2013-11-26

PAZIENTEENTZAKO FITXAK

Blog honetatik abiatu, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Camfic eta Osatzen-enekin batera eta hainbat boluntarioren laguntzarekin burututako proiektuaren lehenengo fruituak aurkezten dizkizuegu.

Mila esker benetan lan honetan parte hartu duzuen guztioi.

Gaixotasun edo osasun arazo ezberdinei buruzko informazio orrialdeak euskaraz eskaintzen dizkizuegu.

Eguneroko jardunean euskaraz aritzen zareten guztiontzat eta zuen pazienteentzat erabilgarriak izango direlakoan.

Jarraian hainbat Pazienteentzako Fitxa uzten dizkizuegu, baina pantailaren eskuin aldean guztiak eskuragarri izango dituzue egun batzuetan.











































Continue lendo

2013-11-20

FIBRILAZIO AURIKULARRA ETA RENINA-ANGIOTENSINA SISTEMAKO INHIBITZAILEAK

Renina-angiotensina sistemako inhibitzaileek fibrilazio aurikularraren errepikapena saihestu dezaketela antzematen da baina ikerketa gehiago behar dira.
Erreferentzia: Li TJ, Zang WD, Chen YL, Geng N, Ma SM, Li XD. Renin-angiotensin system inhibitors for prevention of recurrent atrial fibrillation: a meta-analysis. Int J Clin Pract. 2013 Jun;67(6):536-43. doi: 10.1111/ijcp.12063. Epub 2013 Apr 5.PubMed PMID: 23557493.
 
Egile nagusiaren posta elektronikoa: litiejun@medmail.com.cn
Galdera hiru osagaiez: Renina-angiotensina sistemako inhibitzaileek fibrilazio aurikular iraunkorra saihestu al dezakete?
Gaixoak:57-68 adin tarteko fibrilazio aurikular paroxistika edo fibrilazio aurikular iraunkorra kardiobertitua dutenak. Gehienek sistoliko funtzio ona daukate. Batazbesteko eiekzioko frakzioa = %51-66. Bakarrik Ausazko saiakuntza klinikoak (ASK) bat 2. eta 3. mailako bihotzeko gutxiegitasunarekin egin dute.
Interbentzioa: AEBren inhibitzaileak edo ARA2ak (Olmesartán, Losartan, Candesartan,Valsartan,Irbesartan, Ramipril, perindopril, enalapril, perindopril) vs. Plazebo.
Emaitzako aldagaia: Fibrilazio aurikularraren errepikapena.


BerrazterketaREN EZAUGARRIAK:
Bibliografia iturriak : MEDLINE, Cochrane Library,Web of Science. Bakarrik ingelesez zeuden ikerlanak eta testu osoa zeukatenak bilatu dituzte.
Azterlanen hautaketa: Ausazko saiakuntza klinikoak (ASK).
Sartutako datuen ezaugarriak:
Kalitatea JADAD eskalarekin neurtzen dute. Ikerketa bat izan ezik 2 puntu baino gehiago dauzkate. Sentsibilitateko azterketa egiten dute eta JADAD eskalan 3 puntu baino gutxiago dutenak kentzen dituzte eta emaitzak ez dira aldatzen. Berrazterle bereiziak daude. Heterogenotasuneko azterketa egiten dute.
Emaitzak:
15  ASK, 3972 gaixo.
6 ikerketa fibrilazio aurikular paroxistikoarekin egiten dira eta  9 fibrilazio aurikular iraunkorrarekin.
Jarraipena: 1.5-47 hilabete. Gehienek 12 hilabete.
-Errepikapena:  OR 0.5 ( 0.37-0.69) NNT 4(3-6) Heterogeneitatea I2 %69
-Biziraupena: Ez esanguratsua OR 1.17 (0.65-2.10) I2=%0
-Kontrako eraginak: Ez esanguratsuak  OR 0.94(0.65-1.35) I2 = %19
Iruzkinak:
Entseguaren emaitzetan oinarrituta, badirudi  renina-angiotensina sistemako inhibitzaileek fibrilazio aurikularraren errepikapena  saihestu  dezaketela plazeboarekin alderatuta, baina metodologikoki, argibiderik eman ez dioten heterogenotasuna handiegia da emaitza bateratua eman ahal izateko. Honez gain, pazienteek, ikertutako botikaz gain besteren bat hartzen zuten edo ez, ez dute aipatu ere egiten .
Pazienteak ez dira oso adintsuak eta, gehienek, bihotza osasuntsua dute; ondorioz, jarraipena motzegia dela iruditzen zaigu biziraupenean ezberdintasunak antzeman ahal izateko
        
Jorratzaileak: Mikel Moreno (mmorenob@cfnavarra.es) eta Ina Idarreta.
Data: 2013-09-11




EBIDENTZIAN OINARRITUTAKO OSASUNGINTZA-tik jasoa.
Continue lendo

2013-11-18

BERTSO SAIO KLINIKO MUNDIALA BILBON, AZAROAREN 21EAN. ORAINDIK SARRERAK ESKURAGARRI

Aurtengo Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko Finalerako sarrerak joan den astean amaitu egin ziren.


Gogora ezazu, ostegun honetan Bilbon BERTSO SAIO KLINIKO MUNDIALA izango dugula, eta oraindik sarrerak eskuragarri dituzula. 

Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Felix Zubia eta Nahikari Gabilondo

Zeren zain zaude? 
Izena emateko: meuskarabatzordea@gmail.com

Non? Kalderapekon, Txakur kalea 1
Noiz? Azaroak 21, 19:00etan 
Norentzat: Osasun arloko langile eta ikasleentzat









Continue lendo

2013-11-11

KOLTXIZINAK GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK GUTXITZEN DITU.


SARRERA.


Egunero argitaratzen diren artikuluen alertak jasotzen ditut. Koltxizina betidanik erabili izan da gota tratatzeko. Artikulu honetan beste erabilera bat ematen diote.Interesgarria iruditu zaidanez bere irakurketa kritikoa egin dut.





Erreferentzia : Nidorf SM, Eikelboom JW, Budgeon CA, Thompson PL. Low-dose colchicine for secondary prevention of cardiovascular disease. J Am Coll Cardiol. 2013 Jan 29;61(4):404-10. doi: 10.1016/j.jacc.2012.10.027. Epub 2012 Dec 19. PubMed PMID: 23265346.




Galdera bere hiru osagaiekin:



Gaixoak: Gaixotasun koronarioa daukatenak.

Interbentzioa: koltxizina 0.5 mg egunean vs ez koltxizina.

Emaitzako aldagaiak: koronario sindrome akutua, ospitaletik kanpoko bihotz-gelditzea eta garuneko hodietako istripu ez enbolikoa.



IKERKETA:

JADAD eskalako 3 puntu. Ez da itsua (emaitzak aztertzen dituen pertsona itsua da). Jarraipenean koltxizinako taldean %24 gaixo galtzen dituzte,gehienak kontrako eraginengatik.Tratatzeko intentzioarekin egiten dute azterketa.Aldagaia konbinatua da baina bere osagaiak aztertuz ikus dezakegu koronario sindrome akutua gutxitzen dela modu esanguratsuan.
Gaixoak :

Kontrol taldea (N = 250 ; 250 aztertuak):

Esperimental taldea (N =282 ;282 aztertuak):

Emaitzak:


Jarraipena
CER
EER
OR
NNT
P
Gaixotasun kardiobaskularrak (aldagai konbinatua)
2,36 urte
0.16
0.053
0.33
11
<0,001
%95 Konfidantza tartea
0.18-0.59
6-19




Ondorioak:

Nahiz eta emaitzak estatistikoki esanguratsuak izan ikerketa txikia da. Gure eguneroko praktikan sartu aurretik komenigarria izango litzateke emaitza hauek saiakuntza kliniko handi eta sendo batean baieztatzea.



Egilea: Mikel Moreno (mmorenob@cfnavarra.es)

2013-04-26
Continue lendo

2013-11-04

WEB LIBURUAK.

Euri egunetarako aproposa izaten da aldamenean irakurketa interesgarriak izatea. 

Atertzen ez duen bitartean bertan dauzkazue Xabier Zupiriak helarazi dizkigun hainbat liburu. 


Mila esker Xabier.


Denak web liburuak dira, euskaraz eta doan:

Psikologiako gaiak osasun-profesionalentzat. Xabier Zupiria. Agote saria 2004.

Osasun-profesionalaren eta gaixoaren arteko harremana. Xabier Zupiria. EHUko Campus Birtuala 2000. 

Zientzia Psikosozialak. Xabier Zupiria 2002. ISBN 978-84-692-6330-3 


Bioestatistika eta demografia. Xabier Zupiria 2010. ISBN 978-84-692-6329-7
Continue lendo

2013-10-28

BERTSO SAIO KLINIKOA Bilbon, azaroaren 21ean


Non? Kalderapekon, Txakur kalea 1
Noiz? Azaroak 21, 19:00etan
Norentzat: Osasun arloko langile eta ikasleentzat

Izena emateko: meuskarabatzordea@gmail.com


Eta berotzen joateko pare bat kopla, ea erantzunarekin ematen duzuen.

Continue lendo

2013-10-21

BADAUZKAGU IRABAZLEAK

Dagoeneko bukatu da lehenengo kasu klinikoen lehiaketa eta badauzkagu irabazleen izenak:

- Medikuntza: ZEFALEA ETA BEGI PARALISIA 78.5 puntu  

Josu Baraia-Etxaburu eta Iñigo López Azkarreta 

- Erizaintza: GASTROENTERITISA EZ BADA 67 puntu  

Maialen Cueto Delgado. Paloma Lozano Díaz.

- Fisioterapia: EDURNEREN ORKATILA 58 puntu  

Iker Villanueva

- Beste alorretakoa: hutsik


Puntuazio osoak ikusteko.

- Parte-hartzearen saria: 
Lander Atutxa. 



Zorionak guztiei eta eskerrik asko zuen kasuak gurekin partekatu dituzuen guztioi.

Mila esker benetan epaile lanetan aritu zareten Loitzun, Xabat, Esti, Latxe eta Ainarari.

Mila esker baita Azkue Fundazioari eta OEEri euren babesarengatik. 



Continue lendo

2013-10-14

ASMATIKOA BETIDANIK? (II)

Paziente honen diagnostiko susmagarriena asma da. Alde batetik, klinikak bat egiten du eta nahiz eta bronkodilatazio froga negatiboa izan, oxido nitriko eta metakolinaren frogak positiboak dira. Beraz, zentzu hertsian, eta noski, tratamenduarekin hobera egiten badu, asma baten aurrean gaudela esan genezake.

Hala ere, kasu honek berezitasun bat dauka eta sintomak oporraldietan desagertzen direla da hain zuzen ere. Beraz, datu hauek guztiak kontuan hartuta bi aukera posible daude. Alde batetik, betidanik asmatikoa izan eta orain txarrera egin izana eta bestalde, asma okupazionala izatea.

Gure pazientea txikitan asmatikoa omen zen baina heldua izanik, ez du inoiz inolako sintomarik azaldu edo tratamendurik behar izan. Beraz, ile-apaindegi batean lan egiten duela jakinda eta tinteak erabiltzerakoan persulfatoekin kontaktuan egoten dela kontutan hartuta, asma okupazionala izango litzateke diagnostikorik probableena. Hala ere, lehenagotik asmatikoa izango balitz, ez litzateke asma okupazionala izango, baizik eta lanaren kontestuan txarrera egin duen asma baizik.


Diagnostikoa konfirmatzeko probokazio bronkial espezifikoa egiten da gela berezi batean. Aste batean zehar, pazienteak 10 minutu eman behar ditu egunero plater batetik bestera persulfatoak mugitzen. Lehenengo egunean 5 g persulfato laktosarekin nahasten dira, persulfatoen dosia igo egiten delarik egunetik egunera. Behin gelatik irten dela, FEV1 10 minuturo neurtzen da lehenengo orduan zehar eta hortik aurrera, orduro zortzi ordu bete arte. Froga positiboa dela esaten dugu FEV1 jaitsiera % 20 baino handiagoa denean.
Bi eratako asma okupazionalak ezagutzen dira. Batetik, inmunologikoa, aldi berean pisu altuko eta baxuko agente molekularrek eragindakoa izan daitekelarik, eta bestetik, ez inmunologikoa, sintoma eta esposizioaren artean latentzi denborarik  ez duena eta gehinetan dosi altuko toxikoekin ematen dena. Kontuan izan behar da asma ez inmunologikoan, pazienteek ez dutela birikako gaixotasunezko aurrekaririk.
Gure pazientearen kasuan, asma inmunologikoaren aurrean egongo ginateke, pisu molekular baxukoan hain zuzen ere. Hau agente kimikoen eraginez ematen da eta orokorrean, proteina bat behar dute antigenoak izateko, beraz, IgE ez bidezko mekanismoa da. Bestalde, pisu molekular altukoek, IgE bidezko mekanismoa erabiltzen dute eta gehienetan, bakteria, onddo zein begetaletan aurkitzen dira.
Imajinatuko zenutenez, tratamendua esposizioa ekiditea da baina askotan ez da hain erraza izaten eta inplikazio sozio-ekonomiko eta legalak arazo nabarmen bilakatzen dira.



Ane Uranga Etxeberria. 
Neumologoa.


Continue lendo

2013-10-08

ASMATIKOA BETIDANIK?

35 urteko neska bat

AURREKARI PERTSONALAK

Erretzailea da, 10 pakete/urte.
14 urterekin asma diagnostikatu zioten eta 2 urtetan zehar tratamenduarekin egon zen. Hortik aurrera ez du sintomarik izan eta ez du tratamendurik hartu behar izan.
Pisu baten bizi da, txakur batekin.
Ile apaindegi baten lan egiten du, ile-apaintzaile gisa.


GAUR EGUNGO GAIXOTASUNA
Azkenengo urtean rinitisa, eztul lehorra, arnasestua eta sibilantziak somatu ditu. Lanarekin txarrera egiten du eta oporraldietan sintomak ia desagertzen dira.

MIAKETA FISIKOA
SatO2 %99. TA 120/69, BF 100, AF 19.
Birika zein bihotz-auskultazioak normalak dira, baita beste miaketa guztia ere.

FROGA OSAGARRIAK



PLETISMOGRAFIA:

FVC 5.04 (104%)
FEV1 4.23 (108%)
FEV1% 83%
TLC 89%

BRONKODILATAZIO FROGA:
Negatiboa.

FENO:
60 ppb.

PROBOKAZIO BRONKIAL INESPEZIFIKOKO FROGA (METAKOLINAREKIN):
Positiboa.


Zein uste duzu dela diagnostikoa?

Zelan konfirmatuko zenuke diagnostikoa?

Zein izango litzateke tratamendua?

Ane Uranga Etxeberria. 
Neumologoa.
Continue lendo

2013-10-07

EZTUL KRONIKOA (II)

TAC irudietan ikus daitekenez, zintzur-estean patologikoa den zerbait dago, beraz, bronkoskopia eskatu beharko litzateke zer den argitu ahal izateko.






Eztul kronikoa hiru aste baino gehiago irauten duen horri deitzen zaio.

Eztul kronikoa sor dezakeen gaixotasun ugari dago. Hiru garrantzitsuenak sudur atzeko jarioa, asma eta errefluxu gastroesofagikoa dira, erretzeko ohitura baztertu ondoren.
Hiru horiek baztertuta, hain arruntak ez diren arrazoiak bilatzeko azterketak egin behar dira:

    • Bronkitis eosinofilikoa
    • BGBK
    • Bronkiektasiak
    • Karzinoma bronkogenikoa
    • Zenbait botika
    • Biriketako gaixotasun interstizialak
    • Eztul psikogenoa...
    • Ezohiko arrazoiak: zintzur-esteko gaixotasunak (trakeopatia osteokondroplastikoa barne), arnas-hodian gorputz arrotza, gaixotasun inmunologikoak...

Saiakera terapetikoak ere egin daitezke diagnostikora iristeko (omeprazol botikarekin eztula desagertzen bada oso litekeena da errefluxu gastroesofagikoa izatea, adibidez).

Azkenik, azterketa diagnostiko guztiak normalak badira, eztula psikogenoa izan daitekela pentsatu behar dugu.


Trakeopatia osteokondroplastikoa da

Gaixotasun onbera da.

Submukosatik datozen hezur edo kartilagoz osatutako noduluak azaltzen dira zintzur-estean eta bronkioetan.

Gehienetan eztula izaten da síntoma bakarra. Arnas-estua, hemoptisia edo arnas-bideko infekzioak izatea eragin dezake. Batzuetan ez du sintomarik ematen eta bronkoskopia egitean aurkitzen da.

Diagnostikoa egiteko bronkoskopian ikusitakoarekin nahikoa izaten da. Biopsia egin ahal izanez gero (askotan ezin da egin,noduluek hezur kontsistentzia dutelako) hezur edo kartilagoa azaltzen da.

Gehienetan, tratamentua sintomatikoa da. Noduluak asko edo oso handiak badira, eta arnas-estu edota arnas gutxiegitasuna eragiten badute, zintzur-este barneko protesiren bat jarri behar izaten da, arnasa bermatzeko.



Silvia Dorronsoro
Neumologoa



Erreferentzia bibliografikoak:

    • Normativa SEPAR Tos crónica Arch Bronconeumol 2002; 38 (5): 236-45
    • Uncommon causes of cough ACCP Evidence-Based Clinical Practice Guidelines Chest 129 (1) January 2006, supplement

Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates