gara konturatuko eta efektu antikoagulatzailearen
eraginkortasuna ez dugu kontrolatuko.
Zer gerta daiteke
dosi bat ahaztuz gero edo behar dena baino dosi gehiago hartuz gero?
Dosi bat ahaztuz gero, medikamendu berri hauen t
½ laburragoa denez, denbora gutxian efektu antikoagulatzailea
galdu daiteke.
Bestalde, sobredosifikazio bat gertatuz gero, ez dago antidoto
espezifikorik, K bitaminaren antagonistekin gertatzen den bezala.
Seguruak dira medikamendu hauek?
Dabigatranek batez ere (merkatura atera den lehengoa delako) euforia
handia sortu du osasun arloko jakitun ezberdinen artean.
2011ko urrian AEMPSek segurtasun ohar bat kaleratu zuen dabigatranek
eragindako hemorragiengatik jendea hil egin zela ohartarazteko, eta,
bide batez, adierazi zuen hemorragiak izateko arriskua zutela
giltzurruneko gutxiegitasuna duten pazienteek, eta beraz, giltzurruna
aztertu behar zitzaiela gaixoei tratamendu hau preskribatu aurretik.
Honetaz aparte, medikamenduak seguruak direla esan dezakegu, hala
frogatu duelako entsegu ezberdinetan. Baina, egokia da zuhur
ibiltzea, edozein medikamendu berrirekin bezala, ez dakigulako epe
luze batera zein ondorio izan dezakeen.
Zein inpaktu ekonomiko
suposatuko luke medikamendu berri hauek K bitaminaren antagonistak
ordezkatzen badituzte?
Euskadiko Osasun eta kontsumo sailean, farmaziako zuzendaritzan,
dabigatranek hurrengo lau urteetan izan dezakeen inpaktu
ekonomikoaren analisi bat egin dute. Honen arabera 2012. urtean 7.865
gaixo dabigatranekin tratatuak izango dira eta 2015. urtean 13.600.
Ondorengo taulan, analisi horretan lortutako datuak batzen dira:
(miloika
euro)
|
2012
|
2013
|
2014
|
2015
|
Aurrekontuko
inpaktu
farmazeutikoa
|
+8,83
|
+11,32
|
+13,15
|
+15,31
|
Aurrekontuko inpaktu
ez
farmazeutikoaa
|
0,284
(-1,99)
|
-0,57
(-3,75)
|
-1,14
(-4,99)
|
-1,82
(-6,48)
|
Aurrekontuko
inpaktu netoa
|
+9,11
(+6,87)
|
+10,74
(+7,56)
|
+12,00
(+8,15)
|
+13,49
(+8,83)
|
a
Bi balio hauek INR
monitorizatzearen prezioaren arabera dira. Monitorizazio bakoitzak
285€ edo 720€ (hurrenez hurren) balio dutela kontutan hartuta
Hurrengo taulan
berriz, medikamendu bakoitzaren tratamenduak izango duen kostea eta
guztien arteko konparaketa bat azaltzen da.
Aho bidezko
antikoagulatzaile ezberdinen kostua
|
|||||
Printzipio aktiboa
|
|||||
Dabigatran
150 mg
|
Rivaroxaban
10 mg
|
Apixaban
2,5 mg (a)
|
Acenocumarol
4 mg
|
Warfarina
5 mg
|
|
Unitateko
prezioa (PVP+BEZ)
|
1,64 €
|
3,03 €
|
2,40 €
|
0,13 €
|
0,090 €
|
Posología
|
Kaps.
bat/12 ord.
|
Konp.bat/
24 ord
|
2 konp./ 12
ord
|
Aldakorra
2
mg/eguneko
|
Aldakorra
5
mg/egunero
|
Eguneko kostua
|
3,28 €
|
3,03 €
|
9,60 €
|
0,065 €
|
0,090 €
|
Koste/tratamendu/urte
|
1.197 €
|
1.105 €
|
3.504 €
|
23,73 €
|
33 €
|
Beste koste batzuk
|
Ez du behar
INR
|
Ez du behar
INR
|
Ez du behar
INR
|
320 – 750 €
INR-a
monitorizatzeak
|
320 – 750
€ INR-a monitorizatzeak
|
Urteko koste totala
|
1.197 €
|
1.105 €
|
3.504 €
|
344 € -
774 €
|
353 € -
783 €
|
Erreferentzizko
tratamenduarekiko koste inkrementala (paziente bakoitzeko)
|
+ 423 € -tik
+ 853 €-ra
|
+ 331 € -tik
761 €-ra
|
+2730 €
a + 3160 €
|
-
|
+9 €
|
(a)-Apixaban (Eliquis®): Apixabanen kostuak
kalkulatzeko, 2,5 mg-ko presentazioa hartu da, belaun eta
aldaka ordezkapen ebakuntzetan ZT ekiditeko indikaziokoa. 5mg koa
oraindik ez delako merkatura atera. Agian 5 mg-koa ateratzean
indikazio berrirako prezio baxuagoarekin egiten du, beste biekin
gertatu den bezala.
Prezio guztiak Osasun eta Kontsumoko Ministegiko
orrialdeko Nomenclator-etik atera dira. Prezio ofizialak dira
beraz
|
GOMENDIOAK
OSAKIDETZAK
dabigatranen inguruan gomendio hauek argitaratu ditu, ondorengo
jakitun ezberdinen parte hartzearekin egindako txostenean:
Euskadi eta
Nafarroako Kardiologi Elkarteak, Famili eta Komuntateko Medikuntzako
Euskal Elkarteak (OSATZEN), Euskal Herriko Neurologi Elkarteak,
Iparraldeko Hematologi-Hemoterapia Elkartea, Barne-Medikuntza
Elkartea, Ospitale Farmaziko Euskal Elkartea eta Eskualdeko
Farmazilariak.
Aurretik K
bitaminaren antagonista batekin tratatuak dauden gaixoak:
Dabigatran
alternatiba bezala gordeko da, azenokumarol, warfarina edo beste
kumarinikoei hipersentsibilitatea azaltzen denenan. INR modu egokian
kontrolatu ezin denean, maiztasunez balio-tarteetatik kanpo dagoenean
edo INR balio-tarte barruan egonda gertaera tronboenbiliko edo
hemorragikoak azaltzen direnean.
Gaixo berriak:
Dabigatranekin
tratamendua hasi daiteke istripu zerebrobaskular hemorragikoko
aurrekariak dituzten gaixoetan edo garuin barneko hemorragia arriskua
handia dutenetan. Gainontzeko gaixoetan, tratamendua K bitaminaren
antagonista batekin hasi behar da eta ondoren, aurreko atalean
azaldutako arauekin jokatu.
Medikamendu berrien ebaluzio batzorde gehienek hau diote aho bidezko
antikoagulatzaile berriei buruz: ONA DA EGOERA KONKRETUETARAKO
Beraz, medikamenduen erabilera egokia askotan gure eskuetan dagoenez,
zuhurrak izan gaitezen batez ere medikamendu berrien inguruan!!!
DABIGATRANEN KONTRAINDIKAZIO BERRIA:
Ezin da protesi balbularra duten pazienteetan erabili.
AEMPS-ren oharra ikusi
Bibliografía:
1. Informe de evaluación de medicamentos para el grupo GENESIS.
Anticoagulantes orales (apixaban, dabigatran y rivaroxaban).
Prevención de eventos tromboenbólicos en pacientes con fibrilación
auricular no valvular. Fecha 14/06/2012.
2. Comité de evaluación de nuevos medicamentos de Aragon. Informe
de evaluación: Dabigatran. Gobierno de Aragon. Departamento de
Sanidad, Bienestar Social y Familia. Servicio Aragonés de Salud.
3. Infac. Eskualdeko Farmakoterapi Informazioa. 20. liburukia. 1
zenbakia. 2012.
http://www.osakidetza.euskadi.net/r85pkcevi04/es/contenidos/informacion/cevime_infac/es_cevime/adjuntos/INFAC_Vol_20_n_1_corregido.pdf
4. Informes de evaluación. Comité de evaluación de nuevos
medicamentos de uso hospitalario. Osakidetza
5. Nacional Institute for Health and Clinical Excellence (NICE).
Final appraisal determination. Dabigatran etexilate for the
prevention of stroke and systemic embolism in atrial fibrillation.
October 2011.
Webgrafia:
Esti
Tamayo Orbegozo. Farmazilaria
Eskerrik asko Esti!Orain dela gutxi aurkeztu didate apixaban molekula eta representante farmazeutikoek egia erdizka esaten ohitua dagozenez... Gai honen inguruan duda asko nituen eta hau irakurri ondoren badakit zer egin eta batez ere pazientei zer esan!
ResponderEliminarEskerrikasko! Bai, ondo dago informazioa izatea delegatuak datozenerako.
EliminarInformazio gehiago nahi izanez gero, bibliografian dauden link-ak oso interesgarriak dira!
Agur bero bat. Esti.
Mila Esker Esti! Lan bikaina egin duzu benetan!
EliminarInformazio argia eta fidagarria eskeini diguzu.
Besarkada bat eta hurrengora arte!
Bai, eskerrik asko Esti!
ResponderEliminarBesteak esan daurien moduen, laburpen oso ona!
Gauzatxo bat komentatzea gustauko jatan, bereziki dabigatran farmakoari buruz.
Esperientzia pertsonala da, nik bizi izan nauen guardia baten.
52 urteko gizon bat zen. Aurrekari inportante moduan: fibrilazio aurikular paroxistikoa ( dabigatranekin antikoagulauta), taupada markagailua zeraman eta gogoratzen ez naizen gaixotasun neuromuskular bat zeukan.
Hilabete bat, tripetako minekin eta idor zegoela esaten zuen. Sintomal areagotzen joan ziren eta ospitalera joan zen. Bertan, TAK bat egin eta fekaloma handi bat zeukala ikusi zuten. Endoskopia bidez garbitzea erabaki zuten. Endoskopio sartzerakoan, kolona nekrosatuta zegoela ikusi zuten eta zirujauak ikusi ondoren, kirofanora sartu beharra zegoela erabaki zen.
Analitika guztia atera ondoren, koagulazioa guztia buruz gora zegoela ikusi zen, INR neurteziña zan. Hematologoek proba berezi batzuk egin ondoren, odol hori koagulaeziña zela esan zuten.
Kirofanotik ZIU-ra pasa zen estabilizatzeko intentsioarekin.
ZIU-ra heldu zenean, plasma (4000ml) , plaketa (8 pool) , fibrinogenoa (4 gr) , VII faktore aktibatua, pasa genizkion eta ez zegoen modurik odol hori koagulatzeko. Gaixoa, oso larri zegoen eta hemofiltroarekon hastea bururatu zitzaigun. Ez genekine dabigatran filtratzen zen ala ez, baina gaixoa hiltzen zegoen eta jartzea erabaki genuen.
Hurrengo ordutan, gaixoak okerrera egin zuen eta handik ordu batzutara hil egin zen. Hil eta segituan, analitika bat eskatzea bururatu zitzaigun eta gaixoa iritizi zenetik, lehengo aldiz koagulazioa neurtzea lortu genuen, INR 4.
Kasua eta bibliografia errepasatu ondoren, punto hauek azpimarratu nahi nituzke:
- dabigatran farmakoak ez daukala antidotorik (Estik esan duen bezela)
- plasmask, fibrinogenoak, K bitaminak .... ez duela askotarako balio intoxikazio kasuetan
- dabigatran intoxikazio bat susmatzen dugunean eta odol jario badago edo urgentzitako kirofanora joan behar badu, erangikorrena, gaixoa egonkor baldin badago, hemodialisia egitea da eta gaixoa ezegonkor badago hemodiafiltrazioa egitea da eraginkorrena.
Espero kasu honek zeozertarako balio izatea. Gure zerbitzuan asko ikasi genuen. Eta nik uste, hemendik aurrera kasu gehiago izango ditugu.
Aupa Lander, oso kasu interesgarria. Nik ere galdera bat dut. Efektu desiragaitz larri (larriena izan ere) honen berrri eman al zenuten? Eta hala bada, non edo nori? Ados nago zurekin, hau ez da lehenengo kasua izan eta ez da azkena izango.
ResponderEliminarPare bat erreferentzia doaz jarraian, erderaz baina, gaiarekin guztizlotuta.
Se incluye dabigatran en la lista de medicamentos de alto riesgo.
http://www.hemosleido.es/2012/11/25/se-incluye-dabigatran-en-la-lista-de-medicamentos-de-alto-riesgo/
El dabigatrán, comercializado en octubre de 2010 a nivel mundial para reducir el riesgo de ictus en pacientes con fibrilación auricular, ha generado cientos de declaraciones de eventos adversos. El dabigatrán y la warfarina ocuparon, en el año 2011, el primer y segundo lugar de informes sobre eventos adversos recibidos por la FDA en 2011, y los primeros en el recuento total, donde se incluyen también los informes recibidos por el laboratorio fabricante.
El dabigatrán superó en reacciones adversas comunicadas a todos los demás medicamentos de varias categorías regularmente monitorizados por el ISMP, incluyendo un número total de 3.781 declaraciones de efectos adversos: 542 muertes, 2.367 hemorragias, 291 insuficiencia renal aguda y 644 accidentes cerebrovasculares. También se sospecha sobre 15 casos de insuficiencia hepática.
EMA recomienda una nueva contraindicación para dabigatran
http://www.hemosleido.es/2012/12/17/ema-recomienda-una-nueva-contraindicacion-para-dabigatran/
Dabigatran fibrilazio aurikular ez balbularrerako. Cevimek argitaratua.
ResponderEliminarhttp://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkcevi08/eu/contenidos/informacion/cevime_ibotika_fichas/eu_miez/adjuntos/dabigatrana.pdf