Kasu Klinikoen
BAGA BIGA BLOG! Lehiaketa.
Bagabigablog-ek eta Azkue Fundazioak Kasu klinikoen
BagaBigaBlog lehiaketaren I. edizioa antolatu dute, osasun munduan lan egiten
duten profesional guztiei zuzenduta: mediku, erizain, fisioterapeuta,
farmazialari, psikologo, odontologo, podologo
eta borondatea duen beste
edozeini zuzenduta. Nahiz eta ikasketak amaituta ez izan, arlo hauetako
ikasleek ere parte hartzeko aukera izango dute.
1. SARRERA
2. LEHIAKETAREN ARAUAK
2.1. HELBURUA
2.2. PARTEHARTZEA
2.3. IZEN-EMATEA: Nola parte hartu Kasu klinikoen Lehiaketan
2.4. BALORAZIO BATZORDEA ETA IRIZPIDEAK
2.5.SARIAK
2.6. EPEAK
3. BALIABIDE INTERESGARRIAK
4. KASU KLINIKOEN EZAUGARRIAK. ADIBIDEA.
5. SARITUAK
1. SARRERA
Lehiaketaren helburuak:
1. Kasu klinikoen sorkuntza eta
komunikazioa euskaraz.
2. Osasun-zientziak sarean euskaraz sustatzea.
3. Teknologia berrietan euskararen eta osasunaren inguruko parte hartzea bultzatzea.
2. Osasun-zientziak sarean euskaraz sustatzea.
3. Teknologia berrietan euskararen eta osasunaren inguruko parte hartzea bultzatzea.
Nola aukeratuko dira irabazleak?
Web formatuan eta euskaraz egindako kasu klinikorik
onenak sarituko dira. Sarituak aukeratzeko orduan honako alderdiak baloratuko
dira:
• Edukia bera
• Euskararen txukuntasuna
• Multimedia baliabideak (bideoak, audioak, …)
• Lortutako parte hartzea.
• Euskararen txukuntasuna
• Multimedia baliabideak (bideoak, audioak, …)
• Lortutako parte hartzea.
Kasu klinikoak egiterakoan erabilitako ideiak, irudimena eta abilezia
baloratuko dira. Zenbat eta parte hartzea gehiago bultzatu orduan eta hobeto.
Izan ere, kasu klinikoaren diagnostikoa asmatu beharko dute parte hartzaileek.
2. LEHIAKETAREN ARAUAK
2.1 HELBURUA
Lehiaketaren helburua, aurkezten diren kasu klinikoak
bere sail ezberdinetan saritzea da.
2.2 PARTEHARTZEA
Lehiaketan nahi duen orok parte hartu dezake eta doakoa izango da.
Kasu klinikoak osasun-arloko edozein arazo jorra
dezake: klinika, patologia, kirurgia, fisioterapia, farmakologia, zaintza bereziak,
lehen mailako arreta, psikologia, familiarra, gizarte arazoena... Mila modu eta
mila gai dituzue, baldintza bakarra euskaraz egitea da.
2.3 IZEN-EMATEA:
Nola parte hartu EGILE bezala Kasu Klinikoen Lehiaketan
Izena emateko epea 2013ko martxoaren 11tik 2013ko maiatzaren
31ra bitartean egongo da irekita, honako prozedura erabili beharko delarik:
·
Kasu klinikoak bi atal
izango ditu: Sarrera eta Erantzuna.
·
Izenburuarekin hasiko da.
Sarreran egoera klinikoaren deskribapena egingo da, eta diagnostikoa asmatzeko
informazioa eskainiko da.
·
Erantzunean, aldiz,
diagnostikoa bera, arrazonamendu klinikoa eta emandako diagnostikoari buruzko informazio
gehigarria (tratamendu, etiologia, patogenia, eragin desiragaitzak farmakoen
kasuan...) eman daiteke. Erantzunaren atala librea izango da.
·
Sarreraren amaieran,
deskribatutako egoera klinikoaren inguruan, bi galdera prestatuko dira. Hauen
erantzuna irekia zein itxia izan daiteke.
·
Word formatuko bi artxibo
bereizietan bidali behar da lana bagabigablog@gmail.com helbidera. Irudiak, bideoak edo gainontzekoak aurkeztu
daitezke. Adibidez, youtube-ko bideoa bada, esteka argi adieraziz. Irudiak
aparteko artxibo batean bidali, euren kokapena zein izan behar duen argi
azalduz.
·
Izen-emateko eskatzen diren
datuak: izen-abizenak, jaioterria, ikasketak edo lanpostua, lan-tokia. Hauek,
igorritako posta-elektronikoetan bertan adieraziko dira.
·
Kasu kliniko bakoitzak 3
egile izan ditzake gehienez. Egile guztien datuak eman beharko dira. Oharra: saria
bakarra izango da kasu kliniko irabazlearentzat.
·
Kasu kliniko bakoitzean bere
egileen izen-abizenak eta ikasketa-lanpostua baino ez dira adieraziko,
gainontzekoak kontakturako gordez.
Aldiz, PARTE-HARTZAILE
bezala Kasu klinikoen lehiaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango
aurretiko izen ematerik. Horretarako, blog-ean azaltzen diren kasu klinikoen
sarrera bakoitzean parte hartzea besterik ez dago, bertan azalduko diren
galderei erantzunez. Gainera, modu librean kasuaren inguruko galdera irekiak
egin daitezke.
Lehiaketan
zehar, astero kasu kliniko bat azalduko da blog-ean. Kasuen aurkezpen eguna
asteartea izango da eta aste bereko igandera arte erantzunak emateko aukera
egongo da. Kasu kliniko bakoitzaren erantzunak, sarrera argitaratu eta hurrengo
astelehenean emango dira. Hortik aurrera beste aste batean zehar iruzkinak
idatzi ahal izango dira erantzunaren inguruan.
Oharra:
Parte-hartzaileen artean sari bakarra emango da. Hau emateko irizpideak zeinek
diagnostiko zuzen edo galdera gehien asmatu eta diagnostikoen zailtasuna izango
dira.
2.4 BALORAZIO BATZORDEA ETA IRIZPIDEAK
Batzorde bat lanen balorazioaz arduratuko da.
Batzorde honetan osasun alorreko profesional ezberdinek parte hartuko dute:
Mikel Baza eta Ainara Salazar (Medikuak). Loitzun Izaola eta Xabat Casado
(Fisioterapeutak). Latxe Uranga (Erizaina).
Esti Tamayo (Farmazialaria)
Kasu kliniko bakoitzari puntuazioa emango zaio
jasotako bisiten eta sare sozialetan sortutako elkarrekintzen arabera: blog-ean
jasotako bisitak eta parte hartzea, twitter-en bertxioketak edota facebook-en
atsegin dut (%40a) eta epai-mahiaren balorazioa (%60a).
Kasu kliniko bat saritua izateko honako irizpide
hauek baloratuko ditu epai-mahi batzordeak: euskararen maila, kalitate
literarioa edo narratiboa, diseinua, argazkiak edota beste infografia,
lortutako parte-hartze maila eta originaltasuna. Bestalde, kasu klinikoen
asmatzaileen artean ere saria banatuko da.
2.5 SARIAK
Aurkeztutako 4 lanik onenak sarituko dira lehiaketan, sari bat alor bakoitzeko. Lehiaketak 4 alor izango ditu:
·
Medikuntza. Atal
honetan egile moduan medikuntzako ikasleak, edozein espezialitateko mediku edo
mediku egoiliarrek parte har dezakete.
·
Erizaintza. Erizaintza ikasle zein erizainek parte har dezakete.
·
Fisioterapia
·
Osasunaren beste
alorrekoak. Atal hau aurreko alorren barnean ez dauden
osasun-zientzien beste arloei zuzenduta dago: Farmazia, Psikologia, Podologia,
Odontologia.
Atal guztietako sariak berdinak izango dira. Sari
hauek Azkue Fundazioa-k banatuko ditu.
o 100 eurotako txekea FNAC dendan gastatzeko.
Parte-hartzaileen
artean sari bakarra emango da. Sari honen arduraduna, berriz,
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) izango da.
o
100
eurotako txekea Elkar Megadendan gastatzeko.
2.6 EPEAK
Kasu klinikoak bidaltzeko epea 2013ko martxoaren 11an hasiko da eta
2013ko maiatzaren 31an, gaueko 24:00etan, amaituko da. Lehiaketa honetan parte
hartzeak lehiaketaren beraren oinarriak onartzea dakar.
Sarien banaketa 2013ko irailaren erdialdean izango da.
KASU KLINIKOEN
BAGABIGABLOG-AZKUE FUNDAZIOA LEHIAKETA
KRONOGRAMA
Promozioa
|
Bidaltzeko
epea
|
Kasuen
aurkezpena
|
Sari
banaketa
|
|
OTSAILA
|
●
|
|||
MARTXOA
|
●
|
●
|
||
APIRILA
|
●
|
●
|
||
MAIATZA
|
●
|
●
|
||
EKAINA
|
●
|
|||
UZTAILA
|
●
|
|||
ABUZTUA
|
(●)
|
|||
IRAILA
|
●
|
Baliabide interesgarriak
Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, honako baliabide hauek
interesgarriak izan litezke:
Antolatzaile
eta babesleak.
-
Azkue Fundazioa
-
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
0 comentarios:
Publicar un comentario