Mostrando entradas con la etiqueta Lehiaketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lehiaketa. Mostrar todas las entradas

2014-08-05

LURGORRI UTZIKO DUGU


Azken denboraldiko “lehortearen” ondoren gure bagabigablog-a lurgorri uztea erabaki dugu. Sormen agorraldi honi aurre egiteko modua da hau, ea lurrak atseden hartu eta ideiak berriro ere loratzen zaizkigun.


Ia urte bi joan dira lehenengo sarrera argitaratu genuenetik eta asko da denbora honetan erein eta hazitakoa. Uzta oparoak izan dira eta hainbat izan zarete lur hauek ureztatu dituzuenak.


Esker mila modu batera edo bestera landa honetan parte hartu duzuen guztioi, izan ere, zuengatik izan ez balitz proiektu honek ez luke inolako zentzurik izango. 
Helburu nagusia osasun gai ezberdinen inguruan aritzea zen, nola eta euskaraz!


Hainbat izan dira argitaratutako sarrerak, baina ekimen batzuk bereziki aipagarriak izan zaizkigu: 
 


Camfic-en pazienteentzako fitxen euskaratzea burutzeko OEE, osatzen eta hainbat boluntarioen laguntza izan genuen. 



Asterik aste, ikuspuntu ezberdinak uztartzen saiatu ginen patologia honen inguruan. Fisteus-eko lagunekin elkarlan bikaina osatu genuen.
 


Hamaika kasu izan ziren eta irabaztea ez zen helburu nagusia. Azkue Fundazioa eta OEE-ren babes eskuzabala izan genuen.



Oso harro gaude ekimen interesgarri honetan parte hartu izanagatik



Mila esker berriro ere guzti hau posible egin duzuen guztioi, eta gogoratu hau ez dela agurra, gero artea baizik. 

Ateak zabalik gelditzen dira, edozein ideia zein proposamen berri ereiteko lurrak atseden hartu ostean. 

 
Continue lendo

2013-10-21

BADAUZKAGU IRABAZLEAK

Dagoeneko bukatu da lehenengo kasu klinikoen lehiaketa eta badauzkagu irabazleen izenak:

- Medikuntza: ZEFALEA ETA BEGI PARALISIA 78.5 puntu  

Josu Baraia-Etxaburu eta Iñigo López Azkarreta 

- Erizaintza: GASTROENTERITISA EZ BADA 67 puntu  

Maialen Cueto Delgado. Paloma Lozano Díaz.

- Fisioterapia: EDURNEREN ORKATILA 58 puntu  

Iker Villanueva

- Beste alorretakoa: hutsik


Puntuazio osoak ikusteko.

- Parte-hartzearen saria: 
Lander Atutxa. 



Zorionak guztiei eta eskerrik asko zuen kasuak gurekin partekatu dituzuen guztioi.

Mila esker benetan epaile lanetan aritu zareten Loitzun, Xabat, Esti, Latxe eta Ainarari.

Mila esker baita Azkue Fundazioari eta OEEri euren babesarengatik. 



Continue lendo

2013-10-14

ASMATIKOA BETIDANIK? (II)

Paziente honen diagnostiko susmagarriena asma da. Alde batetik, klinikak bat egiten du eta nahiz eta bronkodilatazio froga negatiboa izan, oxido nitriko eta metakolinaren frogak positiboak dira. Beraz, zentzu hertsian, eta noski, tratamenduarekin hobera egiten badu, asma baten aurrean gaudela esan genezake.

Hala ere, kasu honek berezitasun bat dauka eta sintomak oporraldietan desagertzen direla da hain zuzen ere. Beraz, datu hauek guztiak kontuan hartuta bi aukera posible daude. Alde batetik, betidanik asmatikoa izan eta orain txarrera egin izana eta bestalde, asma okupazionala izatea.

Gure pazientea txikitan asmatikoa omen zen baina heldua izanik, ez du inoiz inolako sintomarik azaldu edo tratamendurik behar izan. Beraz, ile-apaindegi batean lan egiten duela jakinda eta tinteak erabiltzerakoan persulfatoekin kontaktuan egoten dela kontutan hartuta, asma okupazionala izango litzateke diagnostikorik probableena. Hala ere, lehenagotik asmatikoa izango balitz, ez litzateke asma okupazionala izango, baizik eta lanaren kontestuan txarrera egin duen asma baizik.


Diagnostikoa konfirmatzeko probokazio bronkial espezifikoa egiten da gela berezi batean. Aste batean zehar, pazienteak 10 minutu eman behar ditu egunero plater batetik bestera persulfatoak mugitzen. Lehenengo egunean 5 g persulfato laktosarekin nahasten dira, persulfatoen dosia igo egiten delarik egunetik egunera. Behin gelatik irten dela, FEV1 10 minuturo neurtzen da lehenengo orduan zehar eta hortik aurrera, orduro zortzi ordu bete arte. Froga positiboa dela esaten dugu FEV1 jaitsiera % 20 baino handiagoa denean.
Bi eratako asma okupazionalak ezagutzen dira. Batetik, inmunologikoa, aldi berean pisu altuko eta baxuko agente molekularrek eragindakoa izan daitekelarik, eta bestetik, ez inmunologikoa, sintoma eta esposizioaren artean latentzi denborarik  ez duena eta gehinetan dosi altuko toxikoekin ematen dena. Kontuan izan behar da asma ez inmunologikoan, pazienteek ez dutela birikako gaixotasunezko aurrekaririk.
Gure pazientearen kasuan, asma inmunologikoaren aurrean egongo ginateke, pisu molekular baxukoan hain zuzen ere. Hau agente kimikoen eraginez ematen da eta orokorrean, proteina bat behar dute antigenoak izateko, beraz, IgE ez bidezko mekanismoa da. Bestalde, pisu molekular altukoek, IgE bidezko mekanismoa erabiltzen dute eta gehienetan, bakteria, onddo zein begetaletan aurkitzen dira.
Imajinatuko zenutenez, tratamendua esposizioa ekiditea da baina askotan ez da hain erraza izaten eta inplikazio sozio-ekonomiko eta legalak arazo nabarmen bilakatzen dira.



Ane Uranga Etxeberria. 
Neumologoa.


Continue lendo

2013-10-08

ASMATIKOA BETIDANIK?

35 urteko neska bat

AURREKARI PERTSONALAK

Erretzailea da, 10 pakete/urte.
14 urterekin asma diagnostikatu zioten eta 2 urtetan zehar tratamenduarekin egon zen. Hortik aurrera ez du sintomarik izan eta ez du tratamendurik hartu behar izan.
Pisu baten bizi da, txakur batekin.
Ile apaindegi baten lan egiten du, ile-apaintzaile gisa.


GAUR EGUNGO GAIXOTASUNA
Azkenengo urtean rinitisa, eztul lehorra, arnasestua eta sibilantziak somatu ditu. Lanarekin txarrera egiten du eta oporraldietan sintomak ia desagertzen dira.

MIAKETA FISIKOA
SatO2 %99. TA 120/69, BF 100, AF 19.
Birika zein bihotz-auskultazioak normalak dira, baita beste miaketa guztia ere.

FROGA OSAGARRIAK



PLETISMOGRAFIA:

FVC 5.04 (104%)
FEV1 4.23 (108%)
FEV1% 83%
TLC 89%

BRONKODILATAZIO FROGA:
Negatiboa.

FENO:
60 ppb.

PROBOKAZIO BRONKIAL INESPEZIFIKOKO FROGA (METAKOLINAREKIN):
Positiboa.


Zein uste duzu dela diagnostikoa?

Zelan konfirmatuko zenuke diagnostikoa?

Zein izango litzateke tratamendua?

Ane Uranga Etxeberria. 
Neumologoa.
Continue lendo

2013-10-07

EZTUL KRONIKOA (II)

TAC irudietan ikus daitekenez, zintzur-estean patologikoa den zerbait dago, beraz, bronkoskopia eskatu beharko litzateke zer den argitu ahal izateko.






Eztul kronikoa hiru aste baino gehiago irauten duen horri deitzen zaio.

Eztul kronikoa sor dezakeen gaixotasun ugari dago. Hiru garrantzitsuenak sudur atzeko jarioa, asma eta errefluxu gastroesofagikoa dira, erretzeko ohitura baztertu ondoren.
Hiru horiek baztertuta, hain arruntak ez diren arrazoiak bilatzeko azterketak egin behar dira:

    • Bronkitis eosinofilikoa
    • BGBK
    • Bronkiektasiak
    • Karzinoma bronkogenikoa
    • Zenbait botika
    • Biriketako gaixotasun interstizialak
    • Eztul psikogenoa...
    • Ezohiko arrazoiak: zintzur-esteko gaixotasunak (trakeopatia osteokondroplastikoa barne), arnas-hodian gorputz arrotza, gaixotasun inmunologikoak...

Saiakera terapetikoak ere egin daitezke diagnostikora iristeko (omeprazol botikarekin eztula desagertzen bada oso litekeena da errefluxu gastroesofagikoa izatea, adibidez).

Azkenik, azterketa diagnostiko guztiak normalak badira, eztula psikogenoa izan daitekela pentsatu behar dugu.


Trakeopatia osteokondroplastikoa da

Gaixotasun onbera da.

Submukosatik datozen hezur edo kartilagoz osatutako noduluak azaltzen dira zintzur-estean eta bronkioetan.

Gehienetan eztula izaten da síntoma bakarra. Arnas-estua, hemoptisia edo arnas-bideko infekzioak izatea eragin dezake. Batzuetan ez du sintomarik ematen eta bronkoskopia egitean aurkitzen da.

Diagnostikoa egiteko bronkoskopian ikusitakoarekin nahikoa izaten da. Biopsia egin ahal izanez gero (askotan ezin da egin,noduluek hezur kontsistentzia dutelako) hezur edo kartilagoa azaltzen da.

Gehienetan, tratamentua sintomatikoa da. Noduluak asko edo oso handiak badira, eta arnas-estu edota arnas gutxiegitasuna eragiten badute, zintzur-este barneko protesiren bat jarri behar izaten da, arnasa bermatzeko.



Silvia Dorronsoro
Neumologoa



Erreferentzia bibliografikoak:

    • Normativa SEPAR Tos crónica Arch Bronconeumol 2002; 38 (5): 236-45
    • Uncommon causes of cough ACCP Evidence-Based Clinical Practice Guidelines Chest 129 (1) January 2006, supplement

Continue lendo

2013-10-01

EZTUL KRONIKOA

52 urteko emakumea 

Aurrekari pertsonalak:
  • Ez du inolako alergiarik
  • Ez da inoiz erretzailea izan
  • Etxe-garbiketan egiten du lana
  • Ez du animaliarik etxean
  • Ez du tuberkulosia duen inorekin kontakturik izan
  • Ez du digestio-hodi edo ORL eremuko gaitzik izan
  • Ez du tratamenturik hartzen

Duela 9 urte karkasik gabeko eztula du. Eguneko edo gaueko edozein ordutan. Eztulak ez du erlaziorik ez jaten duenarekin, ezta lan-orduekin ere. Ez du sukarrik izan. Ez dago nekatuago, eta ez du pisurik edota goserik galdu.
Omeprazol, Desloratadina, Codeina eta Salmeterol-Flutikasona botikak hartu ditu baina eztulak berdin jarraitzen du.

Azterketa fisikoa: guztiz normala

Azterketa osagarriak:
  • Espirometria: normala
  • EKG: Ritmo sinusala
  • Toraxeko erradiografia: normala
  • TAC irudiak 
     

  • Ekokardiograma: normala
  • ORLri kontsulta: ez zuen bere eremuko patologiarik ikusi
  • Digestio-hodiko medikuei kontsulta: ez zuten bere eremuko patologiarik aurkitu
  • Alergologoari kontsulta: ez zuen inolako alergiarik aurkitu
  • Psikiatrari kontsulta: ez zuen psikiatri-eremuko patologiarik aurkitu



Galderak:
  1. Irudiak ikusita, zein azterketa osagarri eskatuko zenuke diagnostikoa lortzeko?
  2. Zein da eztul kronikoaren diagnostiko diferentziala?



Silvia Dorronsoro
Neumologoa

Continue lendo

2013-09-30

Gripe hau ez zait sendatzen (II)


Ze diagnostiko egingo zenuke?  
- Pneumonia atipikoa 
- Erdi-lobuluko pneumonia
- Eskuineko birikaren erdialdean masa bat
- Bronkitis akutua
- Pneumonia atipikoa 

Gaur egun ez da asko maite lehengo sailkapen hura: pneumonia tipikoa eta pneumonia atipikoa. Halere, kasu honetan argi eta garbi pneumonia tipiko baten aurrean aurkitzen gara.

Continue lendo

2013-09-24

Gripe hau ez zait sendatzen.

33 urteko emakumea. Errezalea (10 zigarro/egunean, 15 urte erretzen). Arropa-denda batean saltzaile bezala lan egiten du. Orain 3 urte pneumonia izandakoa (eskuineko beheko lobuluan).

Orain 3 egun kontsultan izan zen ondorengo sintomekin: buruko mina, eztula lehorra, 38,5ko sukarra, gaizki-egote orokorra eta artromialgiak. Oxigenoaren saturazioa: %97.
Miaketa fisikoan: faringea gorrizka, plakarik gabe. Biriketako auskultazioa: bentilazio ona, sibilante sakabanaturen batekin. Gripearentzako aholku-orria azaldu eta antitermiko-analgesiko- antitusigenoa jarri zitzaion.
Gaur kontsultara dator esanez ez duela hobetu, sukarra ez dela joan, buruko minak hor jarraitzen duela, eta eztula egiterakoan sorbaldan mina duela (eskuineko behealdean). Esaten flemak nabari dituela, baina ez duela lortzen ateratzea. Lepoa ondo mugitzen du, minik gabe.
Biriketako auskultazioa egiten dugu.

 
Askultazio horrekin toraxeko erradiografiak eskatu dizkiogu. 
Toraxeko erradiografiak irakurtzeko gida bizkor bat nahi? (checklist)

Toraxeko erradiografiaren checklista pasa nahi duzu irudiekin eta piskanaka?
1. Ze diagnostiko egingo zenuke?
- Pneumonia atipikoa
- Erdi-lobuluko pneumonia
- Eskuineko birikaren erdialdean masa bat
- Bronkitis akutua


2. Ze tratamendu jarriko zenioke?
- Orain arte bezala jarraituko nuke, gripeak sendatzeko aste bat behar du.
- Ospitalera eraman eta han
Augmentine gramo bat 8 orduro zainetik.
- Larrialdietara bidaliko nuke TAC bat egin eta tumorea ezeztatzeko
-
Amoxizilina gramo 1, ahoz 8 orduro, 8 egunez, kontrol ebolutiboa, eta 3 asteetara kontrol erradiografia.

Xabier Zupiria,
Beraungo Osasun Zentruan familia medikuntzako egoiliarra (familia eta komunitateko medikuntzako R4)
Andoni Bueno Errandonea,
Beraungo Osasun Zentruko medikua (familia eta komunitateko medikua)


Oharra:
- Helburua: kasu erraza eta tipikoa aurkeztea, maiz ikusten duguna. Maiz gauza asko jakintzat ematen ditugu, ez dator gaizki errepaso moduan azalpenak ematea
- Famili-medikuntzako gaitasun bat kontutan hartzen duen kasu klinikoa jartzea (famili-medikuaren formakuntzan gaitasunen liburu horitik)
- MIReko azterketan, eta oposaketetan ikusi daitezken moduko kasu klinikoa jartzea. Erantzunak ez dira zentzurik gabe jarriak: aitzakia dira gaiaren aspektu garrantzitsuenak azpimarratzeko, diagnostiko diferentziala egiteko…


Continue lendo

2013-09-23

Euskaratik urdura, gauero hazkura! (II میں ہر رات کھجلی کے طور پ ر اردو باسکی،

Lehenengo susmo kliniko gisa hazteria izan genuen. Hori dela eta permetrina %5ean duen krema eman genien etxeko sei bizilagunei. Lepotik behera gorputz guztian zehar emateko azaldu genien eta Shamerren kasuan, bular-haurra izanik baita buruan ere. Aste betera berriz errepikatu zuten tratametua eta honez gain antihistaminikoak eman genizkien hazkura baretzeko. Azal lesioak desagertzea lortu zen, hazkurak ordea ohikoa den bezala aste pare bat gehiago iraun zuen, pixkanaka desagertzen joan arte.

Hazteria sarcoptes scabei deituriko akaro baten ondoriozko azaleko gaixotasun oso kutsakor bat da. Parasito txiki hau gizakietan baino ez da bizi, hau da, kutsadura inoiz ez dator animalietatik, beti pertsonen arteko kontaktu zuzenaren ondorioz ematen da. Edozein arraza edo klase sozialetako pertsonek paira dezakete, higienearekin erlaziorik izan gabe. Baina egia da gehiago ematen dela jende pilaketa handia dagoenean bizitokietan, kontaktua handiagoa baita.

Sintoma esanguratsuena hazkura da eta batez ere gauean, ume txikietan sarritan suminkortasun nabaria eraginez. Azalean papula eritematosoak agertzen dira. Lesio hauek gorputz guztian zehar hedatu daitezke, gehienetan lepotik behera egoten dira, baina bular-haurretan buzu-azal, esku-ahur eta oinazpietan ere antzeman ditzakegu. Kasu batzutan “ildo akarinoak” agertzen dira, akaroak azal azpian egindako tunelak hain zuzen eta milimetro gutxiko lerro gorri edo gris gisa ikusten dira. 

 
Diagnostikoa klinikoa da eta tratamentua permetrina topikoa da, %5eko krema edo lozioan. Gorputz guztian eman behar da, lepoan hasi eta behatzetaraino eta bular-haurretan baita buru-azalean ere. Gauean ematen da eta 8-10 ordu ondoren ura eta xaboiarekin kendu. Aste bete ostean berriz errepikatzen da prozesu berdina. Etxeko bizilagun guztiak tratatzen dira, baita asintomatikoak ere eta guztiak egun berean. Tratamemendu honek ez du hazkura bat-batean baretuko, izan ere, infekzioa sendatu arren, hazkurak bi-hiru aste gehiago iraun dezake, horregatik, garrantzitsua da antihistaminikoak erabiltzea. Tratamentua egiten denetik 12-24 ordutara iada gaixoak kutsakorra izateari uzten dio. Beraz, has daiteke eguneroko bizi modu normala egiten.

Hazteriaren hedapena ekiditeko arropak, izarak… ur berotan garbitu behar dira. Eta garbigailuan sartu ezin diren objektuak (jostailuak…) plastikozko poltsa itxi batean gorde behar dira aste batean, izan ere, akaro hau giza azaletik kanpo ez da gai 3-4 egun baino gehiago bizitzeko.


  1. Scabies and Pediculosis Pubis: an Update of Treatment Regimens and General Review. Clinical Infectious Diseases.
  2. Sarna. Escabiosis. AEPap.
  3. Guia de practica clínica: Escabiosis. Cenetec.
  4. Sarna. Dermapixel.



Irati Bizkarra. Natxitxu (Ea).
Pediatra. Elgoibarko Osasun Zentrua.
Continue lendo

2013-09-19

PATROI INTERSTIZIALA, USTEZ INOLAKO KAUSA BARIK (II)

55 urteko gizon honek bi hile daramatza arnasestua eta eztul lehorrarekin. Krepitante bilateralak ditu eta miaketa funtzionalean, alterazio errestriktibo eta difusioaren jaitsiera moderatua nabarmen daitezke. Gainera, toraxeko TCan patroi interstiziala dauka, abaraska guneekin eta bronkiektasiekin fibrosia ematen duelarik.

Lehenengo eta behin, patroi interstizialaren diagnostiko diferentziala egin beharko litzateke. Lehenengo posibilatetea biriketako fibrosi idiopatikoa izango litzateke baina hala ere, beste gaixotasun batzuk deskartatu behar dira; ehun konektiboko gaixotasunak, neumokonosiak, beriliosia edo sarkoidosia, granulomatosiak (Wegener…) eta beste eratako baskulitisak. Horretarako analitika eskatuko genioke inmunitateko markadoreekin. Behin markadore danak normalak direla ikustean, bronkoskopia eskatu beharko genioke garbiketa bronkoalbeolarra edo biopsia transbronkialarekin.

Eta hona hemen hurrengo pista…

Gure pazientearen kasuan, bronkoskopia egin genion eta zelularitatean linfozitosi (%25) nabarmena aurkitu genuen. Gainera CD4/CD8 kozientea 1 baino gutxiago zen.

Zein izango litzateke orduan gaixotasunik probableena?

Gure pazientearen ustezko diagnostikoa hipersentsibilitateko neumonitisa (HN) edo albeolitis alergiko estrinsekoa da. Jakingo duzuenez HN agente organikoen inhalazioen ondorioz ematen da eta gehienetan laneko gaixotasuna izaten da. Hala ere, kasu gutxi batzuetan, produktu inorganikoek sortarazten dute.

Orain artekoa jakinda, ziuraski zeuen buruari galdetzen hasi zarete ze arraio inhalatu ote duen gizon honek…

Lan aurrekariak kontuan hartuta, ez du ematen txoriak dituenik edo baserri baten lan egiten duenik. Pazientea margolaria da eta erabiltzen dituzten margoetan isozianatoak aurkitzen dira. Isozianatoak pisu molekular baxuko agente inorganikoak dira eta industria desberdinetan asko erabiltzen dira hainbateko aplikazioak dituztelako. Batez ere, sustantzien polimerizaziorako erabiltzen dira eta erabilienak MDI izena dauka, izatez antigenizitate gutxienekoa delako. Leku desberdinetan topa ditzakegu, hala nola, kotxeak margozteko erabiltzen diren produktuetan, plastikoetan, laketan, insektizidetan etab.

Isozianatoak asma okupazionala sortzen duen arrazoi nagusia da baina HNeko oso kasu gutxi deskribatu dira hauen ondorioz. Diagnostikoa baieztatzeko probokazio bronkial espezifikoko froga egin behar da. Pazientea kabina berezi batean sartu eta makina berezi bat behar da isozianatoen dosia airean kontrolatzeko. Egunero kabinan sartzen da era kontrolatuan isozianatoak inhalatzeko aste oso batean zehar eta dosia igotzen egunez egun. Froga positiboa izango da FVCren jaitsiera %15 baino handiagoa denean, difusioa %20 jaisten denean edo FVCren jaitsiera %10 eta %15 bitartean dagoenen eta tenperatura 0.5º igotzen denean. Hala ere, zalantza dagoenean, biopsia transbronkiala zein kriobiopsia egin daitezke.


Ane Uranga Etxebarria. 
Neumologoa.


Continue lendo

2013-09-17

Euskaratik urdura, gauero hazkura! میں ہر رات کھجلی کے طور پ ر اردو باس

“Shameer, aurrera” esan eta sei lagun hurreratu dira kontsultara: aita, ama, azken honen besotan gure sei hilabetetako pazientea eta bere hiru anai-arreba nagusiak (lau, sei eta zortzi urtetakoak).

Jatorri pakistaniarra duen familia da, baina iada badira bi urte Elgoibarrera etorri zirela bizitzera eta ez dute inora bidaiatu. Amak ez du ulertzen gaztelaniarik, aitak hitz gutxi batzuk eta nik ez dut sekula urdua ikasi. Aitak esan dit “todo noche mucho llorido”. Gau guztia negarrez egongo ote zen? orain behintzat Shameerrek ez dauka min izatearen itxurarik, irriparre galantak egiten bait ditu ama begiratzen duen bakoitzean. Aitak keinu bidez gainontzekoek ere hazkura dutela esan nahi didala uste dut. Zazpi gaude kontsultan, hiru heldu elkar ulertu nahian, hiru ume euren artean urduz hizketan eta oraindik hitzegiten ez duen bularreko haurra. Egia esan oso ondo portatzen dira umeak, baina iada hasi naiz izerdi patsetan. Eta bat-batean zortzigarren bat sartu da kontsultara, Lurdes, pediatriako erizaina, munduko erizain jator eta onena. Elgoibarko ume guztiak ezagutzen ditu eta nola ez baita hauek ere. “Ene, egunon familia, zer moduz?” esan du halakoan eta hiru umeek elkarren atzetik “ondo”, erantzun dute. Hasi da eurekin hizketan elgoibartarrez eta hortxe nire sorpresa! primeran ulertzen dute hirurak, baita hitzegin ere. Nire buru hauste erdiak bat-batean konponduta! Zortzi urteko Husnain itzultzaile lanetan jarrita, hasi gara euskaratik urdura saltoka eta ondoko historia klinikoa egitea lortu dugu:

6 hilabeteko bular-haurra duela bi hilabete azaleko garau txiki hauekin hasi zen, pixkanaka gero eta gehiago agertzen joan dira gorputz guztian zehar sakabanatu arte. Hazkura handia eragiten diote, batez ere gauean. Garauak txikiak (2-5 mm ingurukoak) eta eritematosoak dira. Toki batzutan hazka egitearen ondoriozko lesioak nabari dira. Etxeko gainontzeko beste bost bizilagunek ere garau berdinak dituzte, baina Shameerrek gainontzekoek ez bezala buru-azal, oinazpi eta esku-ahurretan ere badauzka. Hona hemen irudiak:




Zein da zure iritzi diagnostikoa?


Irati Bizkarra. Natxitu (Ea).
Pediatra. Elgoibarko Osasun Zentrua.


Continue lendo

2013-09-10

PATROI INTERSTIZIALA, USTEZ INOLAKO KAUSA BARIK

55 urteko gizon batek arnesestuagatik Urgentzietara joan zen.

AURREKARI PERTSONALAK
Erretzaile aktiboa da, 45 pakete/urte erre dituelarik.
Ez du inoiz biriketako zein bihotzeko gaixotasunik izan.
Margolaria da eta astebururo mendira doa.


GAUR EGUNGO GAIXOTASUNA
2 hile darama arnasestua somatzen aldapa-gora eta azkenengo hilean, lautadetan ere somatzen du. Gainera, eztul lehorra pairatzen ari da, sukarra eta toraxeko mina izan barik. Gernu kantitatea ez da gutxiegitu eta hankak ez dira handitu.

MIAKETA FISIKOA
TA 120/60, BF 67, AF 18, SatO2 91%.
Bihotzeko auskultazioa normala da.
Biriketako auskultazioan krepitante bibasalak ditu.
Gorputzeko beste atal guztietako miaketa normala da.

FROGA OSAGARRIAK

PLETISMOGRAFIA ETA DIFUSIO TESTA:

FVC 4.39 (67%)
FEV1 3.58 (73%)
FEV1% 81%
TLC 68%
DLCO 7.41 (54%)
DLCO/VA 1.28 (74%)

BRONKODILATAZIO FROGA:
Negatiboa.

PROBOKAZIO BRONKIAL INESPEZIFIKOKO FROGA (METAKOLINAREKIN): Negatiboa.

TORAXEKO TC:



Zein uste duzu dela diagnostikoa?
Zein izango litzateke eskatuko zenuken hurrengo froga?
Ze frogarekin konfirmatuko genuke diagnostikoa?


Ane Uranga Etxebarria. 
Neumologoa. 
Continue lendo

2013-09-08

KASU BERRIAK BADATOZ. LEHIAKETAREN JARRAIPENA.



Orain arte aurkeztutakoak:

EGUTEGIA.
- Irailaren 10an: PATROI INTERSTIZIALA. 
- Irailaren 18an: EUSKARATIK URDURA.
- Irailaren 24ean: GRIPEA EZ BADA
- Urriaren 1an: EZTUL KRONIKOA
- Urriaren 8an: ASMATIKOA BETIDANIK.

Urriaren 21-25 bitartean irabazleen izenak emango ditugu.
Continue lendo

2013-07-15

SUKARRA ETA INFILTRATU BILATERALAK EMAKUME GAZTE BATEAN (II)


Lehenengo eta behin, klinika kontutan izanda, infekzio baten aurrean gaudela pentsatuko genuke. Hala ere, klinika ez du neumonia tipiko batekin bat egiten eta analitika nahiko inespezifikoa da. Gainera, erradiografía ikusita diagnostiko diferentziala zabala da eta hiru zatitan bana dezakegu:

1. Neumonia
2. Gaixotasun inmunologikoak: Wegener, BONO…
3. Minbizia.
Erradiografian infiltratu albeolar bilateralak ikusten dira, nahiko biribilak eta ondo mugatuak.
Neumonia batean pentsatzekotan, alde batetik, serología eskatu beharko genuke, izan ere, neumonía atipiko bat deskartatu behar dugu. Gainera, prokaltzitonina eskatuz, bakteria tipiko eta atipiko artean ezberdindu genezake. Azkenik, bronkoskopia egitea dago, kateter teleskopatua hain zuzen ere. Dena dela, garrantzitsuena mikroorganismo atipikoak akabatzeko antibiotikoa aukeratzea da.
Beste alde batetik, infiltratu hain biribilak, wegener gaixotasunean ere ikus ditzakegu, baina gure pazienteak ez dauka goi-arnas aparatuko ezta giltzurruneko afektaziorik eta gainera, kondentsazioetan ez dira kabitaziorik ikusi. Hala ere, asmo handia izango bagenu, ANCAk eska genezake analitikan.
Azkenik, minbizi bat denoi datorkigu burura, batez ere, mbiriketako metastasi modura. Kasu honetan, SCANNERa eskatu beharko genuke eta emaitzaren arabera beste froga inbasiboagoetan pentsatu.
Gure kasuan, SCANNERa eta neumonien serología eskatu genituen. Egia esan, TCan infiltratu bilateralen presentzia konfirmatu zen baina diagnostiko definitiboa serologiaren bidez lortu zen. Coxiella Burnettiren IgGren mailak altuak izan ziren eta hortik hile batera, lau bider handitu ziren, hau da, serokonbertsioa eman zen.

Q sukarra distibuzio mundiala daukan zoonosi bat da eta oso klinika desberdinarekin aurkeztu daiteke (gripe antzeko kasua, meningoentzefalitisa, endokarditisa, neumonía...) Printzipioz, animaliekin kontaktua duten pertsonetan ematen da, ardiak, ahuntzak eta behiekin batez ere. Beste animalia batzuk ere infektatuak egon daitezke, hala nola, txakurrak, katuak edo txerriak eta honek hirietako kasu esporadikoak azaltzen ditu. Normalean, animaliak gernua, kaka zein esnearen bidez botatzen dute mikroorganismoa, baina batez ere, erditzean ematen dira bakteria kontzentrazio altuenak.
Historian zehar, Euskadin, kasu asko deskribatu dira eta animaliekin lan egiten duten gune asko daudelako izaten da. Hala ere, coxiella burnetti oso infektagarria izan daiteke eta trasmisioa inhalazio bidez ematen denez, kasuak eman daitezke kontaktutik urrun. Gure pazientearen kasuan, ez zegoen zuzenezko kontakturik.
Tratamenduaren aldetik, printzipioz doxiziklina da aukerarik onena. Hala ere, praktika klinikoan, fluorokinolonak izaten dira erabilenak.

Ane Uranga Etxebarria. 
Neumologoa
Continue lendo

2013-07-09

SUKARRA ETA INFILTRATU BILATERALAK EMAKUME GAZTE BATEAN


36 urteko neska bat sukarra zuela-eta Urgentzietako Zerbitzuetara hurbildu zen.

AURREKARI PERTSONALAK:
  • Erretzailea da, 20 pakete/urte erre ditu.
  • 2001ean ingresatuta egon zen haurdunaldian zehar pairatutatko pielonefritis batengatik.
  • Aurrekari laboralak: Kosmetikoen denda batean lan egiten du.
  • Aurrekari anbientalak: Ez ditu animaliarik. Lumazko edredoiarekin lo egiten du.

GAUR EGUNGO GAIXOTASUNA:
10 egun daramatza erabat txarto sentitzen, eztul lehorra eta sukarrarekin, azkenengo egunetan 39º Ckoa delarik. Ez du arnasesturik ezta toraxeko minik somatu.


MIAKETA FISIKOA
TA 105/60, BF 75, SatO2 %98, AF 18x.
Ondo perfundituta eta hidratatuta. Kolorazio normala
Bihotz eta biriketako auskultazioa normala.
Beheko gorputz adarretan ez zeukan hanketako edemarik, ezta zainetako tronbosi sakonen zeinurik.

FROGA OSAGARRIAK
- EKG: Sinusala, 100x. Blokeorik ez. Errepolarizazioa normala.
- Odol azterketa:  Glucosa 105 mg/dL, Urea 26 mg/dL, Creatinina 0.83 mg/dL, LDH 291 U/L, IONES, Calcio total 8.79 mg/dL, Sodio 132 mEq/L, Potasio 3.58 mEq/L, P. REUMATICAS, Proteina C Reactiva 171.9 mg/L, HEMOGRAMA, Leucocitos 7.5 miles/mm3, Hematies 4.49 mill/mm3, Hemoglobina 13.5 g/dL, Hematocrito 40 %, V.C.M. 88.2 fL, H.C.M. 30.1 pg, C.H.C.M. 34.2 g/dL, RDW 14.3, Plaquetas 198 miles/mm3, V.P.M. 7.5 fL, Fórmula Leucocitaria, Basófilos 0.1 %, Eosinofilos 0.2 %, Segmentados 80.6 %, Linfocitos 10.8 %, Monocitos 8.3 %, COAGULACION, T. Protrombina 84 %, INR 1.17, T.P.T.A. 28 segundos, Dimero D 1061 ng/mL
- Ag neumokoko eta legionella negatiboak. 

- Toraxeko erradiografia: 






• Zein izango litzateke diagnostiko diferentziala?
• Ze frogak eskatuko zenituzke diagnostikora hurbiltzeko?


Ane Uranga Etxebarria. 
Neumologoa
 
Continue lendo

2013-07-08

ZEFALEA ETA BEGI-PARALISIA (II)



 


Josu Baraia-Etxaburu
Iñigo López Azkarreta
Gaixotasun infekziosoetako Zerbitzua
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
 
Continue lendo

2013-07-02

ZEFALEA ETA BEGI-PARALISIA





Josu Baraia-Etxaburu
Iñigo López Azkarreta
Gaixotasun infekziosoetako Zerbitzua
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea


Continue lendo

2013-07-01

Eta gastrointeritisa ez bada… (II)

Ba, gastrointeritisa ez bada, Obulutegiko Hiperestimulazio Sindromea izango da!

Antzutasun kasuen igoera eta gaur egungo familia eredu berriak direla eta, lagundutako ugalketa teknikak geroz eta erabilgarriagoak dira gure inguruan.
Teknika hauen ondorio desatsegin bat, Obulutegiko Hiperestimulazio Sindromea (OHS) da eta besteak beste, sabelaldeko mina, pisu igoera azkarra, sabelaldeko perimetroaren handitzea, gernu kopuruaren murrizketa eta arnas zailtasunak eragin ditzazke.
Gure kasuko emakumeak, aurreko atalean aipatu genuen bezala, bi aste lehenago BIA egin zuen eta larrialdietan datu hori bazekitenez, diagnostikoa egitea errazagoa izan zen.
Momentu horretan sabeleko perimetroa neurtu, eta emakumeari pisatu zitzaion, bi parametroak handituta agertuaz. Gainera, sabelaldeko ekografia bat egin zitzaion eta bertan, aszitis garrantzitsu bat eta obulutegien hiperestimulazioa aurkitu zen.
Horrela, diagnostikoa argi, emakumea ingresatzea erabaki zen.


Zainketak eta tratamendua
Tratamendua, gernu kopurua eta ur-edukiaren orekaren araberakoa izango da. Hona hemen, gure emakumearen likido oreka eta horren arabera eman zitzaion tratamendua:
Asteko, premiazko odol azterketa eskatu, zain bide periferiko bat hartu, likidoen irteera kontrolatzeko gernu zunda jarri eta emakumeari baraurik mantendu zitzaion. Bitartean, protokoloa jarraituz, lehenengo orduan, 1L suero fisiologiko pasa zitzaion eta ondoren, perfusioa 100ml/orduko abiadurara murriztu zen. Lehenengo orduetan, ur-edukiaren oreka, orduro kalkulatu genuen:
Orduak
14
16
17
18
19
20
21
22
23
24
Gernu kopurua (ml)
30
20
35
40
30
30
40
40
75
35
Likido sarrerak ml (sueroterapia eta ahozkoak)
1000
100
100
100
100 + 150
100 + 150
100 + 150
100 + 200
100 + 150
100


Lau ordu pasa ondoren, beste odol azterketa bat burutu zitzaion eta ahozko tolerantziarekin hasi ginen.
Hurrengo goizean, sueroterapia kendu eta egunero, emakumea pisatu, sabelaldeko perimetroa neurtu, bizi konstanteak neurtu eta likidoen oreka begiratu zitzaion.
Eman zitzaizkion sendagaiak:
  • Seroalbumina urtarrilaren 30tik, otsailaren 5era.
  • Seguril, likido oreka >300ml bada.
  • Clexane 40mg egunean behin.
  • Utrogestan, Yoduk eta Acfol egunean behin, haurdunaldirako tratamenduarekin jarraiturik.
  • Orfidal, Duphalac eta Ranitidina behar izan ezkero.


Hurrengo egunetako ur-edukiaren oreka, honakoa izan zen:
Eguna
1 (01/29)
2 (01/30)
3 (01/31)
4 (02/1)
5 (02/2)
6 (02/3)
7 (02/4)
8 (02/5)
9 (02/6)
10 (02/7)
Oreka (ml)
2820
1660
375
150
-2495
175
400
50
50
-200


Gainontzeko datuak eta hauen arabera egindakoa, jarraian agertzen den taulan aipatzen ditugu:


Otsailak 7an egindako odol azterketa batean, BHCGa 40-69 mUI/ml eman zuen, beraz, ekografia bat egin eta haurdunaldia baieztatu zen.


Alta ondorengo jarraipena
2013/2/8an, jarraibide batzuekin, emakume honi alta eman zitzaion:
  • Eguneroko likido oreka kalkulatu.
  • Egunero pisatu.
  • Soilik egarria izanez gero edan.
  • Bere tratamenduarekin jarraitzea: Seguril, Utrogestan 200mg, Yoduk 200mg, Acfol eta Clexane 40 mg egunean behin eta Duphalac eta Ranitidina behar izanez gero.
  • Larrialdi zerbitzutara joan, eguneko gernu kopurua 1L baino gutxiagokoa bada, 1Kg-ko pisu igoera nabarituz gero edota sukarra, ondoeza edo arnas zailtasunak izanez gero.
Hurrengo egunetan, egunero bere ginekologoarekin hitzegiten zuen datu guztiak pasatzeko eta bere eboluzioa aztertzeko. Egunak pasa heinean, emakumea hobetuz joan zen erabateko alta jaso arte eta bere haurdunaldia aurrera joan zela aipatu dezakegu.

Ondorioak
Kasu honekin, bikoteari ugalketa teknikak izan dezaketen ondorio desatseginei buruz informatzea, obulutegiko hiperestimulazio sindromea izateko arriskua duten emakumeak antzematea eta sindromearen diagnostiko goiza egitea duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.


Maialen Cueto Delgado. 
Irun. Emagina. Donostiako Ospitalea
Paloma Lozano Díaz. 
Alcala de Henares. Emagina. Donostiako Ospitalea


Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates