2013-05-27

Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua

Gaurko egun honetan liburu batekin gatozkizue, Loitzun Izaola @loifisio gure lagunak idatzi berri duena. Gainera orrialde batzuk muxutruk eskaintzen dizkigu. Deskargatu kapitulu bat. Egileak esan digun bezala irudi batzuk ezagunak egingo zaizkizue. Mila esker Loitzun eta zorionak! Liburua eskuratzeko:   Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburu...
Continue lendo

2013-05-16

KASUAK BIDALTZEKO EPEA LUZATU DA

EKAINAREN 20RA  DENBORA DUZU BERAZ ZURE KASUA BIDALTZEKO.  Kasu Klinikoen BagaBigaBlog Lehiaketa. OINARRI...
Continue lendo

2013-05-13

KASU KLINIKO BAT PRESTATZEKO JARRAIBIDEAK:

Kasu klinikoen Bagabigablog lehiaketa abian denez gero, zuen kasu klinikoak prestatu eta bidali ditzazuen errazteko hemen dauzkazue kasuok prestatzeko jarraibide argi eta zehatzak. 1. GAIA PENTSATU.  Eguneroko kontsultan edo lanean zehar sortutako egoera bat aukeratzea gomendatzen da. Arrazoi batengatik deigarria egin zaizuna adibidez. 2. AURKEZPEN LABURRA IDATZI.  Kasuaren nondik norakoak era laburrean deskribatu. Irudiak edo beste motatako material grafikoak gehitu ditzakezu. Ez ahaztu galdera batekin amaitzen.   3. ONDORIO EDO GARAPENA EMAN.  Kasua edo egoera...
Continue lendo

2013-05-06

UDABERRIKO "ELURRA ZAPALDUZ" (II)

"Elurra zapaltzea" bezala deskribatu izan da klasikoki miaketa fisikoan eta hastapenaren bitartez LARRUAZALPEKO ENFISEMA-k ematen duen zeinua. Airea azal azpian sartzearen ondorioa da. Hau egoera ezberdinen ondorioa izan daiteke: Beheko arnas bidetik etortzea, neumotorax baten ondoren, zeina bat-batekoa edo traumatismo batek eragindakoa izan daitekeen.  Aurpegiko hezurren hausturarengaitik  Hestegorriaren hausturaren ondorioz.  Kasuari berriro helduz, gure mutikoari aurpegiko OTA (ordenagailu bidezko tomografia axiala, erderaz TAC) egin zitzaion. Hemen azaltzen zaizkizue hainbat...
Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates