2014-12-02

ESKUAK / UKABILAK

Hala zioen Berri Txarrak taldearen diskoak: ESKUAK / UKABILAK (Gor, 2001). Ez pentsa zoratu garenik eta lurgorri utzi ondoren, bagabigablog horrenbeste eraldatu behar dugunik, osasun mundutik musikaren mundura salto egiteraino. Ez pentsa hausnarketa garai honek horren ondorio sakonak izan dituenik. Baina bizitzak hainbat topaleku eskaintzen dizkigu, eta beraz, osasuna, patologia, musika eta poesia ere elkartu egiten dira hor nonbait.  ESKUAK Mezu hilak idazteko eskuak elkarrekin sentitzeko eskuak arriskua txalotzeko eskuak ta mundu hau jorratzeko eskuak Baina eskuak eta ukabilak...
Continue lendo

2014-11-04

BERTSO SAIO KLINIKOA Bilbon, azaroaren 20ean

Aurten ere Bertso saio klinikoa izango dugu Bilbon. Goi mailako bertsolari bi izango ditugu: Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia. Bertsolariek sintoma, gaixotasun, atal anatomiko edo beste edozein osasun gaieren inguruan kantatuko dute, eta parte hartzaileok zertan ari diren asmatu beharko dugu.   Non? Kalderapekon, Txakur kalea 1 Noiz? Azaroak 20, 19:00etan Norentzat: Osasun arloko langile eta ikasleentzat Izena emateko: meuskarabatzordea@gmail.com ...
Continue lendo

2014-08-05

LURGORRI UTZIKO DUGU

Azken denboraldiko “lehortearen” ondoren gure bagabigablog-a lurgorri uztea erabaki dugu. Sormen agorraldi honi aurre egiteko modua da hau, ea lurrak atseden hartu eta ideiak berriro ere loratzen zaizkigun. Argazkia Ia urte bi joan dira lehenengo sarrera argitaratu genuenetik eta asko da denbora honetan erein eta hazitakoa. Uzta oparoak izan dira eta hainbat izan zarete lur hauek ureztatu dituzuenak. Esker mila modu batera edo bestera landa honetan parte hartu duzuen guztioi, izan ere, zuengatik izan ez balitz proiektu honek ez luke inolako zentzurik izango.  Helburu...
Continue lendo

2014-06-10

ALLTRIALS: Entsegu guztiak erregistratu | Emaitza guztien berri eman

Isilune luze baten ondoren, gaurkoan ez gatoz kontu berriekin, baina oso interesgarria eta garrantzitsua den egitasmo bat zabaldu nahi dugu.     Bada garaia saiakuntza kliniko guztien emaitzak argitaratzeko. Saiakuntza klinikoen emaitzen argitaratzea mundu osoko paziente, ikertzaile, botikari, mediku zein erregulatzaileren onerako izanen da. Munduko edozein lekutan zaudelarik, mesedez sinatu eskaera: Milaka saiakuntza klinikok ez dute beraien emaitza argitaratu; batzuk, gainera, ez dira erregistratuak izan.   Saiakuntza hauetan egin eta lortu denari buruzko...
Continue lendo

2014-04-07

II NAZIOARTEKO LABURMETRAI JAIALDIA ETA ARGAZKIEN I.A

ZERTAN DATZA JAIALDIA? Laburmetrai eta argazkiak hurrengo gai/en inguruan aritu beharko dira: Pazientearen Segurtasuna Medikamentuen erabileran Bizitzaren Medikalizazioa Desberdintasunak osasunean NORK PARTE HAR DEZAKE? 18 urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezake, bere herritartasuna edozein dela ere. ZENBAT LABURMETRAI edo ARGAZKI AURKEZTU DAITEZKE? Nahi beste laburmetrai edo argazki aurkeztu daitezke. ZER EZAUGARRI BETE BEHAR DITUZTE AURKEZTUTAKO LABURMETRAIEK? Laburmetraiek gehienez 6 minutuko iraupena izango dute, hasiera eta amaierako ...
Continue lendo

2014-03-28

24. Osasun Biltzarra: Osasun Hezkuntza

2014an OEEren urteroko hitzordua Donostian izango dugu, apirilaren 4 eta 5ean egingo dugun Osasun Biltzarrean. Gaia aukeratzerakoan egon ziren aukeren artean laster atera zen aurrera Osasun Hezkuntzarena. Izan ere, osasun-arloa zabaltzeko, zaintzeko eta hobetzeko, hezkuntza gero eta gehiago lantzen den alorra dugu. Hori dela-eta, alor honetan dauden esperientziak ezagutzea oso lagungarri izango zaigu, gaia hobeto ezagutzeko eta gure zentroetan zabaltzeko. Egitaraua  Biltzarreko ahozko komunikazioak eta posterrak   &nbs...
Continue lendo

2014-03-18

Polimedikaziotik Depreskripziora (II)

DEPRESKRIPZIOA: botiken saltsan dantzan Ez pentsa Doloresekin ahaztu garenik gero! Duela bi aste Dolores bere etxeko sukaldean erori zen. Zorionez ez zuen hezurrik hautsi, baina harrezkero belauneko mina areagotu egin zaio eta berriz eroriko ote den beldurrez dago.  Mina kentzeko “zerbait” hartu nahi izaten du, ibuprofenoa normalean, baina azken boladan nahastu egiten da eta diazepama  edo azenokumarola hartu izan du ibuprofenoaren ordez… Doloresen tratamenduak hainbat zalantza sortzen dizkigu. Posible al da, Doloresen egoeran, medikamentu guzti hauek ondo...
Continue lendo

2014-03-17

AULKI HUTSAK

Zer gertatzen da maite dugun hori hiltzen denean? Normala da sentitzen dudana? Noiz hasi behar gara kezkatzen? Eta trabatzen bagara nora jo? Kontzeptuetatik abiatuta, mina ('dolus'), haserrea, egun "perfektuak", itxaropena eta oroimena barne hartu ditugu. Sendatzaile zaurituak eta zauritu sendatzaileak. "Historia oroimena da itxaropenaren zerbitzura".   Hurrengo emanaldiak Martxoaren 18an. Bilbo. Kafe Antzokia. 19:30. (Euskaraz).  Apirilaren 5ean. Donostia. Miramar jauregia. 09:00. OEEren (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) 24. Biltzarra. (Euskaraz). Apirilaren...
Continue lendo

2014-03-13

Polimedikaziotik Depreskripziora (I)

POLIMEDIKAZIOA: botikak arazo bihurtzen direnean Doloresek 85 urte ditu, hipertentsioa eta fibrilazio aurikularra ditu, kolesterol altua eta  belauneko artrosia. Duela bost urte dementzia diagnostikatu zioten.  Hainbat botika hartzen ditu: donepezilo eta memantina dementziarentzat,  parazetamola eta ibuprofenoa minarentzat, pantoprazola urdaila babesteko, azenokumarola fibrilazio aurikularraren konplikazioak ekiditeko, hidroklorotiazida eta telmisartana hipertentsiorako, alendronatoa eta kaltzioa hezurrak babesteko. Duela zazpi urte senarra hil zitzaionetik paroxetina...
Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates