2012-10-22

GAIXOTASUN ARRAROEI BURUZ



Gaixotasun arraroen maiztasunak txikiak badira ere, hauek pairatzen dituzten gaixoak asko dira.

Azken asteak “arraroak” izan dira zentzu honetan. Denbora gutxian, gaixotasun hauen hainbat aipamen jaso ditut nire inguruan eta horrek hain arraroak edo salbuespenezkoak ez direnaren zalantza sortu dit.

Hogeita hamar urtetako emakumeari, duela urte gutxi batzuk aita Huntington-en gaitza urtetan pairatu ondoren hil egin zitzaion. Bi neba-arreba dira, lehenengoak ez zuen froga genetikorik egin nahi, zertarako jakin sendabiderik ez duen gaitza pairatu behar dudan edo ez? Arrebak ordea, zalantza handien ostean, frogak egitea erabaki zuen eta mutazioaren eramalea dela jakin berri du. Eta orain nola bizi  gaitzaren mehatxupean?

Continue lendo

2012-10-16

Papiloma birusaren txertoaz...

Osasunarekin loturiko gai askok oihartzun handia izaten dute komunikabideetan. Azken asteetan papiloma birusaren txertoari buruzko hainbat aipamen entzun eta irakurri izan ditugu, bai irrati zein egunkarietan, eta baita sarean ere. Gai korapilatsua den heinean, iritzi eta ikuspuntu ezberdinak azaltzen dira.

Hemen dauzkazue batzuk, baina zuek zer deritzozue?

Continue lendo

2012-10-13

Pazienteentzako fitxak euskaratzeko proiektua

Kataluniako CAMFICekoei Lehen Mailako Arretako pazienteentzako fitxa interesgarriak euskaratzeko proiektua aurkeztu die Baga Biga Blog!-ek. Guztira 86 fitxa baino ez dira (orrialde bana) eta euren orrialdean hainbat hizkuntzetan azaltzen dira: Katalanez, gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta arabieraz.



Continue lendo

2012-10-10

FIBRILAZIO AURIKULAR PREEXZITATUA



Elektrokardiograman ikusten dena honakoa da: delta uhina antzematen den QRS zabaleko takikardia arritmikoa, zabalera ezberdineko (aurrekitzikapen desberdineko) QRSduna.
Argi izan behar dugu edozein takikardia arritmiko ikustean, fibrilazio aurikularrean pentsatu behar dugula. Kasu honetan gorputz enborreko deribazioak soilik ikusiko bagenitu, fibrilazio aurikular arrunt baten aurrean gaudela pentsatuko genuke. Deribazio prekordialak ikusita ordea, preexitazio maila ezberdinak ikus ditzakegu, zeinak kasuaren diagnostikoa ematen digun.

Continue lendo

2012-10-01

Palpitazioak dituen neska gaztea

Hemen aurkezten dizuegu blogaren atal berri bat non kasu edo egoera kliniko batetatik abiatuz, eta zuen partaidetzaren bitartez, gai edo egoera kliniko ezberdinak aztertuko ditugun. Kasuaren amaieran zuen iritzi, galderak edo epai klinikoak idazteko aukera daukazue. Aste bete barru gure kardiologoek erantzuna emango digute, baina ordura arte saiatu zaitezte zuek diagnostikoa asmatzen. 

29 urteko neska larrialdi zerbitzura joan da palpitazioak nabaritzen dituelako lagunekin mendira bidean ziohalarik, aurretik zorabio sentsazioa izan du baina ez du konorterik galdu.

Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates