2013-07-19

BAGOAZ OPORRETAN.

Udako beroak heldu zaizkigu eta garai hauek hondartza zein mendian zehar ibiltzeko ezin hobeak dira. Bidean etenalditxo bat egiteko ordua heldu da, ondoren Osasuna 2.0-arekin indarrez jarraitzeko. Kasu klinikoen lehiaketa ez da amaitu, eta oporretatik bueltan beste 5 kasu berri izango ditugu. Mila esker era ezberdinetan parte hartu duzuen guztioi.  Beraz, BagaBigaBlog!-etik udaz goza dezazuen opa dizuego. Ondo izan eta irailera arte....
Continue lendo

2013-07-15

SUKARRA ETA INFILTRATU BILATERALAK EMAKUME GAZTE BATEAN (II)

Lehenengo eta behin, klinika kontutan izanda, infekzio baten aurrean gaudela pentsatuko genuke. Hala ere, klinika ez du neumonia tipiko batekin bat egiten eta analitika nahiko inespezifikoa da. Gainera, erradiografía ikusita diagnostiko diferentziala zabala da eta hiru zatitan bana dezakegu: 1. Neumonia 2. Gaixotasun inmunologikoak: Wegener, BONO… 3. Minbizia. Erradiografian infiltratu albeolar bilateralak ikusten dira, nahiko biribilak eta ondo mugatuak. Neumonia batean pentsatzekotan, alde batetik, serología eskatu beharko genuke, izan ere, neumonía atipiko bat deskartatu behar dugu. Gainera,...
Continue lendo

2013-07-09

SUKARRA ETA INFILTRATU BILATERALAK EMAKUME GAZTE BATEAN

36 urteko neska bat sukarra zuela-eta Urgentzietako Zerbitzuetara hurbildu zen. AURREKARI PERTSONALAK: Erretzailea da, 20 pakete/urte erre ditu. 2001ean ingresatuta egon zen haurdunaldian zehar pairatutatko pielonefritis batengatik. Aurrekari laboralak: Kosmetikoen denda batean lan egiten du. Aurrekari anbientalak: Ez ditu animaliarik. Lumazko edredoiarekin lo egiten du. GAUR EGUNGO GAIXOTASUNA: 10 egun daramatza erabat txarto sentitzen, eztul lehorra eta sukarrarekin, azkenengo egunetan 39º Ckoa delarik. Ez du arnasesturik ezta toraxeko minik somatu. MIAKETA FISIKOA TA 105/60,...
Continue lendo

2013-07-08

ZEFALEA ETA BEGI-PARALISIA (II)

  Zefalea eta begi paralisia kasu klinikoa (ii)  Josu Baraia-Etxaburu Iñigo López Azkarreta Gaixotasun infekziosoetako Zerbitzua Basurtuko Unibertsitate Ospitalea  ...
Continue lendo

2013-07-02

ZEFALEA ETA BEGI-PARALISIA

  Zefalea eta begi paralisia kasu klinikoa  Josu Baraia-Etxaburu Iñigo López Azkarreta Gaixotasun infekziosoetako Zerbitzua Basurtuko Unibertsitate Ospitalea Tak irudia (oftalmoplejia) ...
Continue lendo

2013-07-01

Eta gastrointeritisa ez bada… (II)

Ba, gastrointeritisa ez bada, Obulutegiko Hiperestimulazio Sindromea izango da! Antzutasun kasuen igoera eta gaur egungo familia eredu berriak direla eta, lagundutako ugalketa teknikak geroz eta erabilgarriagoak dira gure inguruan. Teknika hauen ondorio desatsegin bat, Obulutegiko Hiperestimulazio Sindromea (OHS) da eta besteak beste, sabelaldeko mina, pisu igoera azkarra, sabelaldeko perimetroaren handitzea, gernu kopuruaren murrizketa eta arnas zailtasunak eragin ditzazke. Gure kasuko emakumeak, aurreko atalean aipatu genuen bezala, bi aste lehenago BIA egin zuen eta larrialdietan...
Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates