2013-05-06

UDABERRIKO "ELURRA ZAPALDUZ" (II)

"Elurra zapaltzea" bezala deskribatu izan da klasikoki miaketa fisikoan eta hastapenaren bitartez LARRUAZALPEKO ENFISEMA-k ematen duen zeinua. Airea azal azpian sartzearen ondorioa da. Hau egoera ezberdinen ondorioa izan daiteke:
  • Beheko arnas bidetik etortzea, neumotorax baten ondoren, zeina bat-batekoa edo traumatismo batek eragindakoa izan daitekeen. 
  • Aurpegiko hezurren hausturarengaitik 
  • Hestegorriaren hausturaren ondorioz. 
Kasuari berriro helduz, gure mutikoari aurpegiko OTA (ordenagailu bidezko tomografia axiala, erderaz TAC) egin zitzaion. Hemen azaltzen zaizkizue hainbat irudi laburpen modura. 







Irudian eskumaldeko masailezurra eta alde bereko begi-zuloaren alboko hormaren hausturak antzematen dira. Hau da, hain zuzen ere, larruazalpeko enfisemaren jatorria.

Hurrengora arte!

Gogoratu zuen kasu klinikoen zain gaudela!
Kasu klinikoen BAGABIGABLOG Lehiaketa

 


2 comentarios:

  1. Gorka Eskubi. Familia Medikua8/5/13 4:28 p. m.

    kaixo berriro. Azkenean, mutil honen tratamendua zein izan zen, aurpegiko hezur hausturen erreparatzea edo?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Horrelako egoeratan konponketa kirurgikoaren indikazioa egon badago, baina kasu zehatz honetan kuadroaren eboluzioa "onbera", 72 ordu igarota konplikazioa akuturik ez egoteak eta pazientearen nahi ez-kirurgikoak kontutan hartuta ebakuntzarik ez egitea erabaki zuten, behintzat hasiera batean.

      Eskerrik asko berriro ere Gorka. Besarkada bat.

      Eliminar

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates