2013-11-26

PAZIENTEENTZAKO FITXAK

Blog honetatik abiatu, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Camfic eta Osatzen-enekin batera eta hainbat boluntarioren laguntzarekin burututako proiektuaren lehenengo fruituak aurkezten dizkizuegu. Mila esker benetan lan honetan parte hartu duzuen guztioi. Gaixotasun edo osasun arazo ezberdinei buruzko informazio orrialdeak euskaraz eskaintzen dizkizuegu. Eguneroko jardunean euskaraz aritzen zareten guztiontzat eta zuen pazienteentzat erabilgarriak izango direlakoan. Jarraian hainbat Pazienteentzako Fitxa uzten dizkizuegu, baina pantailaren eskuin aldean guztiak eskuragarri izango dituzue...
Continue lendo

2013-11-20

FIBRILAZIO AURIKULARRA ETA RENINA-ANGIOTENSINA SISTEMAKO INHIBITZAILEAK

Renina-angiotensina sistemako inhibitzaileek fibrilazio aurikularraren errepikapena saihestu dezaketela antzematen da baina ikerketa gehiago behar dira. Erreferentzia: Li TJ, Zang WD, Chen YL, Geng N, Ma SM, Li XD. Renin-angiotensin system inhibitors for prevention of recurrent atrial fibrillation: a meta-analysis. Int J Clin Pract. 2013 Jun;67(6):536-43. doi: 10.1111/ijcp.12063. Epub 2013 Apr 5.PubMed PMID: 23557493.   Egile nagusiaren posta elektronikoa: litiejun@medmail.com.cn Galdera hiru osagaiez: Renina-angiotensina sistemako inhibitzaileek fibrilazio aurikular iraunkorra saihestu...
Continue lendo

2013-11-18

BERTSO SAIO KLINIKO MUNDIALA BILBON, AZAROAREN 21EAN. ORAINDIK SARRERAK ESKURAGARRI

Aurtengo Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko Finalerako sarrerak joan den astean amaitu egin ziren. Gogora ezazu, ostegun honetan Bilbon BERTSO SAIO KLINIKO MUNDIALA izango dugula, eta oraindik sarrerak eskuragarri dituzula.  Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Felix Zubia eta Nahikari Gabilondo Zeren zain zaude?  Izena emateko: meuskarabatzordea@gmail.com Non? Kalderapekon, Txakur kalea 1 Noiz? Azaroak 21, 19:00etan  Norentzat: Osasun arloko langile eta ikasleentzat   ...
Continue lendo

2013-11-11

KOLTXIZINAK GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK GUTXITZEN DITU.

SARRERA. Egunero argitaratzen diren artikuluen alertak jasotzen ditut. Koltxizina betidanik erabili izan da gota tratatzeko. Artikulu honetan beste erabilera bat ematen diote.Interesgarria iruditu zaidanez bere irakurketa kritikoa egin dut. Colchicum autumnale Erreferentzia : Nidorf SM, Eikelboom JW, Budgeon CA, Thompson PL. Low-dose colchicine for secondary prevention of cardiovascular disease. J Am Coll Cardiol. 2013 Jan 29;61(4):404-10. doi: 10.1016/j.jacc.2012.10.027. Epub 2012 Dec 19. PubMed PMID: 23265346. http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/?term=low-dose+cochicine+for+secondary+prevention Galdera bere...
Continue lendo

2013-11-04

WEB LIBURUAK.

Euri egunetarako aproposa izaten da aldamenean irakurketa interesgarriak izatea.  Atertzen ez duen bitartean bertan dauzkazue Xabier Zupiriak helarazi dizkigun hainbat liburu.  Irudia Mila esker Xabier. Denak web liburuak dira, euskaraz eta doan: Psikologiako gaiak osasun-profesionalentzat. Xabier Zupiria. Agote saria 2004. Osasun-profesionalaren eta gaixoaren arteko harremana. Xabier Zupiria. EHUko Campus Birtuala 2000.  Zientzia Psikosozialak. Xabier Zupiria 2002. ISBN 978-84-692-6330-3  Bioestatistika eta demografia. Xabier Zupiria 2010. ISBN ...
Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates