Bizkaiko OEE eta Bizkaiko Sendagileen Elkargoaren Euskara Batzordea
Maiatzeko
Osasun Biltzarra eta gero, Bizkaiko OEEren eta Sendagileen Elkargoaren
arteko elkarlanari jarraipena emateko, datorren irailaren 27an,
osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Elkargoko Euskara Batzordea lehenengo
aldiz batzartuko da Bizkaiko Sendagileen Elkargoan (Lersundi kalean, 9. zk)....
2012-09-24
2012-09-21
HATZ TXIKIA HANDITU ZAIT (2)
Artritis
psoriasikoa psoriasiarekin batera azaltzen den hanturak eragindako
artritisa da. Hasiera batean, artritis erreumatoidearen aldaera bezala
hartu bazen ere, egun entitate kliniko bereizia dela onartzen da.
Irudiaren jatorria.
...
2012-09-14
MUSKULU PIRAMIDALAREN SINDROMEA (pyramidalis syndrome)
-
Kaixo!! Non duzu mina? – fisioterapeutak galdetu.
-
Ba egia esan, ipurmasailean hasi eta belaun atzekalderaino, inurriak
izango banitu bezala. Gehienbat jesarrita nagoenean eta kotxean
gidatzen oso gaizki nago. – pazienteak erantzun.
-
Noiztik daramazu horrela?
-
Hilabete pare bat daramatzat, medikura joan eta honek
antiinflamatoriak eta erlaxagarri muskularrak bidali eta hartu egin
ditut, baina ez dut inolako hobekuntzarik sumatu.Ez dakit zer egin,
lanean ordenagailu aurrean jesarrita gaizki nago, kotxean baita era
gaizki,…EZ DAKIT ZER DUDAN....
2012-09-11
HATZ TXIKIA HANDITU ZAIT
Egunon!
esan eta Antonio 71 urtetako gizona kontsultara sartu, eta ahulkian
eseri da. Ezkerreko eskua mahai gainean jarri du eta hatz txiki
erakutsiz, handitu egin zait eta ikutu hutsarekin izugarrizko mina ematen dit.
Orain
dela bi hilabete eskumako eskuko hirugarren hatzamarrean hantura izan
zuen eta hezueria zelakoan ibuprofenoa hartu zuen. Ondoren ezkerreko
ukondoa handitu eta hau ere Antiinflamatorioa hartuta hobetu egin
zitzaion. Atzotik hatz txikia handituta du.
...
2012-09-10
BAGA BIGA BLOG!
Hemen aurkezten dizuegu Baga Biga Blog! Osasuna 2.0-aren munduan topalekua izateko jaio den gunea.
Azken
urteotan informazioa sortu, bildu eta hedatzeko bideak aldatu egin dira
eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek gero eta garrantzi
handiagoa hartu dute, baita osasunaren alorrean ere.
Hori
dela eta, ekimen berri honek medikuntzaren eta osasunaren munduan oro har,
euskaraz sortutako edukiak aurkezteko plaza izan nahi du....
Suscribirse a:
Entradas (Atom)