2013-06-25

Eta gastrointeritisa ez bada…

40 urteko emakume baten kasua aurkezten da. 2013ko urtarrilak 29an, larrialdi zerbitzura dator sabeleko mina dela eta, goragaleekin baina gorakorik gabe. Beherakorik, idorreriarik, korrokadak edo digestio arazorik ez duela adierazten digu. Aurrekari pertsonalak Gaixotasunak: Asma. Obulutegi polikistikoa. Hilekoaren gorabeherak: Hilekoa 60-70 egunero datorkio. Ohiko tratamendua: Bronkodilatatzileak, behar dituenean. Ez du sendagaienganako alergiarik. Ebakuntza kirurgikoak: 2007an, eskuineko bularreko mastitisaren drainatze kirurgikoa. 2012an, ...
Continue lendo

2013-06-20

EDURNEREN ORKATILA (II)

Zainetako Tronbosi Sakona (ZTS) gorputzeko atalen bateko zain batetan koagulu bat sortzen denean ematen da. Gehienetan hanken behekaldeko zain handietan gertatzen da. ZTSren pairatzean eragina duten faktoreak honako hauek dira: Izterrondotik igaro den kateterra. Oheko egonaldia. Odol-koaguluen aurrekari familiarrak. Pelbis, aldaka edo hanketako hausturak. Aurreko 6 hilabetetan erditu izana. Obesitatea. Orain dela gutxiko kirurgia. Koagulazioarekin erlazionatutako gaitzen pairatzea. Minbizia. ZTSren zeinu eta sintomen artean hurrengo hauek aurkitu ditzakegu: Hantura. Gorritasuna. Mina. Berotasuna. Homans...
Continue lendo

2013-06-18

EDURNEREN ORKATILA

Edurne, 76 urteko emakumea da. Hilabetean behin datorren pazientea da bera, orain dela 5 urte L5-S1 segmentuan hernia diskal bat zeukala jakin zuenetik. Erretzaile amorratua izan zen orain dela 10 urterarte eta pisu gehiegi du bere altuerarako (1.60 m eta 115 kg.). Honek hipertentsioa eta kolesterolaren kontrolerako botikak hartzeko beharra ekarri dio. Hala ere, maiz joaten da hospitalera, tentsioa oso altu izateko joera bait du. Gurpildun aulki batetan jesarrita sartu da kontsultako atetik. Orain dela 5 egun lunbarretan ziztada gogor bat nabaritu zuen komunetik altxatzera zihoanean eta 4...
Continue lendo

2013-06-13

7 EGUN FALTA DIRA...

Euria ari du berriz! Euria Euri tanta berri hauekin batera, jakinarazi nahi dizuegu datorren astean kasuen aurkezpenari ekingo diogula.  Dena den, oraindik 7 egun gehiago dituzue zuen kasuak bagabigablog@gmail.com helbidera bidaltzeko.  Epai-mahaiaren lana izango da kasu bakoitzari dagokion puntuazioa ematea. Gainera, kasu bakoitzak sare-sozialetan (twitter eta facebook-en) duen jarraipenaren arabera ere puntuazioa emango zaio. Bestalde, behin kasuen aurkezpena martxan dela, partaidetza sarituko duen lehiaketaren atala zabalduko dugu.  Hala bada, guztiok parte...
Continue lendo

2013-06-04

Bandera gorri ez komunistak

Osasun arloko profesional garen heinean, fisioterapeutok paziente asko ikusten dugu jasotzen duten lehenengo arreta gisa. Gaur egun, Espainia mailako erakundeen hitzetan, fisioterapeuten %80ak egiten du lan kontsulta pribatuan. Hau da, guregana etortzen diren gaixoen gehiengoa ez da medikutik pasa, eta beraz, fisioterapia tratamendu egokia den ala ez inork ezin izan du zenbatetsi.  Hori dela eta, fisioterapeuta orok argi eduki behar genuke, paziente bat aurrean dugun momentuan, zeri eskeini behar diogun gure arreta eta zeintzuk diren gure tratamentua ematearen kontraindikazioak. Informazio ...
Continue lendo

Fisteus

Fisioterapia ere Euskaraz izan daiteke http://fisteus.wordpress.com/  Blog hau, fisioterapiari buruz euskaraz hitzegiteko toki bat besterik ez da. Blogaren helburu nagusi bezala hurrengoak aipatu ditzakegu: 2.o kontzeptua oinarritzat hartuz, euskararen erabilera sustatu nahi dugu Fisioterapian. Fisteusetik euskararen erabilera Fisioterapian eskasegia dela uste baitugu. Hori dela eta, euskararen erabilera suspertzeko asmoarekin egiten dugu. Gure lanbideari buruzko gogoeta eta eztabaida eraikitzaileak sortzea. Kolektibo gisa hazteko, eztabaida eta ikuspuntu desberdinen partekatzea...
Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates