Lehenengo eta behin, klinika kontutan izanda, infekzio baten aurrean gaudela pentsatuko genuke. Hala ere, klinika ez du neumonia tipiko batekin bat egiten eta analitika nahiko inespezifikoa da. Gainera, erradiografía ikusita diagnostiko diferentziala zabala da eta hiru zatitan bana dezakegu:
1.
Neumonia
2.
Gaixotasun inmunologikoak: Wegener, BONO…
3.
Minbizia.
Erradiografian
infiltratu albeolar bilateralak ikusten dira, nahiko biribilak eta
ondo mugatuak.
Neumonia
batean pentsatzekotan, alde batetik, serología eskatu beharko
genuke, izan ere, neumonía atipiko bat deskartatu behar dugu.
Gainera, prokaltzitonina eskatuz, bakteria tipiko eta atipiko artean
ezberdindu genezake. Azkenik, bronkoskopia egitea dago, kateter
teleskopatua hain zuzen ere. Dena dela, garrantzitsuena
mikroorganismo atipikoak akabatzeko antibiotikoa aukeratzea da.
Beste
alde batetik, infiltratu hain biribilak, wegener gaixotasunean ere
ikus ditzakegu, baina gure pazienteak ez dauka goi-arnas aparatuko
ezta giltzurruneko afektaziorik eta gainera, kondentsazioetan ez dira
kabitaziorik ikusi. Hala ere, asmo handia izango bagenu, ANCAk eska
genezake analitikan.
Azkenik,
minbizi bat denoi datorkigu burura, batez ere, mbiriketako metastasi
modura. Kasu honetan, SCANNERa eskatu beharko genuke eta emaitzaren
arabera beste froga inbasiboagoetan pentsatu.
Gure
kasuan, SCANNERa eta neumonien serología eskatu genituen. Egia esan,
TCan infiltratu bilateralen presentzia konfirmatu zen baina
diagnostiko definitiboa serologiaren bidez lortu zen. Coxiella
Burnettiren IgGren mailak altuak izan ziren eta hortik hile batera,
lau bider handitu ziren, hau da, serokonbertsioa eman zen.
Q
sukarra distibuzio mundiala daukan zoonosi bat da eta oso klinika
desberdinarekin aurkeztu daiteke (gripe antzeko kasua,
meningoentzefalitisa, endokarditisa, neumonía...) Printzipioz,
animaliekin kontaktua duten pertsonetan ematen da, ardiak, ahuntzak
eta behiekin batez ere. Beste animalia batzuk ere infektatuak egon
daitezke, hala nola, txakurrak, katuak edo txerriak eta honek
hirietako kasu esporadikoak azaltzen ditu. Normalean, animaliak
gernua, kaka zein esnearen bidez botatzen dute mikroorganismoa, baina
batez ere, erditzean ematen dira bakteria kontzentrazio altuenak.
Historian
zehar, Euskadin, kasu asko deskribatu dira eta animaliekin lan egiten
duten gune asko daudelako izaten da. Hala ere, coxiella burnetti oso
infektagarria izan daiteke eta trasmisioa inhalazio bidez ematen
denez, kasuak eman daitezke kontaktutik urrun. Gure pazientearen
kasuan, ez zegoen zuzenezko kontakturik.
Tratamenduaren
aldetik, printzipioz doxiziklina da aukerarik onena. Hala ere,
praktika klinikoan, fluorokinolonak izaten dira erabilenak.
Ane Uranga Etxebarria.
Neumologoa
