2013-09-06

ESKOLARA BERRIZ


Udako beroekin batera egindako etenaldia joan egin zaigu eta bada garaia berriro ere eskolara hurbiltzeko. Klaseak beraz, datorrean astean hasi behar ditugu, eta kasu klinikoen lehiaketa egiteke daukagun ikasgaia.



Ondo izan asteburuan eta datorren astera arte. 
Continue lendo

2013-07-19

BAGOAZ OPORRETAN.


Udako beroak heldu zaizkigu eta garai hauek hondartza zein mendian zehar ibiltzeko ezin hobeak dira.

Bidean etenalditxo bat egiteko ordua heldu da, ondoren Osasuna 2.0-arekin indarrez jarraitzeko.

Kasu klinikoen lehiaketa ez da amaitu, eta oporretatik bueltan beste 5 kasu berri izango ditugu.

Mila esker era ezberdinetan parte hartu duzuen guztioi. 

Beraz, BagaBigaBlog!-etik udaz goza dezazuen opa dizuego.

Ondo izan eta irailera arte.
Continue lendo

2013-07-15

SUKARRA ETA INFILTRATU BILATERALAK EMAKUME GAZTE BATEAN (II)


Lehenengo eta behin, klinika kontutan izanda, infekzio baten aurrean gaudela pentsatuko genuke. Hala ere, klinika ez du neumonia tipiko batekin bat egiten eta analitika nahiko inespezifikoa da. Gainera, erradiografía ikusita diagnostiko diferentziala zabala da eta hiru zatitan bana dezakegu:

1. Neumonia
2. Gaixotasun inmunologikoak: Wegener, BONO…
3. Minbizia.
Erradiografian infiltratu albeolar bilateralak ikusten dira, nahiko biribilak eta ondo mugatuak.
Neumonia batean pentsatzekotan, alde batetik, serología eskatu beharko genuke, izan ere, neumonía atipiko bat deskartatu behar dugu. Gainera, prokaltzitonina eskatuz, bakteria tipiko eta atipiko artean ezberdindu genezake. Azkenik, bronkoskopia egitea dago, kateter teleskopatua hain zuzen ere. Dena dela, garrantzitsuena mikroorganismo atipikoak akabatzeko antibiotikoa aukeratzea da.
Beste alde batetik, infiltratu hain biribilak, wegener gaixotasunean ere ikus ditzakegu, baina gure pazienteak ez dauka goi-arnas aparatuko ezta giltzurruneko afektaziorik eta gainera, kondentsazioetan ez dira kabitaziorik ikusi. Hala ere, asmo handia izango bagenu, ANCAk eska genezake analitikan.
Azkenik, minbizi bat denoi datorkigu burura, batez ere, mbiriketako metastasi modura. Kasu honetan, SCANNERa eskatu beharko genuke eta emaitzaren arabera beste froga inbasiboagoetan pentsatu.
Gure kasuan, SCANNERa eta neumonien serología eskatu genituen. Egia esan, TCan infiltratu bilateralen presentzia konfirmatu zen baina diagnostiko definitiboa serologiaren bidez lortu zen. Coxiella Burnettiren IgGren mailak altuak izan ziren eta hortik hile batera, lau bider handitu ziren, hau da, serokonbertsioa eman zen.

Q sukarra distibuzio mundiala daukan zoonosi bat da eta oso klinika desberdinarekin aurkeztu daiteke (gripe antzeko kasua, meningoentzefalitisa, endokarditisa, neumonía...) Printzipioz, animaliekin kontaktua duten pertsonetan ematen da, ardiak, ahuntzak eta behiekin batez ere. Beste animalia batzuk ere infektatuak egon daitezke, hala nola, txakurrak, katuak edo txerriak eta honek hirietako kasu esporadikoak azaltzen ditu. Normalean, animaliak gernua, kaka zein esnearen bidez botatzen dute mikroorganismoa, baina batez ere, erditzean ematen dira bakteria kontzentrazio altuenak.
Historian zehar, Euskadin, kasu asko deskribatu dira eta animaliekin lan egiten duten gune asko daudelako izaten da. Hala ere, coxiella burnetti oso infektagarria izan daiteke eta trasmisioa inhalazio bidez ematen denez, kasuak eman daitezke kontaktutik urrun. Gure pazientearen kasuan, ez zegoen zuzenezko kontakturik.
Tratamenduaren aldetik, printzipioz doxiziklina da aukerarik onena. Hala ere, praktika klinikoan, fluorokinolonak izaten dira erabilenak.

Ane Uranga Etxebarria. 
Neumologoa
Continue lendo

2013-07-09

SUKARRA ETA INFILTRATU BILATERALAK EMAKUME GAZTE BATEAN


36 urteko neska bat sukarra zuela-eta Urgentzietako Zerbitzuetara hurbildu zen.

AURREKARI PERTSONALAK:
  • Erretzailea da, 20 pakete/urte erre ditu.
  • 2001ean ingresatuta egon zen haurdunaldian zehar pairatutatko pielonefritis batengatik.
  • Aurrekari laboralak: Kosmetikoen denda batean lan egiten du.
  • Aurrekari anbientalak: Ez ditu animaliarik. Lumazko edredoiarekin lo egiten du.

GAUR EGUNGO GAIXOTASUNA:
10 egun daramatza erabat txarto sentitzen, eztul lehorra eta sukarrarekin, azkenengo egunetan 39º Ckoa delarik. Ez du arnasesturik ezta toraxeko minik somatu.


MIAKETA FISIKOA
TA 105/60, BF 75, SatO2 %98, AF 18x.
Ondo perfundituta eta hidratatuta. Kolorazio normala
Bihotz eta biriketako auskultazioa normala.
Beheko gorputz adarretan ez zeukan hanketako edemarik, ezta zainetako tronbosi sakonen zeinurik.

FROGA OSAGARRIAK
- EKG: Sinusala, 100x. Blokeorik ez. Errepolarizazioa normala.
- Odol azterketa:  Glucosa 105 mg/dL, Urea 26 mg/dL, Creatinina 0.83 mg/dL, LDH 291 U/L, IONES, Calcio total 8.79 mg/dL, Sodio 132 mEq/L, Potasio 3.58 mEq/L, P. REUMATICAS, Proteina C Reactiva 171.9 mg/L, HEMOGRAMA, Leucocitos 7.5 miles/mm3, Hematies 4.49 mill/mm3, Hemoglobina 13.5 g/dL, Hematocrito 40 %, V.C.M. 88.2 fL, H.C.M. 30.1 pg, C.H.C.M. 34.2 g/dL, RDW 14.3, Plaquetas 198 miles/mm3, V.P.M. 7.5 fL, Fórmula Leucocitaria, Basófilos 0.1 %, Eosinofilos 0.2 %, Segmentados 80.6 %, Linfocitos 10.8 %, Monocitos 8.3 %, COAGULACION, T. Protrombina 84 %, INR 1.17, T.P.T.A. 28 segundos, Dimero D 1061 ng/mL
- Ag neumokoko eta legionella negatiboak. 

- Toraxeko erradiografia: 






• Zein izango litzateke diagnostiko diferentziala?
• Ze frogak eskatuko zenituzke diagnostikora hurbiltzeko?


Ane Uranga Etxebarria. 
Neumologoa
 
Continue lendo

2013-07-08

ZEFALEA ETA BEGI-PARALISIA (II)



 


Josu Baraia-Etxaburu
Iñigo López Azkarreta
Gaixotasun infekziosoetako Zerbitzua
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
 
Continue lendo

2013-07-02

ZEFALEA ETA BEGI-PARALISIA





Josu Baraia-Etxaburu
Iñigo López Azkarreta
Gaixotasun infekziosoetako Zerbitzua
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea


Continue lendo

2013-07-01

Eta gastrointeritisa ez bada… (II)

Ba, gastrointeritisa ez bada, Obulutegiko Hiperestimulazio Sindromea izango da!

Antzutasun kasuen igoera eta gaur egungo familia eredu berriak direla eta, lagundutako ugalketa teknikak geroz eta erabilgarriagoak dira gure inguruan.
Teknika hauen ondorio desatsegin bat, Obulutegiko Hiperestimulazio Sindromea (OHS) da eta besteak beste, sabelaldeko mina, pisu igoera azkarra, sabelaldeko perimetroaren handitzea, gernu kopuruaren murrizketa eta arnas zailtasunak eragin ditzazke.
Gure kasuko emakumeak, aurreko atalean aipatu genuen bezala, bi aste lehenago BIA egin zuen eta larrialdietan datu hori bazekitenez, diagnostikoa egitea errazagoa izan zen.
Momentu horretan sabeleko perimetroa neurtu, eta emakumeari pisatu zitzaion, bi parametroak handituta agertuaz. Gainera, sabelaldeko ekografia bat egin zitzaion eta bertan, aszitis garrantzitsu bat eta obulutegien hiperestimulazioa aurkitu zen.
Horrela, diagnostikoa argi, emakumea ingresatzea erabaki zen.


Zainketak eta tratamendua
Tratamendua, gernu kopurua eta ur-edukiaren orekaren araberakoa izango da. Hona hemen, gure emakumearen likido oreka eta horren arabera eman zitzaion tratamendua:
Asteko, premiazko odol azterketa eskatu, zain bide periferiko bat hartu, likidoen irteera kontrolatzeko gernu zunda jarri eta emakumeari baraurik mantendu zitzaion. Bitartean, protokoloa jarraituz, lehenengo orduan, 1L suero fisiologiko pasa zitzaion eta ondoren, perfusioa 100ml/orduko abiadurara murriztu zen. Lehenengo orduetan, ur-edukiaren oreka, orduro kalkulatu genuen:
Orduak
14
16
17
18
19
20
21
22
23
24
Gernu kopurua (ml)
30
20
35
40
30
30
40
40
75
35
Likido sarrerak ml (sueroterapia eta ahozkoak)
1000
100
100
100
100 + 150
100 + 150
100 + 150
100 + 200
100 + 150
100


Lau ordu pasa ondoren, beste odol azterketa bat burutu zitzaion eta ahozko tolerantziarekin hasi ginen.
Hurrengo goizean, sueroterapia kendu eta egunero, emakumea pisatu, sabelaldeko perimetroa neurtu, bizi konstanteak neurtu eta likidoen oreka begiratu zitzaion.
Eman zitzaizkion sendagaiak:
  • Seroalbumina urtarrilaren 30tik, otsailaren 5era.
  • Seguril, likido oreka >300ml bada.
  • Clexane 40mg egunean behin.
  • Utrogestan, Yoduk eta Acfol egunean behin, haurdunaldirako tratamenduarekin jarraiturik.
  • Orfidal, Duphalac eta Ranitidina behar izan ezkero.


Hurrengo egunetako ur-edukiaren oreka, honakoa izan zen:
Eguna
1 (01/29)
2 (01/30)
3 (01/31)
4 (02/1)
5 (02/2)
6 (02/3)
7 (02/4)
8 (02/5)
9 (02/6)
10 (02/7)
Oreka (ml)
2820
1660
375
150
-2495
175
400
50
50
-200


Gainontzeko datuak eta hauen arabera egindakoa, jarraian agertzen den taulan aipatzen ditugu:


Otsailak 7an egindako odol azterketa batean, BHCGa 40-69 mUI/ml eman zuen, beraz, ekografia bat egin eta haurdunaldia baieztatu zen.


Alta ondorengo jarraipena
2013/2/8an, jarraibide batzuekin, emakume honi alta eman zitzaion:
  • Eguneroko likido oreka kalkulatu.
  • Egunero pisatu.
  • Soilik egarria izanez gero edan.
  • Bere tratamenduarekin jarraitzea: Seguril, Utrogestan 200mg, Yoduk 200mg, Acfol eta Clexane 40 mg egunean behin eta Duphalac eta Ranitidina behar izanez gero.
  • Larrialdi zerbitzutara joan, eguneko gernu kopurua 1L baino gutxiagokoa bada, 1Kg-ko pisu igoera nabarituz gero edota sukarra, ondoeza edo arnas zailtasunak izanez gero.
Hurrengo egunetan, egunero bere ginekologoarekin hitzegiten zuen datu guztiak pasatzeko eta bere eboluzioa aztertzeko. Egunak pasa heinean, emakumea hobetuz joan zen erabateko alta jaso arte eta bere haurdunaldia aurrera joan zela aipatu dezakegu.

Ondorioak
Kasu honekin, bikoteari ugalketa teknikak izan dezaketen ondorio desatseginei buruz informatzea, obulutegiko hiperestimulazio sindromea izateko arriskua duten emakumeak antzematea eta sindromearen diagnostiko goiza egitea duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.


Maialen Cueto Delgado. 
Irun. Emagina. Donostiako Ospitalea
Paloma Lozano Díaz. 
Alcala de Henares. Emagina. Donostiako Ospitalea


Continue lendo

2013-06-25

Eta gastrointeritisa ez bada…

40 urteko emakume baten kasua aurkezten da.

2013ko urtarrilak 29an, larrialdi zerbitzura dator sabeleko mina dela eta, goragaleekin baina gorakorik gabe. Beherakorik, idorreriarik, korrokadak edo digestio arazorik ez duela adierazten digu.
Aurrekari pertsonalak
  • Gaixotasunak:
    • Asma.
    • Obulutegi polikistikoa.
    • Hilekoaren gorabeherak: Hilekoa 60-70 egunero datorkio.
  • Ohiko tratamendua: Bronkodilatatzileak, behar dituenean.
  • Ez du sendagaienganako alergiarik.
  • Ebakuntza kirurgikoak:
    • 2007an, eskuineko bularreko mastitisaren drainatze kirurgikoa.
    • 2012an, legratu hustutzailea.
  • Aurrekari erreproduktiboak: H3E1A2
    • 2007an, berezko haurdunaldia eta erditze normal.
    • 2009an, haurdunaldiko 8+3. astean, abortu saihestezina. Metherginekin tratatua.
    • 2012an, haurdunaldi berria BIA (Bikotearen Intseminazio Artifiziala) ugalketa teknikaren bidez. 8+4. astean, atsikitutako abortua gertatzen da eta legratu hustutzaile bat burutzen zaio.
    • 2013/01/22: BIA berria. Azken hilekoaren data 2013/01/01.

Miaketa fisikoa
  • T/A: 120/80 mmHg.
  • Bihotz maiztasuna: 104 taupada/min.
  • Arnasketa normal.
  • Tª: 36ºC.
  • Sabelaldearen azterketa: Biguna. Palpazioan, mina nabari du.

Froga osagarriak
  • Haurdunaldiko froga: Negatiboa.

Hauek dira eskaintzen dizkizuegun datuak.
Zer iruditzen zaizue izan daitekela emakume honi gertatzen zaiona?
Eta zer uste duzue egin beharko genukela kasu hauetan dauden emakumeekin?
Jada, pistaren bat emana dago, baina beste bat nahi baduzue, kontutan izan, digestio aparatuaz gain, badaudela beste zerbaitekin zerikusia duten sabeleko minak…

Maialen Cueto Delgado. 
Irun. Emagina. Donostiako Ospitalea
Paloma Lozano Díaz. 
Alcala de Henares. Emagina. Donostiako Ospitalea

Continue lendo

2013-06-20

EDURNEREN ORKATILA (II)


Zainetako Tronbosi Sakona (ZTS) gorputzeko atalen bateko zain batetan koagulu bat sortzen denean ematen da. Gehienetan hanken behekaldeko zain handietan gertatzen da.
ZTSren pairatzean eragina duten faktoreak honako hauek dira:
  • Izterrondotik igaro den kateterra.
  • Oheko egonaldia.
  • Odol-koaguluen aurrekari familiarrak.
  • Pelbis, aldaka edo hanketako hausturak.
  • Aurreko 6 hilabetetan erditu izana.
  • Obesitatea.
  • Orain dela gutxiko kirurgia.
  • Koagulazioarekin erlazionatutako gaitzen pairatzea.
  • Minbizia.

ZTSren zeinu eta sintomen artean hurrengo hauek aurkitu ditzakegu:
  • Hantura.
  • Gorritasuna.
  • Mina.
  • Berotasuna.
  • Homans froga +

ZTSrekin batera honako zeinu edo sintomak agertuz gero, larrialdi zerbitzuengana jo beharko dugu, Biriketako Enbolia baten aurrean egon gintezkelako:
  • Bularreko mina.
  • Hemoptisia.
  • Disnea.
  • Konortearen galera.
  • Zorabioa.

ZTSren diagnostikoa baieztatzeko odolo analisia eta Doppler Ekografia erabiltzen dira.


Iker Villanueva Ruiz
Fisioterapeuta


Continue lendo

2013-06-18

EDURNEREN ORKATILA


Edurne, 76 urteko emakumea da. Hilabetean behin datorren pazientea da bera, orain dela 5 urte L5-S1 segmentuan hernia diskal bat zeukala jakin zuenetik. Erretzaile amorratua izan zen orain dela 10 urterarte eta pisu gehiegi du bere altuerarako (1.60 m eta 115 kg.). Honek hipertentsioa eta kolesterolaren kontrolerako botikak hartzeko beharra ekarri dio. Hala ere, maiz joaten da hospitalera, tentsioa oso altu izateko joera bait du.

Gurpildun aulki batetan jesarrita sartu da kontsultako atetik. Orain dela 5 egun lunbarretan ziztada gogor bat nabaritu zuen komunetik altxatzera zihoanean eta 4 egun igaro behar izan ditu ohean etzanda.
Hau da orain 5 urte egindako erresonantziaren irudia.
Oraingoan beste arrazoi batengatik nator hona . Lunbarretako mina hobetzen zihoala ikusita, atzo ohetik jeiki eta kriston mina nabaritu dut eskumako orkatilaren atzekaldean. Ezin dut hanka horrekin lurra zapaldu.
Ohatilara igotzen lagundu dot, ahoz beherako etzaneran jarri, eta berehala arnasa hartzeko zailtasuna zuela nabaritu dut, segundu batzuetara normalizatu delarik. Eskumako orkatilean gorritasuna eta hantura du, ezkerrekoarekin alderatuta 4 zentimetroko ezberdintasuna dago perimetroan (neurketa tibiako tuberositatetik beherantza 10 zentimetroko distantziara egin diot). Haztapenean Akiles Tendoian eta Muskulu Bikiaren kanpoaldean mina nabaritzen duela esan dit eta orkatileko flexio dortsal pasiboa ere mingarria da.
  • Zein da zure iritzi diagnostikoa?
  • Zein froga diagnostiko erabiliko zenuke diagnostikoa baieztatzeko?


Iker Villanueva Ruiz
Fisioterapeuta
Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates