2014-01-13

LASTERKARI OHIA

Iker Villanueva @ikerfisio
FISTEUS-etik jasoa.

Orain lau aste lagun batek telefonoz deitu zidan, eskiatzen zegoela erori egin zala eta belauna minduta zeukala esanez. Han bertan miaketa fisikoa egin zioten eta itxura txarra zeukala esan zuten: zirudienez, belauneko Aurreko Lotailu Gurutzatua apurtuta zegoen. Hala ere, etxera heltzean erresonantzia magnetiko bat egitea gomendatu zioten, diagnostiko zehatza jakiteko.
 
Hala egin zuen Jonek eta handik bi astera berri on bat jaso zuen: bi urte lehenagoko ebakuntzan jarri zioten lotailua ez zegoen apurtuta. Hala ere, erresonantzian beste arazo bat azaleratu zen, belaunean artrosia zegoela alegia. Traumatologoak korrika egiteari uzteko gomendatu zion, belauneko kartilagoen higadura bizkortu egiten zuelako.

Conclusion


Jon azkenaldian  korrikalari sutsua zan. Bi urte lehenago egin zioten ebakuntzaren ondoren eta apustu bat zela medio, korrika egiten hasi eta kirolaren onurak sentitu bezain laister korrika egitearen mendera erori zen. Bere eguneroko bizitzari unetxoak lapurtzen zizkion kalera irten eta lasterkan egiteko, eta bapatean, berak aitortu zidan bezala, exrunner bilakatu zan.

exrunner

Nire kontsultan egunero ikusten dut lesio batek pazientearen zaletasuna mehatxatu egiten duela eta horrek pazientean sortzen duen beldurra. Normala da, poztasuna ematen diguten egoerak lortzea ez da erreza eta baten bat aurkitzen dogunean eta galtzeko arriskua antzematen dogunean beldurra sentitzen dugu. Tamalez, nahi baino gehiagotan lesioak ez du sendabiderik eta bildurrak egi bihurtzen dira.
Nik normalean ez dut Jonen medikuaren bidea jarraitzen, guztiz kontrakoa baizik. Pazienteei oso gutxitan gomendatzen diet geldirik egoteko, ariketa fisikoa euren belauna/aldaka/bizkarrezurrerako onena ez bada ere, euren gorputzaren osasun orokorra hobetzeko baliagarria bait da. Baina Jonek galdetu zidanean medikuari kasu egiteko esan nion, atseden hartzeko alegia.
Bi egun geroago, interneten murgilduta nengoela, ni bezalako friki batek honako hau eskegi zuen twitter-en (ez dut gogoratzen nor izan zen, baina ikaragarri eskertzen diot):

 american college

Ameriketako Erreumatologia Elkarteak 2012ko txostenean belauneko artrosiaren tratamenduari buruzko gomendien artean, ebidentzia zientifiko altuena dutenak hiru hauek dira1:
  • Ingurune lurtarrean ariketa aerobiko edo erresistentziakoa egitea.
  • Ingurune urtarreko ariketa fisikoa egitea.
  • Gehiegizko pisua duten pertsonek pisua galtzea.
Bestalde, Condroitin Sulfatoa, Glucosamina eta Capsaicina topikoak ez dute plazeboa baino emaitza hobeagorik lortu2.
Egia esan, ez dakit honen arrazoia kartilagoaren inbibizio-prozesu3 bitarteko elikaduran aurkitu daiteken edota minaren agerpenean parte hartzen duten prozesuek argitu dezaketen. Baina gauza bat argi daukat:

MUGITU ZAITEZTE!!

Cuando por los años

BIBLIOGRAFiA
  1. Hochberg MC, Altman RD, April KT, Benkhalti M, Guyatt G, McGowan J, Towheed T, Welch V, Wells G, Tugwell P; American College of Rheumatology. American College of Rheumatology 2012 recommendations for the use of nonpharmacologic and pharmacologic therapies in osteoarthritis of the hand, hip, and knee. Arthritis Care Res (Hoboken). 2012 Apr;64(4):465-74. Review.
  2. Fransen M, Agaliotis M, Nairn L, Votrubec M, Bridgett L, Su S, Jan S, March L, Edmonds J, Norton R, Woodward M, Day R. Glucosamine and chondroitin for knee osteoarthritis: a double-blind randomised placebo-controlled clinical trial evaluating single and combination regimens. Ann Rheum Dis. 2014 Jan 6.
  3. Smith-Agreda V, Ferres-Torres E. Fascias. Principios de anatomo – fisio – patología. Paidotribo: 2004.
Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du.KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_banner 


SYSADOA: preskripzio okerraren adibidea

2 comentarios:

  1. Eskerrik asko Iker, gaurkoan inspiratu egin nauzu, gauzak apurka apurka aldatu behar direla eta hortan zabiz, gaurkoan idatzi dozunagaz mediku baten ikuspuntua gitxienez aldatu dozu, bat eta bat asko izan gaitezke!

    ResponderEliminar
  2. Iker Villanueva14/3/14 1:49 p. m.

    Eskerrik asko iruzkinagatik Josune eta parkatu horren berandu erantzuteagatik. Benetan poztu nau mediku baten ikuspuntua aldatu dodala jakiteak, gauzak aldatzeko bidea hau dela erakusten didalako. Goazen denen artean jendea gugana erakarri eta asko izatera!!

    ResponderEliminar

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates