Mostrando entradas con la etiqueta Huntington. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Huntington. Mostrar todas las entradas

2012-10-22

GAIXOTASUN ARRAROEI BURUZ



Gaixotasun arraroen maiztasunak txikiak badira ere, hauek pairatzen dituzten gaixoak asko dira.

Azken asteak “arraroak” izan dira zentzu honetan. Denbora gutxian, gaixotasun hauen hainbat aipamen jaso ditut nire inguruan eta horrek hain arraroak edo salbuespenezkoak ez direnaren zalantza sortu dit.

Hogeita hamar urtetako emakumeari, duela urte gutxi batzuk aita Huntington-en gaitza urtetan pairatu ondoren hil egin zitzaion. Bi neba-arreba dira, lehenengoak ez zuen froga genetikorik egin nahi, zertarako jakin sendabiderik ez duen gaitza pairatu behar dudan edo ez? Arrebak ordea, zalantza handien ostean, frogak egitea erabaki zuen eta mutazioaren eramalea dela jakin berri du. Eta orain nola bizi  gaitzaren mehatxupean?

Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates